Basque Wikimedians User Group/Aktak
2015-01-15 - Euskal Wikilarien Elkartea osatzeko bilera
[edit]- Tokia: San Telmo Museoa
- Data: 2015-01-15
- Ordua: 17:15
Bertaratutakoak (11): Janfri (talk · contribs), Joxemai (talk · contribs), Zuiarra (talk · contribs), Iñaki LL (talk · contribs), Gartxoak (talk · contribs), Theklan (talk · contribs), Josu (talk · contribs), Xabier Cañas (talk · contribs), Oraina (talk · contribs), Aitzolete (talk · contribs) eta Ksarasola (talk · contribs).
Ezin izan dira etorri: Xabier Armendaritz (talk · contribs) eta Assar (talk · contribs).
Gai zerrenda:
- Saioaren aurkezpena
- Durangoko bileraren laburpena
- Elkartearen egitura eta programa
- Erabakiak eta ondorioak.
Aurkezpena
[edit]Eguneko jardueraren aurkezpena egiten da, ondorengo plangintzarekin:
- 17:00-18:45: Bilera
- 18:45-19:00: Donostipedia-2016 aurkezpena (Aitzol) eta Vikidiaren aurkezpena (Lourdes Auzmendi)
- 19:00: Bisita gidatua
Durangoko bileraren laburpena
[edit]Durangon hitz egindakoaren azalpena egiten da aurreko egunetan txokoan azaldutakoaren arabera. Bertaratutako guztiak bat datoz bertan azaltzen den elkartea sortzeko borondatearekin, eta beraz, elkartearen egitura eta programa eztabaidatzera pasatzen gara.
Elkartearen egitura eta programa
[edit]Elkartearen misioa eta ikuspenaren inguruan egindako proposamena irakurtzen da eta dagozkion aldaketak egin ondoren onartu egiten da dagoen modu honetan.
Ondoren, elkartearen estatutuak eztabaidatzera pasatzen gara puntu hauetan bereziki aipamenak eginez:
Izena
[edit]EUSKAL WIKILARIEN ELKARTEA izango da elkartearen izena. Wikizale izatea ere aipatzen da baina Wikilari izatea lehenesten da hori baita ezarrien dagoen terminoa.
Helburuak:
[edit]- Kultura eta jakintza unibertsala euskaldunen eskura jartzea, formatu askean dauden entziklopediak, liburuak, hiztegiak eta beste agiri batzuen bidez
- Euskarazko Wikipedia eta gainerako Wikimedia proiektuak sustatzea, ezagutaraztea eta zabaltzea. Sustapena bi norabidetan gauzatuko da: alde batetik, edukien kopurua areagotzeko eta beren kalitatea hobetzeko lankide berrien sartzea lehentasunetako bat izango da. Bestalde, euskarazko Wikipediaren erabilera ere bultzatuko da euskaldunen artean, bere ikusgarritasuna indartuz bisitarien kopurua handitzekotan
- Euskararen normalizazioari laguntzea kultura, tokikoa eta unibertsala, hedatuz, euskal Wikipedia eta berarekin lotuta dauden proiektuak (hiztegiak, liburuak, irudiak...) erabiliz.
- Orokorrean, Wikimediaren helburuekin bat eginez, auzolana eta jakintza askea sustatzea.
Helburu horiek lortzeko, JARDUERA HAUEK egingo dira, ezarritako legezko betekizunak bete ondoren:
- Euskarazko Wikipediaren eta proiektu lagunen lankideen arteko komunikazio-bideak ireki, lankide horien arteko sinergia berriak ezarriz, Wikipediaren onerako izango direnak. Horretarako eztabaida irekiak, hausnarketarako jardunaldiak eta foroak antolatuko dira, Wikipedia eta berarekin lotuta dauden proiektuak hobetzeko.
- Tailerrak eta formazio-ikastaroak antolatu, euskaldunek Wikipedia ezagutu eta proiektuan parte har dezaten.
- Komunikabideekin harremanetan sartu eta haien programetan (telebista, irratia, aldizkariak...) parte hartu, euskal Wikipediari buruzko informazioa emanez eta bere ezagutza hedatuz.
- Enpresa eta erakunde publiko zein pribatuekin elkarlanean jardun, euskal Wikipedia eta bere inguruko proiektuak hobetu ahal izateko. Erakunde horiekin batera ikastaroak eta sariak antolatu.
- Euskarazko Wikipedia indartzeko bazkideen ustez onuragarria den edozein jarduera abiatu, beti ere estatutu horiekin bat datorrena.
Helbide soziala:
[edit]Edozein bazkideren etxebizitza izan daiteke. Hau zuzendaritza batzordeko kideen esku utziko da.
Lurraldetasuna
[edit]Elkartea Euskal Autonomia Erkidegoko elkarteen erregistroan inskribatuko denez, zalantza sortzen da lan eremua Euskal Herri osora zabaltzeko ahalmenaz. Horretarako, bi formula planteatzen dira, batak balio ez badu, bestea erabiltzeko.
1. formula: Euskal Herriko eremu geografikoan, hots, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroa Garaian Espainiako estatuan, eta Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, Frantziako estatuan
2. formula: EAEko eremu geografikoan. Hala ere, euskal hizkuntza ardatza duenez, Elkarteak euskararen eremu geografiko osoa (hots, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaia -Espainiako estatuan-, eta Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa -Frantziako estatuan-)
Bazkide izateko baldintzak
[edit]Bazkide izateko baldintza da Euskarazko Wikipedian lankide bezala gutxienez 50 edizio eginak izatea.
Modelo ekonomikoa
[edit]Estatutuen 4. kapituluan garatzen da.
Elkartearen hasierako kapitala 300 eurokoa da. Horretarako, elkartearen sustatzaile bakoitzak 30 euro jarriko ditu. 30 eurokoa izango da, hain zuzen, bazkide berri bezala alta emateko kuota. Horrez gain, elkarteko kideek urtero 20 euroko kuota ordainduko dute.
[Hurrengo pasartea Joxemai lankidearen proposamen bat da, Xabier Cañasen iruzkin eta proposamenekin batera]
Elkarteak bere gain hartzen du erakunde publiko eta enpresekin Euskal Wikipediaren eta Wikimediako beste proiektuen inguruan hitzartu eta burutzen diren lan eta jardueren koordinazioaren ardura. Elkarteak bere egiten du Wikimediaren izpiritua, bereziki lan boluntario eta auzolanaren filosofia, baina erakundeekiko lanak konpromiso eta ardura iraunkorragoak eskatzen dituenez, jarduera horietan parte hartzen duten bazkide eta lankideei ordainsaria ematearen beharra hartzen du irizpide orokortzat, bereziki enpresa, ikastetxe, hedabide eta erakunde publikoen kasuan, haiek finantza-baliabideak izaten dituztenez. Zuzendaritza-batzordeak ezarriko ditu ohikoak diren jardueretarako tarifa eta desplazamendu eta otorduetarako osagarrien zenbatekoa. Hala eta guztiz ere, elkartearen zerbitzu horiek ordaintzea posible ez denean, elkarteak deialdia egingo die bazkideei lan hori boluntario egiteko, nahi duen lankideak dohainik egin dezan. Zuzendaritza-batzordeak lan horiek era bidezkoan banatuko ditu bazkideen artean, bereziki jarduera egingo den lurraldean bizi diren bazkide eta lankideei esleituz, eta elkartean eta kanpoko erakundeentzat Wikimediarekin loturik boluntario lanak egin dituzten bazkideak lehenetsiz. Tarifa eta esleipen-sistema zehatza bazkideen artean eztabaidatuta erabakiko da.
Ordainduzko jardueretan, erakunde edo enpresa horien arteko artekari lana egingo du, eta hala, kontratuak eta fakturazioa elkartearen gain geratuko da, legez posible den heinean. Fakturazioa horretan bi kontzeptu bereiziko dira: elkarteak kudeaketa lanagatik hartzen duen ehunekoa eta wikilariari joan-etorri eta dieta gastuengatik ordaintzen zaion diru kopurua. Azken diru kopuru hori aldakorra izango da distantzia eta egun kopuruen arabera. Elkartea arduratuko da egindako lanagatik wikilariari ordaintzeaz. Kudeaketa-lanagatik elkarteak jasotzen duena autofinantziazio-iturrietako bat izango da.
Elkartearen baitan egiten diren lan guztiak boluntarioki egiten dira, eta wikilariei egingo zaizkien ordainketak soilik elkartearen jardueran aritzeko garraio eta gutxieneko otorduak betetzeko erabiliko dira.
Beste finantzazio iturria diru laguntzak izango dira. Tamalez, Eusko Jaurlaritzako diru laguntza deialdia dagoeneko itxita dago eta datorren urtera arte ezingo da eskatu.
Lankidetza adibideak
[edit]Lourdes Auzmendik aipatzen dut Itzultzaile eskolako azken ikasturteko ikasleak oso prestatuak egoten direla edozein eratako itzulpenak egiteko eta ikasturte horretan hain zuzen ere praktikak egin behar dituztela. Hor badago aukera bat itzulpengintza azken urteko ikasleek Wikipediako proiekturen batean praktikak egiteko. Hori hitzarmen batez bideratuko litzateke, EHUren eta Wikilarien Elkartearen artean. Elkartearen aldetik tutore bat esleitzea eskatzen da. Edotariko gaietan lan egiteko aukera ematen du honek: botanika, fisika nuklearra, medikuntza...
Zuzendaritza Batzordeko Kideak:
[edit]- Bokala: Theklan
- Bokala: Iñaki LL
- Diruzaina: Josu
- Idazkaria: Xabier Cañas
- Lehendakaria: bete gabe
Ez da adostasunik lortzen lehendakari aukeratzeko, izan ere, zenbait pertsonek ezin dute egoera pertsonal edo profesionalagatik momentu honetan kargu hori bere gain hartu. Etorri ez diren kideei proposamena luzatzea erabakitzen da, bitarteko beste formularik topatu ezean.
Zuzendaritza batzordearen esku uzten da 2016 urterako jarduera programaren proposamena egitea.
19:30etan amaitu zen saioa.
2016-4-15 Beasain. 2016rako plangintza
[edit]Plangintza orokorreko lan ildoetan eta estrategietan oinarriturik, 2016an zehar lan hauek egitea adostu dugu.
6 arlo horietan klasifikatu ditzakegu. 2016rako helburuek SMART irizpide hauek bete beharko dituzte:
- Zehatzak: ahalik eta zehatzenak izatea jakiteko lortzen diren ala ez.
- Neurgarria: jakin behar da helburua bete den eta zein neurritan.
- Irisgarriak: hau da, bitarteko nahikoak izango ditugula helburu horietara iristeko eta jarduera bakoitza nork burutzen duen ondo definituko dugula.
- Errealistak: egingarria den zerbait, tartean ditugun baliabideak (diru, denbora, giza baliabideak...) kontuan hartua.
- Denboran mugatuak: helburuak betetzeko epeak finkatu behar dira.
Wikipedia ezagutarazi (orokorrean):
[edit]Wikimedia Fundazioa eta nazioarteko komunitatearen aurrean
[edit]Euskal Wikilarien Lankide Talde honek egiten dituen ekintzen inguruko txostenak egin eta bai Metan eta baita newsletterretan argitaratu. Txostentxo hauek ingelesez publikatu ohi dira. 2016an honelako 5 inguru egin genitzake.
- Adibidez:
Lan honetan laguntzerik galdetuko zaio Iñaki LL lankideari, ingelesezko Wikipedian idazteko ohitura baitauka. Testuak euskaraz proiektua daraman lankideak egingo luke eta gero ingelesera itzuli.
Urteko jarduera txosten orokorra egitea
[edit]Idazkariak egingo du lan hori.
Erakunde publikoekin harremanetan jarri eta elkartea aurkeztu
[edit]Diru laguntza bide ofizialetik eskatzeaz gain, zenbait erakunde publikoekin bilerak egingo ditugu elkartearen asmoa aurkezteko eta lankidetza egitasmoak proposatzeko. Erakunde hauek proposatzen dira:
- Eusko Jaurlaritzako hizkuntza politikako saila
- Nafarroako Hizkuntza Politika saila (Euskarabidea)
Wikipedia ezagutarazi (zehatzagoa)
[edit]- Sare sozialetan kontuak sortu eta ekintzak horren bitartez hedatu. Theklan-en lankidearekin kontsultatuko dugu berak ezagutza zabala baitu sare sozialen inguruan. Aztertu behar da ea pena merezi duen Euskarazko Wikipedia Twitter kontua aktibatzea Wikidosia ere hor egonda.
- Logoaren euskarazko bertsioa egin. Xabier Cañasek moldatuko du.
Lankide berriak erakarri
[edit]- Haur eta gazte literatura wikiproiektuan parte hartu dutenak Wikipedian jarraitzera animatu.
- Ikastaroak antolatu Donostiapediako proiektuen inguruan.
- Iparraldean, Tirabirak erakusketaren inguruan eta Euskararen Erakunde Publikoarekin lankidetzan, lantegi bat antolatu abenduan.
Wikipediaren erabilera sustatu
[edit]Unibertsitatearekin lankidetza
[edit]- Gasteizko Letren Fakultatearekin lankidetza
Urtarrilaren 15eko bilera, Lurdes Auzmendik Itzulpengintza gradua eta Wikipediaren arteko elkarlana proposatu zuen. Proposamena itzulpengintza graduko ikasleek, klaseko lan bezala, Wikipedian artikuluak euskaratzea da. Modu honetan, 50 kalitatezke artikulu inguru lortu ditzakegu gaur egun Wikipedian hutsik dauden eremuetan. Xabier Armendaritz jarriko da harremanetan Lurdes Auzmendirekin. 2016-2017 ikasturteari begira. Irakasle eskolarekin Donostian egiten ari garen metodologia aplikatu daiteke kasu hoentan ere.
- Mondragon unibertsitatea
Euskara teknikoa irakasten da ere eta horrek aukerak eman ditzake lankidetzak proposatzeko. Janfrik du harreman unibertsitatean eta berak egingo dut kontaktua.
Donostiapediako proiektuetan parte hartuz:
[edit]- Tirabirak erakusketan Wikiproiektua sortu tailerra egin Unibertsitatearekin batera. X.Cañas.
- Wikilari egoiliarren antolakuntzan lagundu.
- Donostiapedia Liburuaren edizioan lagundu: tailerrak eskainiz, eta abar. X.Cañas.
- Bake itunak editatoian parte hartu eta beste wWkipedietako lankideei harrera egitea.
- Wikiloves libraries ekitaldi sorta antolatzea Donostia 2016, Tabakalera eta Liburutegia sarearekin batera.
Zientziaren inguruko sarietan lankidetza eskaini
[edit]- CAF-Elhuyar sariak: artikulu zientifikoak saritzen dituen lehiaketa da. Artikulu horiek Wikipedian egiteko atal bat irekitzeko proposamena egitea. Josu galdetuko du.
- Iñaki Ugarteburu sariak (Azkue fundazioa). Badirudi geldirik daudela oraingo sari hauek baina berreskuratzeko eta Wikipediarekin lotzeko aukerak arakatu. Josuk egingo du kontaktua.
Wikilarien arteko harremana erraztu
[edit]- Zuzendaritza Batzordearen eta Batzorde orokorraren bilera bana egitea 2016an.
- Elkarteak egiten dituen jardueren berri ematea Wikipediako Txokoan. Nork: jarduera hori aurrera ateratzen arituko den wikilariak.
Finantziazioa lortu
[edit]- Hiriburutza kulturaleko fundazioarekin hitzarmena egin lan batzuk burutzeko (zientziaren inguruko egoiliarra....)
- 2017ko Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza deialdi orokorrerako txostena prestatu.
- Wikimedia Fundazioari ekitaldiak egiteko materiala eta baliabideak eskatu, bereziki uztailaren 9rako.
Eranskinak
[edit]Donostiapediako kronograma
2016-7-9 Donostia. Bilera informala
[edit]Bertaratuak (7): Ksarasola, Xabier Armendaritz, Gartxoak, Aitzolete, Josu, Iñaki LL eta Xabier Cañas
Wikimedia Fundazioaren diru laguntzak
[edit]Wikimedia Fundazioak Diru laguntza azkarrak programa jarri du martxan. Hemen informazioa: Grants:Project/Rapid
Kontu korrontearen irekiera
[edit]Elkartea osatzeko 2016ko urtarrilean egindako bileran adostu genuenez, elkartearen diruzainak kontu korronte berria zabaldu du Kutxabank banketxean.
Bilera hartan adostutakoaren arabera, bazkide bakoitzak 30 euroko diru-ekarpena egingo du kontu korronte berrian, 2016ko kuota moduan. Erakundeetako diru-laguntzak kudeatzen ditugun bitartean, hasierako diru-ekarpen horiek elkartea martxan jartzeko gastuei (bisita-txartelak, esaterako) aurre egiteko zuzenduko dira.
Irudiak
[edit]2016-9-15 - EHU Gipuzkoako Campusa eta Wikipedia ikastaroa - bideokonferentzia
[edit]- 2016-9-15 ··· 21:30
- Skypen bidez
Parte hartu zutenak: Xabier Armendaritz, Josu, Gartxoak, Iñaki LL eta Xabier Cañas
Bileraren hasieran Unibertsitatea eta Wikipedia dokumentua eta horrekin batera DSS2016 eta EWKEren arteko hitzarmenaren nondik norakoak jasotzen dituen dokumentuaren inguruko aurkezpena egin ondoren, zenbait zalantza eta eztabaida sortu ziren.
Galdera-erantzunak
[edit]- 15 irakasle inguru daude interesatuak parte hartzen fakultate hauetakoak:
- Psikologia
- Pedagogia
- Filosofia
- Enpresaritza
- Kimika
- Informatika
- Ikasle kopurua, goitik jota, 150eko izan daiteke. Gutxiago izan daiteke baina horretarako prest egin beharko ginateke.
- Talde lanean planteatuko da, 4-5 pertsonako taldeetan, beraz, gehienez 25-30 artikulu inguru sortzea espero da.
- Erreferentzia eta ikerketa (4 ordu): honek ez du wikilariekin zerikusirik. Lan hori Carlos Santamaria liburutegiko liburuzainak egingo du. Sortu edo osatu behar diren artikuluen inguruko bibliografia bilduko dute bertan ikasleek erreferentzia bezala erabili dezaten.
- Jarraipena: zalantza teknikoak argitzeko da. Tutoretza tekniko baten antzera planteatzen da ikasleak tankera horretako zalatzak dituenean galderak egiteko kontaktu bat izan dezan.
- Abenduaren 1eko edizio topaketa: lana bistaratzeko modu bat izango da. Lana dagoeneko aurreratua egon beharko luke egun horretarako eta lana bistataratzeko aitzakia izango da: ikasleak liburutegian bildu sortu dituzten artikuluan editatzeko. Bertan wikilari batzuk egon beharko ginateke l guntza eskatzen dutenei zalantzak eta abar argitzeko. Topaketa hori berez C. Santamaria liburutegiak antolatuko du.
- Ebaluaketa: Artikulu bakoitzari nota bat jarriko zaio irizpide tekniko batzuen arabera. Ebaluaketa hau ez da loteslea, izan ere, irakasleak berak jarriko baitio nota artikuluaren edukia eta guk emandako nota haintzat hartuta.
Eztabaida-erabakiak
[edit]Jarraipena eta tutoretza
[edit]Ikasle bakoitzari tutore bat esleituko zaio. Bien arteko harremana emailez izango da eta horretarako email bereziak sortuko ditugu modu honetan konposatuko direnan: wikilarielkartea+lankidearen izena (edo abizena, berdinak direnak bereizteko) + @ + gmail.com. Adibidez: wikilarielkarteajosu@gmail.com.
Horrez gain, kontuan izanik ohiko galdera dexente egongo direla, Laguntzarako gune (Help desk) bat sortuko da ikastaroaren Wikiproiektuan bertan, txoko baten antzera, maiz egiten diren galderen erantzunekin. Ikasleak lehenengo txoko honetara jo beharko du, eta bertan erantzun egokirik ez badu jasotzen, bere tutorearekin jarriko litzateke harremanetan.
Tutoretza eta Laguntza gunea soilik eremu teknikoetan sortzen diren zalantzak argitzeko erabiliko da (txantiloiak, formatu kontuak, loturak).
Ebaluaketak eta aurkezteko epeak
[edit]Lanak abenduaren 16rako egin behar dituzte ikasleek. Ez dakigu noiz beharko duten irakasleek gure ebaluaketa, 3 egunen buruan ala gabonen ostean. Xabier Cañas lankideak argituko du hori EHUko arduradunekin.
Bestalde, ebaluaketa irizpide tekniko eta neurgarrien arabera egingo dugu: Wikitua egotea (loturak, atalak...) infotaulen erabiltepena, argazkiak, formulak, erreferentziak, luzera... Ebaluaketaren ondoren, notarekin loteslea ez den iruzkinak jarri ahal izango ditugu, ebaluatzaileak nahi izanez gero, edukia edo euskara mailaren inguruan. Horretarako ebaluazio irizpideak finkatuko ditugu eta fitxa eredu bat prestatuko dugu.
Formakuntza
[edit]Dagoen denbora ikusita (6 ordu), erabaki da Ikusizko Editorea iturburu kodea erabiltzea ikastaroa emateko eta horrela atal teknikoari pisu gutxiago ematea.
Ikastaroa emateko gidoi bat sortuko da denontzat.
Disponibilitatea
[edit]Ikastaroak emateko
[edit]
Jarraipena egiteko
[edit]
Ebaluaketa egiteko
[edit]- Iñaki LL
- Josu
- Gartxoak
- Xabier Armendaritz
- Xabier Cañas
- Ksarasola Bileraz kanpo konfirmatua.
2016-12-21 - EHU Gipuzkoako Campusa eta Wikipedia ikastaroa - bideokonferentzia II
[edit]- 2016-12-21 ··· 22:00
- Skypen bidez
Parte hartu zutenak: Xabier Armendaritz, Josu, Gartxoak, Iñaki LL
- Helburua
EHU-2016 egitasmoaren barruan, artikuluak kalifikatzeko erabiliko ditugun irizpideak argitzea
- Erabakiak
Artikuluen edukia ez dugu baloratu behar, hori irakasleek egingo dute. Dena den, artikuluaren hizkuntza kalitatea aztertuko dugu. Artikulua nabarmentzen baldin bada onerako ala txarrerako (oso ondo idatzita, edo oso gaizki eta akats askorekin), orduan kalifikazioaren ondoren, OHARRAK atalean, jarriko dugu (adibidez, artikulu honen idazkera oso kaskarra da).
Kalifikazioak hauek izango dira: GUTXIEGI (hots, “suspenso”), NAHIKOA, ONGI, OSO ONGI eta BIKAIN. Kalifikazioaren ondoren, OHARRAK atala jarriko dugu, eta bertan artikuluari buruzko gure iritziak ipiniko ditugu.
Adibidea: ONGI OHARRAK: Artikuluaren hasierako definizioa ez da egokia; Erreferentzia gutxi daude; oso ondo idatzita dago, etab.
Tutoreok irakasleekin harremanetan jarriko gara e-mailez, zuzenketa lanak koordinatzeko
Iñaki LLk komentatzen du bere kasuan artikulu batzuk hasita zeudela Wikiproiektuaren aurretik. Kasu honetan, historiala begiratuta egingo da artikuluaren zuzenketa egin ahal izateko.
Erabaki da artikuluaren luzerari ere begiratzea. Artikuluek gutxienez 5.000 byte izan beharko dituzte. Gutxiago baldin badute, OHARRAK atalean jarriko dugu (“artikulu oso motza”)
Irizpide orokorrak artikulua zuzentzeko eta kalifikatzeko orduan hauek izango dira:
- Formatua: loturak, lodiak eta etzanak, infotaulak, irudiak, kategoriak, hizkuntzen arteko loturak…. (2,5 puntu)
- Erreferentziak: bai ala ez, kopurua…. (2,5 puntu)
- Idazkera: artikuluaren hasierako definizioa, testuaren zuzentasuna….(1,5 puntu)
- Info gehigarria: formulak, partiturak, gehigarriak…. (1,5 puntu)
- Gaiaren garapen egokia (gutxienez, 5.000 byte) (2 puntu)
Zuzenketa eta kalifikazioa bukatuta dagoenean, X. Cañas-i abisatu, berak koordinatuko du kalifikazioen gaia eta unibertsitateari helaraziko dizkio kalifikazio guztiak.
2017-02-18 Batzar orokorra - 2017ko plangintza egiteko
[edit]- Bileraren akta eta erabakiak hemen
2017-05-05 - Batzar orokorra - ezohiko deialdia
[edit]Donostia, 2017-05-05, 18:00 / Tabakalera
Bertaratuak (10): Xabier Armendaritz, Etor Salazar, Gorka Azkarate, Koldo Biguri, Iñaki Lopez de Luzuriaga, Galder Gonzalez, Josu Albero, Mikel Arroiabe, Kepa Sarasola eta Xabier Cañas.
- Gaiak
Hezkuntza proiektuaren azalpen orokorra
[edit]Galderrek proiektuaren inguruko azalpenak eman ditu: bileren nondik norakoak, Eusko Jaurlaritzak egindako enkargua (Hezkuntzara bideratutako proiektu bat), edukiak eta abar.
Zenbait zalantza eztabaidatu dira:
- Gazteentzako Wikipedia baterako egokia izatea (Vikidia) edo artikulu horiek toki batean bildu ahal izatea. Gai honen inguruan esan da artikuluen lokalizazio atari, wikiproiektu eta kategorien bitartez egin daitekeela, beraz ez da ikusten arazorik horretarako. Artikuluak hezkuntza curriculumarekin bat egin behar dute eta hori izango da lehenengo lana: 1000 artikuluen aukeraketa. Artikulu horiekin, proiektuak hiru urte hauetan aurrera egin ahala, gazteentzako irakurketa berezia eskainiko duten bertsioak egin daitezke, eta horrela, Vikidian txertatu.
- Aurrekontuaren inguruan, erabaki hauek hartu dira eta Eusko Jaurlaritzari aldaketak proposatuko zaizkio:
- Kontingentziak terminoa erabiltzea, eta ez “ustiapen industriala”, azken hori desegokia baita irabazi asmorik gabeko erakunde baterako.
- Proiektu kudeatzailearen laguntzaile postua sortzea, lanaldi erdiz, iraila eta abendua bitarterako kontratatua. Horretarako, 15.000 euro argitalpenetatik kendu eta langileriaren atalera bideratzea adostu da.
- Edukiak askatzeko partida (23.370 euro) handitu eta 30.000 euroan jarri. Horretarako, 6.630 euro argitalpenen partidatik kendu.
- Asmoa zera da: argitalpenetatik (paperetik) dirua kendu eta datozen hilabeteetan bileretan eta antolakuntza zereginetan egongo den lanean proiektu kudeatzailea indartu.
Langileria
[edit]Hiru postu aurreikusi dira:
- Proiektu kudeatzailea: proiektuaren indarraldi guztian arituko dena.
- Proiektu kudeatzailearen laguntzailea: lanaldi erdiz, 2017ko iraila eta abendua bitarte.
- Idazkari-administraria: proiektuaren indarraldi guztian arituko dena.
Proiektu kudeatzaile lanetan aritzeko bazkide bakar batek aurkeztu du hautagaitza: Galder Gonzalez. Batzartutako guztiok aho batez onartu dugu hautagaitza, eta beraz, Galder izango da postu hori beteko duena.
Zuzendaritzak profil bakoitzaren ezagutzak, ikasketa mailak eta trebetasunak landuko ditu eta bakoitzaren zereginen katalogo bat proposatuko du, hurrengo batean Batzarrak eztabaidatzeko, eta horrela badagokio, onartzeko. Galder arituko da lehenik katalogo horien diseinuan. Idazkari-administrariaren inguruan, aipatu da beharrezkoa izango dela ingelesa edo/eta frantsesa jakitea, kontabilitate ezagutza aurreratuak izatea eta txostenak eta kitapenak egiteko gaitasuna izatea. Idazkari-administraria: hautaketa enpresa baten bitartez egingo dugu. Zaila izango da ekainaren lehenerako izatea, baina data horretara ahalik eta gehien gerturatzen saiatuko gara.
Adostu da elkarteko langileak ezingo direla era berean elkarteko zuzendaritzako kideak izan; hala, gatazkarik izanez gero, zuzendaritzak elkartearen interesak hobeto aldeztea bermatuko da. Era berean, banketxeko kontu bereiziak izango ditu elkarteak Hezkuntza proiekturako eta ohiko jarduerarako. Zuzendaritzari dagokio bulego teknikoaren kontrola eta jarraipena. Kontrol eta jarraipen sistema hori aurrerago ezarriko da, baina Amicali kontsulta egingo diogu jakiteko ea haiek nola egiten duten (adibidez: bilera bat hilean behin, jarduerak eta kontuen jarraipena egiteko).
Balidabide materialak:
[edit]- Impact Hubeko bulegoa ez dugu gustuko: garestia izateaz gain, espazioa partekatzea eskatzen digute.
- Xabier Cañas harremanetan jarriko da Tabakalera eta Donostia Kulturarekin ea Tabakaleran bertan beste bulego bat izaterik dugun.
- Kepak begiratuko du ea EHUko Donostiako fakultatean horretarako tokirik eman ahal izango diguten.
- Wikimedia.eus domeinua erostea erabaki da. Galderrek egingo du hori, eta Wikimedia Fundazioari komunikatuko zaio.
Gestoria
[edit]Gestoria batekin jarriko gara lehenbailehen harremanetan, hau galdetzeko:
- Zehazki zer zerbitzu eskain ditzaketen (nominak, ogasun aitorpenak, auditoriak…), eta kostuak.
- Ardurak argitu: kezka sortu da proiektuaren kudeaketan jardunbide kaskarrik izanez gero erantzukizun patrimoniala nork duen: elkartearen diruzainak, zuzendaritzak modu kolegiatuan.... Eta hori guztia zein neurritan gertatuko litzatekeen. Alde horretatik, urtero auditoria bat egitearen egokitasunaz hitz egin da. Kontsulta hau egiteaz Cañas eta Josu arduratuko dira. Gai hau argitzea garrantzitsua da zeren diru kopuru horren kudeaketak dakarren ardura argitu behar da.
- Beste elkarte bati kontsultatu, jakiteko ea haiek nola egiten duten, bereziki diru kopuru handi xamarra eta langile kontratatuak dituzte elkarteak, adibidez Idazleen Elkartea. Cañas arduratuko da Idazleen Elkarteari eta Amicali kontsulta egiteaz.
Zuzendaritzaren eta bulego teknikoaren arteko funtzionamendua zehaztu.
[edit]Bigarren puntuan aipatutakoaren harira, bulego teknikoaren eta elkartearen harremanak eta funtzionamendua ezartzeko, Amicali egingo diogu kontsulta, eta ahal den neurrian, haien eredua aplikatu edo gurera egokituko dugu. Proiektuaren komunikazio lanak bulego teknikotik bideratuko dira, eta espero da horretarako idazkari-administrariak lan hori egiteko gaitasuna izatea.
Beka sistema
[edit]Cañasek kontsulta egingo dio Amicali, ezagutzeko ea zein diren haiek erabiltzen dituzten irizpideak eta funtzionatzeko modua. Beka horiek eskaintzeko irizpide objektiboak ezarri behar dira, eta betiere proiektuaren eta elkartearen interes orokorrekin bat egin beharko dute.
Elkartearen boluntario izaera
[edit]Elkarteak langileak bere gain hartzeagatik, ez da ahaztu behar elkartea boluntarioa dela izaeraz, eta ez da onartuko, adibidez, editatzeagatik ordainsari ekonomiko zuzenik. Kanpora begira, eta bereziki gainerako wikilarien aurrean, garbi komunikatu behar da kontu hau.
Estatutuak aldatzeko prozedura eta epeak
[edit]Antolakuntza gaiak argitu ostean abiatuko dugu Elkartearen Estatutuen aldaketa. Estatutu berrietan zehaztuko genuke langileek elkartean duten kokapena eta harreman mota, egoitza sozial berria, zuzendaritza taldeko aldaketak eta abar.
20:30ean, bilera bukatutzat eman da.
2017-10-20 - Batzar orokorra
[edit]EUSKAL WIKILARIEN KULTURA ELKARTEA
OHIKO DEIALDIA
Eibar, 2017-10-20, 17:30 / UEUren egoitza
- Gaiak
0.- Aurreko aktaren irakurketa eta onarpena
A) Antolakuntza
- Langileria: kontratazioak, egungo egoera (kontratatuak eta egoiliarrak), etorkizunerako irizpideak...
- Kontabilitatea: bi kontu korronteak, egoera eta erabilpen desberdinak.
- Egoitza: bulegoa eta egoitza soziala.
- Zuzendaritza taldearen berrikuntza: karguak berritzea, berritze aldirokotasuna...
- Bulego teknikoaren jarraipen sistema: bilerak, maiztasuna...
- Bazkideak: izaera, baldintzak, kuotak (zenbat eta noiz) eta bazkide berriak lortzeko kanpaina.
- Lankide Taldea - Erakunde Tematikoa: elkartearen izena eta Fundazioaren onarpena.
B) Programazioa
- Hezkuntza programa
- GLAM programa
- WikiLiburutegiak:
- 2017ko balantzea eta 2018rako asmoak
- Abenduak 4ko ekitaldia eta erakusketa (EWKEren partehartzea bertan)
- Merchandising materiala
- WikiLiburutegiak:
- Beste:
- Durangoko azoka
- Wikiemakumeak
- Lehiaketak (WikiLoves Monuments...)
- Uliako Lorebaratzak liburua
- Literaktum wikilantegia
- Gasteizko topaketa
- ...
C) Beste zenbait
Bertaratuak: Xabier Armendaritz, Koldo Biguri, Iñaki Lopez de Luzuriaga, Galder Gonzalez, Josu Albero, Mikel Iturbe, Asier Sarasua, Aitzol Astigarraga eta Xabier Cañas.
Gaiak:
1. Aurreko aktaren irakurketa eta onarpena.
[edit]2017ko maiatzaren 5eko akta irakurtzen da eta bertan jasotakoak onartzen dira. Oro har, akta horretan adostutakoak 5 hilabete hauetan bete direla baieztatzen da (Hezkuntza programa, Eusko Jaurlaritzaren akordioa, bulegoa, langileak, gestoria...).
2. Langileria:
[edit]Gaur gaurko Elkarteak bi langile ditu lanaldi osoan:
Proiektu kudeatzailea: Galder Gonzalez, ekainetik.
Idazkari-administraria: Edurne Agirre, irailetik.
Proiektu laguntzaileak: Hezkuntza programa hitzartzeko egon diren gorabeheren arabera, ez da kontratatu oraindik proiektu kudeatzailearen laguntzailerik. Kontratazio hori abendua-urtarrila arte atzeratuko da. Izatez, 3 izango baitira kontratatuko diren langileak, otsailetik aurrera eta lanaldi erdiz Erkidego Autonomoko 3 lurraldeetako campusetan lanean jar daitezen. Kontratazio horiek 3 hilabetekoak izatea aurreikusten da, otsailetik apirilera, baina bileran aipatu bezala, baliteke epe hori maiatzeraino luzatzea, egindako lanen ebaluazioa egiteko eta egindako artikuluak txukun uzteko.
Pertsona horiek kontratatzeko bi modu daude:
Wikilariak: elkarteko eta Wikimedia komunitateko wikilari bat kontratatu ikasgeletan Wikipedian nola editatzen den irakasteko. Deialdi irekia: batez ere pedagogiarako gaitasuna duen jendea hartu eta Wikipedian nola editatzen den irakatsi, era berean ikasleei irakats diezaieten.
Bileran aipatzen da errazagoa dela pedagogia gaitasuna duen pertsona bati Wikipedia irakastea wikilari bati pedagogia gaitasunak irakastea baino. Kontratazioak aukeren arabera bi eratara egingo dira baina pertsonen pedagogia gaitasunak hobetsiko dira. Azaroan prestatuko da pertsona horiek hautatzeko prozedura eta abendurako deialdia abian egongo da. Kontratazioa, ezagutza eta aurrekontuaren arabera, urtarrilean edo otsailean egingo dira.
Itzulpenak: proiektuaren itzulpen lanak abian dira eta Iñaki Lopez de Luzuriagak eta Xabier Armendaritzek egingo dituzte, adostutako aurrekontuaren arabera.
Egoiliarrak: Gaur egun bi egoiliar ditugu GLAM proiektuetan:
Leire Cano: Haur eta Gazte literatura proiektuan, Euskal Idazleen Elkartearen bitartez. Donostia Kulturak hartzen ditu gastuak bere gain eta Haur eta Gazte Literaturaren Dokumentaziogunean ari da. Unibertsitateko irakasle eskolarekin proiektua bideratu du eta horrez gain liburuen azalak eta idazleen ahotsak grabatzen dihardu.
Aitzol Astigarraga: Wikiliburutegiak eta Idazlezainak proiektuan dabil, EWKEren bitartez ari da eta Donostia Kulturak hartzen ditu gastuak bere gain. Donostiako Liburutegi Nagusian ari da. Idazlezainak proiektua dinamizatzeaz gain, Donostiaz harago egoki izan daitekeen Wikipedia eta Liburutegien arteko proiektua lantzen ari da.
Biak abenduaren 31 bitarte arituko dira. 2018rako plangintza bat prestatzen ari dira Donostia Kulturarekin batera eta horren arabera ikusiko da datorren urtean jarraipenik izango ote duten.
Azaroan Udako Euskal Unibertsitatearen bitartez beste egoiliar bat egotea espero da. UEUk egin du aukeraketa eta oñatiar bat izango da. Bere zeregin nagusia UEUko liburuak Wikiliburuetan eta Wikiturrietan sartzea izango da.
Azkenik, langileriaren atala ixteko, aipatu da Edurneri enkargua emango zaiola zein nolako egoeran gauden ikusteko eta egin beharrak egiteko ondorengo gai hauetan: Erantzukizun zibilaren asegurua Lan arriskuen prebentzio plana Datu pertsonalean babesa
3. Kontabilitatea:
[edit]Elkarteak bi kontu ditu:
1) Elkartearen berezko kontua: kuota eta hitzarmenetatik sortutako diru sarrerak hemen sartzen dira. Kontua da hau da elkarte bezala erabiltzen dugun ohiko kontua.
2) Hezkuntza proiektuaren kontua: Eusko Jaurlaritzak hezkuntza proiektua aurrera ateratzeko eman digun dirua hemen sartzen da eta bertatik ordaintzen dira proiektuarekin lotutako guztiak, bulego eta langileria gastuak barne. Elkartearen kontuan 11.933 euro inguru ditugu egun, eta espero da Azkue Fundaziotik beste 6.500 sartzea aurki. Beraz, 19.500 euro izatea espero dugu. Bizkaian egitea hitzartu diren hitzaldi eta herripediek kostuak izango dituzte, baina ez da espero jasotakoaren erdira ere iristea,; beraz, gaur -gaurkoz egoera nahiko ontzat jotzen da.
Hezkuntza proiektuaren kontuari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak 150.000 euroko sarrera egin digu dagoeneko, eta horri esker, soldatak eta zorrak oraindik ahal izan ditugu. Alta diren beste 50.000 euroak urtearen amaieran ordainduko dizkigute. Gaur- gaurkoz 129.215 euro ditugu eta Josu eta Galderren artean gastuen nondik norakoak eman dituzte. Galderrek hezkuntza proiekturako 2017an gastatzea aurreikusten denaren azalpena eman du. 200.000 euroak 2017ko urte kontablean gastatu behar dira, hau da, faktura guztiak 2017koak beharko dute izan. Gastatzen ez dena ezin da hurrengo urterako laga, beraz ahal den guztia gastatu beharra dago. Eskuartean ditugun aurrekontuen arabera, 190.000 euro gastatuko ditugu. Josuk gogorarazten da Auditoria gastuak ere sartu behar direla datorren urteko aurrekontuan.
4. Egoitza
[edit]Gaur- gaurkoz egoitza soziala Xabier Cañasen etxea da. Galdetuko da Tabakaleran ea posible ote den bertan jartzea egoitza soziala. Bitartean, Galder eta Edurne dagoeneko bertan daude lanean. Alokairua doakoa da eta 150 euro ordaintzen dira hilean gastu eta zerbitzuengatik.
5. Zuzendaritza Batzordearen berrikuntza
[edit]Batzordearen berrikuntza: Aurreko bileran aipatu bezala, Bulego teknikoan soldatapeko bezala lan egiten dutenak ezingo dira Zuzendaritza Batzordeko kide izan. Horrela, Galderrek batzordekide izateari uzten dio eta haren tokia hartzeko ordez Aitzol Astigarraga aritzea adostu da. Ondorioz,Gaia eztabaidatuta, aho batez onartu da Zuzendaritza Batzordeko kideak hauek izango direla honela geratzen da: Lehendakaria: Xabier Armendaritz Diruzaina: Josu Albero Idazkaria: Xabier Cañas Batzordekidea: Aitzol Astigarraga Batzordekidea: Iñaki López de Luzuriaga
Botereak Kontuan harturik gure elkarteko zuzendaritza batzordeko kideak nahiko sakabanaturik bizi direla, eta zenbait hitzarmen eta adostasun lehendakariaren sinadura behar dutela, Galderri hezkuntzaren inguruko gaien inguruan sinatu ahal izateko aukera planteatzen da. Hau nola egin argitzeko, Kideri galdetuko zaio eta haiek emandako jarraibideen arabera prestatuko dugu sinadura ordezkatu ahal izateko dokumentua.
6. Bulego teknikoaren jarraipen sistema
[edit]Phabricatorrekin jarraituko dugu proiektuen jarraipen sistema orokor bezala. Aipatzen da egutegi bat jartzearen beharraz non agertuko diren elkarteak burutzea aurreikusten dituen jarduerak. Agian badago aukera egutegi hori webgunean jartzeko. Hilean behin aurrez aurreko bilera egingo da Zuzendaritza Batzordeko bi kideren eta Galderren artean, Hezkuntza proiektuaren barruan egiten denaren segimendua egitekori buruzko aurrez aurreko informazioa transmititzeko.
7. Bazkideak: kuotak, izaera eta baldintzak
[edit]Kuota: Kuotaren eta jasotzeko moduaren inguruan eztabaida izan ostean, zera erabaki da: 5 euroko kuota kobratuko da urtarrilean eta ordainketak helbideratu egingo dira. Horretarako bazkideek kontu korronte zenbakia eta izen-abizenak bidali beharko dizkiote Josu diruzainari.
Bazkide izaera eta baldintzak: Oro har, bi ikuskera nagusiren arteko eztabaida gertatu da: elkartea Wikipediako editore talde bezala ikusten duena eta elkartea ezagutza askearen inguruko wikizale multzo handiago batean ikusten duena. Eztabaida egon da edizio kopuruak jartzearen edo ez jartzearen inguruan, eta jartzekotan, zein proiektutan eta zenbatean. Ikuspuntu guztiak entzun ondoren, denon adostasunez baldintza hauek onartu dituzte bazkide eskakizun bezala:
Bazkide oso izateko: Wikimedia proiektuetan kontua izatea eta gutxienez 50 ekarpen eginak izatea euskaraz Wikimedia familiako proiekturen batean (Euskarazko Wikipedian; Commonsen, adibidez, argazki baten deskripzioa; Wikidatan, Euskal Herriarekin lotutako gaiak; Wikizkegia, Wikiliburuak, Wikiturriak...).
Wikilagunaren figura sortuko da. Oro har Bazkideen eskubide eta betebehar berdinak izango dituzte, baina ezingo dute bozketetan parte hartu, ez eta Zuzendaritza Batzordeko kide izan. Wikilagun batek bazkide oso izateko baldintzak betetzen dituen unean, automatikoki bazkideen eskubide guztiak hartuko ditu.
20:00etan, bilera bukatutzat eman da.
Azken xedapena: Hurrengo Batzar Orokorra urtarrilaren amaieran edo otsaila amaieran egingo da, eta bertan, lehen puntu bezala eta akta honen onarpenarekin batera, Elkartearen Estatutu berriak aurkeztuko dira, bilera honetan erabaki direnak jasoko dituztenak, onartuak izan daitezen.
2018-03-02 - Batzar orokorra -
[edit]EUSKAL WIKILARIEN KULTURA ELKARTEA OHIKO DEIALDIA Eibar, 2018-03-02 Markeskoa / UEUren egoitza
1. Aurreko aktaren onarpena:
[edit]Urriaren 20ko akta onartu da.
2. 2018ko zeregin eta egitasmoen errepasoa.
[edit]Gaurko gai nagusiak. Bi adar nagusi ditugu: GLAM (batez ere Donostiako Liburutegiekin egiten ari garen lana) eta Hezkuntza.
HEZKUNTZA:
[edit]Helburu nagusiak errepasatzen dira. Funtsean 1.000 artikulu bigarren hezkuntzarako sortzea zen baina azkenean 1700 izango dira.
Unibertsitatearekin batera egiten den egitasmoa da eta helburua ikasleek artikuluak idaztea da klaseko lan bezala. Harremanak egin dira unibertsitate-eskola guztiekin.
Orain 40 ikastaro irekita ditugu eta 650 ikasle inguru ditugu. Ezagutzaren adar guztiak ditugu, psikologia eta historia ezik. 2018An eremu horiek betetzea da helburua.
Horren gain, zientziaren alor bakoitzarekin talde zehatzak egin nahi dira: matematika, itzulpengintza.
Proiektuaren jarraipena Phabricatorren egiten da eta hor ikusi daiteke gai bakoitzaren egoera.
Bestelako ekimenak: Bertsomate; gertakari historikoen komikigintza; ilustrazio zientifikoaren masterrarekin lankidetza; HUEZI bi ikasle praktiketan bideogintzaren inguruan...
Iaz hitzarmen pila egin ziren aurten garatu beharko direnak:
- • Elhuyar: Wikispeech garatuko dute artikuluak euskaraz entzun ahal izateko.
- • Susa argitaletxea: beren gordailuak Wikidatara igo eta azterketa bat egingo dute jakiteko nola egon beharko lukeen euskal Wikipedian. Koldo Izagirre jarri dute figura horretan.
- • Ikastolen elkartea: unitate didaktikoak irakasleentzat eta irakaslearen gida Wikipediaren inguruan. Helburua irakasleak Wikipedian trebatzea da.
Aurtengorako akordioak:
[edit]Donostiako liburuzainek hartuko dituzte Literatura Unibertsaleko gaia. Haiek antolatu dituzte. Zinemaldia eta filmoteka: Euskal zinemaren inguruan zerbait egiteko gogo handia dute. Jakin Bai: lanbide heziketako materialak sortzen dituzte eta asmoa badute horretarako. Eresbil: akordioa bilatu behar da bertako zenbait material Wikipediara ekartzeko. Berriarekin akordioa dago: Badok baino ez zen liberatu behar baina azkenean Berria guztia jarri dute CC-by-sa lizentziapean. Infografiak guztiak emango dizkigute. 16.000 infografia dira Bi pertsona ari dira horretan lanean.
Badira berriro heldu behar diren harremanak, adibidez, Berritzeguneak.
Zenbait argitalpen prestatu dira hezkuntzari begira (Kasu azterketa, eta abar...).
2019an Hezkuntza Nazioarteko topaketa egiteko diru eskaera martxoan egin behar da. Apirilean izango da, 7-9 bitarte. Lan ildoak orain landu behar dira. Gu gara lehenak ikasleak ikasleentzat lanean jartzen. Metan badago orrialde bat proiektu honekin. 60.000 dolar eskatuko dira. Guk 40.000 euro jarriko ditugu horretan.
WP hezkuntzan ikertzen duen jendea. WP mugimendua: Jendea sortzen duena ikasleentzat eta jendea sortzen ari dena ikasleekin.
Fundazioari eskatu zaio dirua Uliako liburua egiteko, Hezkuntza kongresua egiteko eta diru aurrerapen bat eskatzeko.
Ahotsak: beren grabazioak (58.000) Commonsera igotzeko aukera dute.
GLAM
[edit]Wikiliburutegiak proiektua: Donostiak garatzen ari da bertako liburutegiekin. Taldea dagoeneko oso trebatua dago eta nahiko autonomoa da. Prest daude gainerako herriei erakusteko nola egin dezakeen liburutegiak Wikipediarekin.
Hilean behin 3 orduko saioa espezializatu ematen zaie: Wikisource, Commons, Audacity....
BESTE:
[edit]UEU jardunaldia: Iazko esperientzia oso ona izan zen. Aurten ondo legoke hori errepikatzeko.
Topaketak Wikilarien artean gai aurreratuak ikasteko. Iñaki arduratuko da egutegia egiteaz eta lekuak hartzeaz.
Herripediak: Bermeo, Getxo, Amorebieta eta Lekeitio egingo dira. Azkue fundazioarekin egingo da eta euskara teknikarien bitartez gauzatuko litzateke. Jarduera batzuk Euskaraldiaren kanpainaren barruan sartu daitezke. Hitzaldiak eta lantegiak antolatzea litzateke asmoa.
Horrez gain Bergarak ere egin nahi du ber urteurrena dela eta. Herriko curriculuma lantzen ari dira eta horretarako teknikari bat dago. Artxibo historikoa bertan dago eta bertako zientziaren museoa ere bertan dago, eta oso gune interesgarria da.
Nazioarteko topaketak:
- • Wikimedia Conference: Berlin izango da eta Galder eta Cañas.
- • Bartzelonako Hackatoia: maiatzean da eta gaia teknologia hizkuntza txikien zerbitzura. Galder eta Kepa joateko prest. Informatikako bi ikaslek ere joateko aukera izango lukete.
- • Celtic Knot: Josu, Iñaki eta Galder joango dira. Uztailaren 5 eta 6an da.
- • Wikimania: Hego Afrikan da aurten. 2/3 pertsona joateko dirua badago.
- •
Azkue fundazioarekin dugun hitzarmenean, Eukene Franco ari da itzultzen atal teknikoak. Praktiketan ari da horretan. Open street map itzuli du. Arazoak suertatzen dira terminologiarekin.
BESTE
[edit]- • Prentsan agerpenak aipatu metan urteko memorian jartzeko.
- • Uliako liburua: liburu bat argitaratu dugu aurten. Urte t’erdiko lanaren emaitza.
- • Wikiemakumeak taldea hor dago eta Amaia Astobiza lankidea dugu bertan
- • Iparraldean, Uztaritzen izan ginen.
- •
2018-12-01 EWKEren UDAZKENEKO BILKURA
[edit]2018ko abenduaren 1a, larunbata Bertaratuak (10): Aitzol Astigarraga, Aiora, Galder, Kepa Sarasola, Mentxu, Josu, Xabier Armendaritz, Koldo Biguri, Aitor, Iñaki Lopez de Luzuriaga Ordua: 10:30 am Tokia: Markeskoa, UEU (Eibar)
1. Aurreko akta onartu:
[edit]Aitzolek azken bilkurako akta irakurri du, eta onartu egin da.
2. 2018. urteko jarduna:
[edit]Aitzolek azken urteko jardunaren azalpena eman du. UEUrekin uztailean Tabakaleran egindako tailerraren balorazioa ona da. Wikiliburutegiak ekimenaren barruan, Idazlezainak proiektua dago indarrean. Bertan, liburuzainak asteroko dinamika batean elkartzen dira, eta funtzionatzen du, ia autonomia osoz elkartzen dira. Balorazioa ona da. Aitzol Literaktum koordinatzen aritu da Donostian.
Wikilari egoiliar gisa, Iurre Telleria ibili da, baita Leire Cano ere. Udazkenean aldatu egin da, eta Alaine Agirre jarri da horretan. Zenbait ahulgune sumatu dira, denbora asko galtzen delako wikilarien prestakuntzan eta arintasuna hartzerako. Donostia Kulturari horren berri eman zaio, baina ez da aldaketari sumatu haren jarreran. Aitzolek egoiliar Wikipediako norbait aritzearen aukera iradoki du.
3. 2019. urteko plangintza:
[edit]Aitzolek aurtengo eskema jarraitzea proposatu du, egitura berdinaz, eta gero, unean-unean sortzen diren gaiak ere lantzea.
4. Hezkuntza Programa:
[edit]Galderrek azken hilabeteotako azalpen bat eman du. Galderrek Iaz hasi zen hautatutako 1.000 artikuluren hobekuntza. Aurtengo EHUko Hezkuntza Programan, argi-itzalak nabaritu dira.
Irakasle askok interesa agertu dute, baina aurtengo udazkenean programarekin bat egiteko proposatzean, irakasleak uzkur agertzen dira aurten egiteari buruz, eta hurrengo urtean egiteko aukera adierazten dute. Programan 1420 ikaslek eman dute izena, 429 artikulu sortu dira. Biologoa arloa ondo doa, harrera ona izan du. Aldiz, Gizarte Zientziak eta, bereziki, Historia oso motel doa, ez dute Programarekin bat egiteko gogo handirik agertu.
Egiteko proposatutako artikuluen zerrenda ORES sistema indarrean jarri da, koloreen bidez erraz ikusi eta identifikatzeko moduan. ORES sistema martxan jartzeko ahalegina egin zuten EHUko ikasle batzuek iaz, baina fruitua eskasa izan zen. Wikimedia Fundazioak, berriz, lagundu egin du ORES EU WPn laster aktibatzen.
Berriarekin infografiak igo dira, haiekin hitzarmen bat egin ondoren. Sumatzen da infografia horiek WPn erabiltzeko beharra.
Armiarma (Literaturako Zubitegia) literaturako bitarteko digitaleko datuak Wikidatara igo dira. Iñakik zehaztasunak galdetu ditu hori egiteko moduari buruz: Armiarmaren idazleei buruzko datuak biltzen dira, nork zer egin duen, zer generotakoa.
Datu basea erosi zaie. Pertsona bat jarri da datu bilketan. Galderrek Wikidatara igo ditu datuok.
2018ko abendu arte datuak eguneratzeko hitzarmena dago.
Elhuyarrekiko lankidetzan, ZTHko definizioak daude Wikidatara igota, baina artean gauzak daude hurrengo urtean egiteko. Teknopolisak ere artean badaude igotzeko. Wikispeech lantzen aritu dira eta bukatuta dago Wikipedian text-to-speech egiteko, baina EU Wikipedian txertatzeko datu tekniko bat dago lotzeko (Suedian). Hori konpondutakoan, suedieraz, arabieraz, ingelesez eta euskaraz egongo da eskueran.
Galderrek azaldu du badela Ikastolen Elkartearekin lankidetzan aritzeko egitasmo bat, baina artean Elkarteak ez du erabakirik hartu.
Nafarroaren bada proiektu bat Euskabidearekin Eragin konpainiaren bitartez. Eraginek EWKEren laguntza eskatu zuen WPri buruzko ekimen bat Bigarren Hezkuntzan sartzeko. 900 ikaslerengana heldu gara, horiek aritu dira WP ikasten, baina daturik ez dago bestela balorazio sakonago bat egiteko.
Arazo operatibo txiki batzuk egon dira, neurri handi batean presek eraginda. Iñaki wikilari nafar bat kontratatu da urrian Eraginen programan WP-hezitzaile aritzeko, baina presa handiz egin behar izan dira gauzak; horregatik, jasotako kritika izan da hezitzailea zurrun samar aritu izana.
Nicole Woodsek hitzaldia eman behar zuen Iruñean, baina jende gutxi bertaratu zen, eta beraz ez zen nahi bezala atera. Nafarroako Gobernuak zabalkunde lanean huts egin zuela ikusten da.
Txikipediari dagokionez, egun Wikipediako bisiten % 20 da. EHUn, Itzulpengintzan Txikipedia landu da, eta egokiago ikusi da Txikipedia, Wikipedia lantzea baino. Une honetan, 1.300 artikulu inguru ditu Txikipediak; izan ere, nazioarteko Wikimedian interesa piztu du, Katherine Maherek ere adibidez.
Artean ere EU Vikidiak indarrean jarraitzen du, ez da itxi, Koldo Bigurik azaldu duenez.
Aipatu du ere Frantzian Vikidiako artikuluen herena eskoletan landu dela, heziketa digitalean sartuta.
5. 2018ko EWKEren jarduerak:
[edit]Aitzolek berriz hartu du hitza. Ondarea: lehiaketa egin da irailean, Wikipedia Loves Monuments. Munduko lehiaketa horretan, EU WPk bere Euskal Herriko lehiaketa jarri du martxan, Eusko Jaurlaritzaren ondareari buruzko katalogo bat Wikipediara irauliz. Eskaera egin zitzaion Eusko Jaurlaritzari haien ondareari buruzko katalogoan agertzen ez diren datu batzuk emateko, baina ez zuten eman: identifikatzailea, koordenatuak...
Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko (Merimé) ondareari buruzko katalogoak erabili dira, baina irizpideak ez dira EAEkoen berdinak; Nafarroakoa zaharkitu samar dago ere. Durangoko Azokari begira, abenduak 7, ostiralean, guk toki bat izango dugu. Bestalde, gailuak euskaraz ez egotearen arazoa aipatu da, horrek euskaldun askoren bisitak kentzen dizkigula, adibidez, ikastoletako Chromebook direlakoek ez dute euskararen aukera, EHUko ordenagailu gehienak gaztelaniaz daude. Kanpainatxo bat egitearen aukera ondo legokeela iradoki da.
6. Diruzaintza:
[edit]Josuk hartu du hitza. EWKEren kontua: Bilkuraren unean EWKEren banku kontuak 15.600 euro zituen. EWKEren sarrera nagusiak ondorengoak (izan) dira:
- Azkue Fundazioa: 12.400 euro aurten (2018), harekin egindako hitzarmenaren arabera: gure laguntza ematea, haiek Bizkaiko herrietan EU WP dinamiza zezaten. Kezka batzuk agertu dira hor guk izandako ginkizunari buruz, baina argitutzat jo da gure jarduera Azkue Fundazioarekin justifikatu dagoela.
- Donostia Kultura: 5.600 euro, wikilari egoiliarrengatik.
Auditoretzak 2.400 euroko kostua izan du. Nafarroako liberatuak 3.200 euro (Eragin). Aipatu da hurrengo urtean auditoretza Hezkuntza Programako kontutik ordain daitekeela. Hezkuntza Programa: 200.000 euroko diru esleipena dugu urtero. Horietatik, 68.200 euro jaso genituen hasieran. WMFk (Wikimedia Fundazioak) 50.000 euro esleitu zigun maiatzean diruzaintzan gera zitekeen zuloa estaltzeko; diru hori ez zaie itzuli behar.
WMFk berak 55.000 euro jarri ditu azaroan, oraingoan Hezkuntza Kongresu gehiena pagatzeko, nahiz eta artean guk gure sakelatik ere zerbait ordaintzeko badugun. Ordainketak:
- Elhuyar
- Talaios
- Hiru Damatxo
- Ikastola Elkartea
- Susa
- Berria
Auditoretza: Ondo joan da, CONSULTORES Y AUDITORES ALTER 1990ek ondutako txostena eman zigun, abuztuaren 31n amaitua. EWKEri eta Hezkuntza Programari buruzkoak dira txostenak. Zerga betebehar guztiak ondo daude, egunean gaude: ez zorrik Gizarte Segurantzarekin, ez Ogasunarekin.
Auto desplazamenduen kostua: EWKEKide batek kilometrajea kilometroko 0,25era igotzeko proposamena egin du, erregaiaren prezioa dela eta. ONARTU egin da.
7. Bestelakoak:
[edit]7.1. Wikilarien arteko elkarrekintza gutxi dago, eta hori bultzatzeko premia ikusi da, adibidez, argazki eta artikulu lehiaketetan lankide gutxik parte hartzen dute. Tarteka egin izan den bezala (adibidez, Donostiako Udaberriko Topaketa – Tailerra), ikusi da interesgarria dela topaketa irekiak egitea, wikilarien prestakuntzarako eta komunitatearen kohesiorako. Hala ere, detektatu da, halaber, zailtasunak daudela bertaratu daitezkeenen zirkulua handitzeko, non eta bertaratzeko konpromisoa aldez aurretik hartu duten pertsonak ez diren. 7.2. Hezkuntza Konferentziari begira, Galderrek azalpena eman du: Apirilaren 6an egingo da, eta 3 ildo izango ditu:
- Workshop
- Wikipediako erabiltzaileentzat
- Wikipedia irakurtzen dutenentzat
Proposamenak egiteko deia egin da, guk zerbait aurkezteko. WMF jarritako diruaren gehiena, Galderrek argitu duenez, bekak ordaintzeko da (hautaketa bat egongo da). Zalantzak agertu dira EWKEk kongresu horretan izango duen zereginari buruz. Galderrek laguntza orokorra aipatu du. UNESCOko ordezkari bat etorriko da Kongresura; beraz, pertsonaia politikoak ere izango dira. 7.3. Proposamena egin da Zuzendaritza Batzordeko berdinek jarraitzeko. Josuk bere diruzain eginkizuna uzteko gogoa azaldu du, baina ez da ordezko inor aurkeztu. Josuk prestasuna agertu du hurrengo batzar arte jarraitzeko, baina haren ordezkoaren gaia aldez aurretik prestatzeko premia ikusi da. 7.4. Lehiaketa eta lankidetza berriak lotzeko aukerak aipatu dira (adibidez, Ondarearen gaiaren inguruan), Aranzadirekin. ____________________ Bilkura 13:30ean amaitu da.
2019-06-15 · Batzar orokorra
[edit]OHIKO DEIALDIA - Eibar, 2019-06-15, 11:00-13:45 Markeskoa / UEUren egoitza
Bertaratuak (9): Xabier Armendaritz, Iñaki Lopez de Luzuriaga, Galder Gonzalez, Josu Albero, Aiora Mujika, Edurne Agirre, Gorka Azkarate, Kepa Sarasola eta Xabier Cañas.
Gaiak:
1 - Zuzendaritza batzordeko kideak berritzea eta kideen hautaketa sistema berria.
[edit]Zuzendaritza batzordea laga eta sartzeko sistemaren inguruan eztabaidatu ondoren, batzordekide plaza berri bat sortzea adostu da, eta hala, 3 izango dira zuzendaritza batzordeko batzordekideak (bokalak). Josu Alberok zuzendaritza batzordea utziko du eta diruzainaren lekua orain arteko idazkariak, Xabier Cañasek, hartuko du. Iñaki López de Luzuriagak idazkariaren zereginak beteko ditu, eta beraz, batzordekide postua libre utziko du. Geratzen diren bi batzordekide lekuetan beren burua momenturen batean aurkeztu duten Gorka Azkarate eta Etor Salazar sartuko dira.
Laburbilduz, aho batez onartu da Zuzendaritza Batzordeko kideen ondorengo osaketa berria:
- • Lehendakaria: Xabier Armendaritz
- • Diruzaina: Xabier Cañas
- • Idazkaria: Iñaki López de Luzuriaga
- • Batzordekidea: Aitzol Astigarraga
- • Batzordekidea: Gorka Azkarate
- • Batzordekidea: Etor Salazar
Zuzendaritza Batzordeko kideak aukeratzeko sistema berria.
Ikusirik Zuzendaritza Batzordeko kargudun postuak berritzeko arazoak izaten direla horretarako ordezkorik ez baita aurkitzen, berrikuntza hori bermatuko duen sistema berri bat adostu da.
Zuzendaritza karguak berritzeko sistema hau izango da:
- 1. Hautagaiak aurkeztuko dira Zuzendaritza Batzordeko postuetarako. Postu bakoitzerako hautagai bat baino gehiago egongo balitz, bozketa bidez erabakiko da nork hartuko duen postua.
- 2. Aurreko Zuzendaritza Batzordeko kargudun kideen artean galdetuko da nork jarraitu ala utzi nahi duen Batzordea. Kargudun batek zuzendaritza batzordea uzteko nahia aurkeztuko balu, postu hori hiru batzordekideen (bokalen) arteko norbaitekin osatuko da.
- 3. Batzordekideek (bokalek) utzitako hutsuneak betetzeko, elkarteko kideen zerrenda erabiliko da. Zerrenda hori izen emate ordenaren arabera erabiliko da, lehen izena eman zuenetik hasi azkenekoz eman zuenera arte. Ez dira kontuan hartuko urte horretan Zuzendaritza Batzordea utzi duten kideak. Hala, elkarteko kideen betebeharra izango da, beharrezkoa gertatuz gero, Zuzendaritza Batzordeko zereginetan parte hartzea.
2 Egoera ekonomikoa.
[edit]Zorrik ez dugu, eta gizarte segurantza eta ogasunarekin ordainketak egunean daude.
Auditoria: aurtengo auditoria kongresua dela eta atzeratu egin da. Uda pasatuta izango dugu 2018ko auditoria.
Kuotarekin: 5 eurokoa mantentzean proposatzen da eta laster kontu korronteetatik pasako da.
Kongresua: 68.000 euroko gastua izan du. 55.000 WMF jarri du eta elkartea 23.000 euro jarri ditu. Urte amaieran dirua izango dugu eta diru gastatu behar dugu. Pentsatu behar dugu zertan gastatu. Hauek dira jaso diren ideia batzuk:
- • Tokikomekin proba bat egingo da argazkiak digitalizatzeko.
- • Garabiderekin ahalduntze ikastaroak antolatzen dituzte beste herrialdeekin. Planteamendu bat egingo digute. Ideia Hego Amerikako bi hizkuntza txiki kapazitatu eta Txikipedia bertan txertatzea.
- • Codexintas Txikipediarako aplikazio bat egiteko aurrekontua eskatu zaio.
- • Ahotsakekin beste proiektu bat garatu daiteke.
Bazkide guztiei ideia proposamena luzatzen da aurrekontu hori burutzeko.
Honekin batera, orain arteko diruzainak, Josu Alberok, prestatuko memoria ekonomikoa aurkeztu da.
3 Zuzendaritza kideen bateraezintasuna.
[edit]Lan txiki eta zehatzetan arazorik ez dagoela adostu da.
4. UEUrekin uztailaren 2ko ikastaroak.
[edit]Jende gutxi dago izen emanda ikastaro honetan eta komeni da ikastaro hori aurrera ateratzea.
5. Durangoko azoka.
[edit]Gorka Julio proposamena egin digu egun osoa edo erdia egiteko. Zerbait dinamiko izan behar du baina elkarteak egin behar du. Hitzaldi formatuak edo askorik ematen.
Ikusi behar da zer aurkeztu dezakegun. Hona da momentu hori tutoretza ikastaroak egiteko gure artean. Proiektu zehatzak garatzeko. Iñaki López de Luzuriagak hartuko du honen koordinazioaren ardura. Egun erdia hartuko da.
6 Europako copyright lege estatura jaistea.
[edit]Europakoa direktiba bat da eta orain estatuetara jaitsi egin behar da, aplikatu nahi da. Indarra egin nahi da estatuko elkarteen artean denak alde batera egiteko. Elkartean galdetuko da ea norbaitek nahi duen kontaktu lan hori egin taldearekin.
7. Hezkuntza Txostena.
[edit]Eusko Jaurlaritza oso pozik dago eta berritzeko asmoa erakutsi dute. Proiektu berri bat aurkeztu behar da, aurrekoaren garapena izan daitekeena. 3-4 urteko proiektua aurkeztu behar da.
Ekarpenak egiteko epe bat irekiko da datorren egunetan eta uztailean edo abuztuan eramango da.
8. Hezkuntza Konferentzia.
[edit]Etorri zirenen balorazioa oso ona izan zen. Programa eta logistika oso ondo baloratu zen, bereziki itzultzaileena. Komunikabideetan zerbait hobeto agertu zitekeela aipatu da.
13:45an Batzarra amaitu da.
2020-11-07 · Batzar orokorra, online
[edit]Covid-19 pandemiak sortutako egoera dela EWKEko bilera Jitsiren bidez, online egin genuen goizeko 11:00etatik eguerdiko 13:45tara.
Batzartutakoak (16): Xabier Cañas, Gorkaazk, Kepa Sarasola, Josu, Aitzol, Iñaki LL, Antton Harignordoquy, Luistxo, Eneko (Zuiarra), Koldo, Edurne, Aiora, Xabier Armendaritz, Galder, Aitor eta Etor.
1. Hezkuntza Proiektuaren urteko balantzea, arazoak eta aurreikuspena (Galder eta Aiora)
[edit]Lehen eta behin Galderrek hartu zuen hitza. Galderrek esan zuen bai bera bai Aiora ere unibertsitateetan egon zirela baina pandemiagatik zaila izan dela gauza asko egitea eta plangintzan zeuden zenbait gauza “erori” egin direla honen ondorioz. Medikuntzatik deitu dute, institutuetatik, Euskal Herriko Unibertsitatetik... eta gauzak badoaz aurrera. Unibertsitatean kostatzen ari da bizi dugun egoera berezia dela eta. Elhuyar, Ahotsak, Tokikom eta beste batzuekin edukiak askatu dira eta nahiz eta ondo atera Eusko Jaurlaritzatik esan dute hori ez dela lan egokiena eta egunkariekin eta besteekin lana zehaztea komenigarriagoa dela. Hiru Damatxorekin ere elkarlanak zehaztu dira eta printzipioz urtarrilerako eginda egongo dira. Beste proiektu bat Elkano taldetik etorri da. Hauekin batera Euskarazko Wikipedian eta Cebuerazko Wikipedian arlo batzuk landuko dira. Turkiatik LGTBren proiektu batzuk martxan daude. Berritzegunekoekin ere batzarrak egon dira. Soberako dirua: Txikipediarako eta beste proiektuetarako bideratuko dira kongresuetarako erabili izan dugun baina aurten gastatu ez dugun dirua. Arlo honen inguruko edozein zalantza izanez gero, Edurnek erantzungo du. Ikastoletan, irakasleak formatzea aurreikusitako beste ideia bat. Bertan “wikipedia eta hezkuntza” proiektua sustatzeko ideia dago. Bideo proposamen bat egin da. EHUn deitu dute bi master egiteko intentzioarekin baina euskaraz ez direnez ezin da ziurtatu hizkuntza eta gainera ez daude artikulogintzara lotuta. U.E.Z.I. Mondragon unibertsitatetik bideoak igotzen daude. Kepak esan du programa baten bide, aurreko astean euskarazko komunikabideetan gehien aipatutako kontuak eta hitz klabeak lortu ahal direla. Antzinako kontuak izan ahal dira edo berriki ospea hartu duen gai berri edo pertsonaia bat. Honi lotuta gai honi buruzko zirriborroak egiteko aukerak aipatu dira. Aitzolek dio “wikispace”ko proiektua eginda dagoela baina ez dela guztiz egin “Conten translation” ez delako lortu erabiltzen.
2. Nafarroa-Euskarabidea diru laguntza, kontuen egoera (Galder)
[edit]Alex (Alejandro) izan da arduraduna. Interesa izan du. Arbizu eta Etxarriko gauzak igo dira. Nafarroa Oinezeko Tipi-takiko argazkiak igo dira... Alexek Nafarroako museo ezberdinei idatzi zien eta Luzaideko interpretazio zentrora baina egoera berezia dela eta “airean” daude gauza asko.
3. Ikusgela-2DEO diru laguntzen berri eta kontuen egoera (Galder)
[edit]Hiru Damatxoko Ander Bolibarrek aurkeztu zuen txostena, diru laguntzekin materialak euskaraz sortzeko. Baita ere bideo ezberdinak euskaraz sortu nahi dira.
4. EWKEren diru kontuen egoera (Xabier Cañas, Galder)
[edit]Aurten EWKEko balantzea 8.600 eurokoa izan da. Aurreko urteetan jasotako dirua kontuan hartuta 23.000 euro daude guztira. Gutxi gora behera horren erdia, bere garaian Azkuek eman zigun proiektu bat egiteko. Denbora aurrera joan ahala Azkuek ez zuen proiektua zehaztu eta besteak beste horregatik dugu hainbeste diru. Agian Tokikomekin hitzarmen bat egin daiteke daukagun dirua gastatzeko.
5. Bazkideen kuota eta helbideratze data
[edit]5 euroko kuota izango da. Urtarrilean kobratuko da eta helbideratzea hobestu da nahiz eta helbideratze bakoitzak 30 edo 50 zentimo kobratu. EWKEk bere gain hautuko ditu “galera” hauek, horrela gauzak errazteko asmoz.
6. Zuzendaritza Batzordeko karguak berritzea
[edit]Aitzolek bere postua uzteko eskaintza egin du eta Luistxo bere burua aurkeztu du bere burua Aitzolen lekua betetzeko, hau da, EWKEko zuzendaritzako batzordekidea izateko.
7. Barne eta kanpo ekintzen gastuen ordainketa argitu/zehaztea
[edit]Hurrengo asteetan zuzendaritzak arlo hau zehaztuko du eta behin zuzendaritzak erabaki bat hartu eta gero, besteei helaraziko dio informazioa beraien iritzia, ideia edo desadostasuna jasotzeko eta behin betiko erabakia hartu dezagun.
8. Bazkide berrientzako protokoloa argitzea: inprimakia eta ongietorria
[edit]Kontaktuko pertsonak Elkarteko etorriberriari formularioa pasako dio posta elektronikoz, hari pribatutasunari buruzko onespena eskatuko dio email bidez (Whatsapp, Gmail), eta onespen hori jasotakoan, kontaktuko Elkartekideak talde aurrean (WhatsApp, Gmail) aurkeztuko du Elkartekide berria. Gainerako gauzetarako (kuota, etab.) Hezkuntza Programako administrariarekin (Edurnerekin)/EWKEko diruzainarekin (Xabier Crekin) jarriko du harremanetan.
9. Wikimediako diru laguntzak (Rapid Grants) eta Wikimedia Mugimendua (estrategia…)
[edit]Galderrek eta Iñakik irakurriko dituzte mezuak eta interesa egongo balitz, besteei birbidaliko digute mezua.
10. Besterik
[edit]Wiki-biziko argazki txapelketaren erabakia hilabete honetan emango da.
2022-01-29 · Batzar orokorra
[edit]- Eguna: 2022-01-29, larunbata
- Iraupena: 10:30 – 13:45 inguru
- Modalitatea: presentziala
- Non: Markeskoa, Eibar
Bertaratuak (12): Josu, Kepa, Marisa, Xabier Cañas, Xabier Armendaritz, Edurne, Aiora, Galder, Mikel, Ander, Gorka eta Iñaki Lopez de Luzuriaga.
1. Hezkuntza Programa eta Nafarroako Programa
[edit]Galderrek eta Edurnek hartu dute hitza. Urtero berritzen ari da Nafarroako Programa, eta Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzaren zati bat Galderrek kobratuko du berak bertan egiten duen kudeaketa eta lanaren ordainetan. Aurten ere, 2022. urte honen hasieran, pertsona bat kontratatu behar da urte honetarako. Biek hartuko dute ardura hori: CVak bildu, aztertu eta elkarrizketak.
Edurnek aurrekontuen eta gastuen taula aurkeztu du banakatuta. Hezkuntza Programak urteko 200.000 €-ko aurrekontua du, erdia baino gehiago langile gastuetarako. Edurnek prestatutako aurrekontu eta gastu taulak akta honekin batera bidaltzen dira.
Hainbat elkarlan garatu dira EWKE eta Hezkuntza Programaren baitan urte honetan, eta aurrekontuaren zati bat erabili da horietarako, hala nola:
- • Soinuenea
- • Ilustrazio zientifikoa
- • Ahotsak
- • Ikastolen Elkartea (Txikipedia garatzeko)
- • HDen lehiaketa
- • Itsasoi (ahaleginetan aurrera ateratzeko)
- • Sarako Idazleen Biltzarra
Hezkuntza Programaren baitan, ahalegina egiten ari da artikuluak gehitu eta hobetzeko. Wikipedia guztiek eduki beharreko 1.000 artikuluen zerrendan, 39. dago Euskarazko Wikipedia. Hezkuntza Programan zehaztu diren eduki beharreko 2.000 artikuluen zerrendan ahalegina egin da 2021ean: 62 artikulu sortu dira eta 50.000 bytetik gorako 126 artikulu daude, hasieran 21 zeudenean.
Fakultateetan egiten den lanari begira, balantzea positiboa da. Askotariko erantzunak izan dira Hezkuntza Programa garatzeko ahaleginaren aurrean. Fisika-kimikan landu dira artikulu onenak ahalegin horretan. Matematika gai zaila suertatzen da lantzeko. Historia eta filosofia fakultateak zailak ari dira gertatzen Programara erakartzeko. Literaturan irakasleak uzkur agertzen dira parte hartzeko. Anatomian, ari dira gaietan sakontzen. Itzulpengintzan, itzulpengintza automatikoak eskatzen du postedizio arretatsua eta artikuluei buruzko irakaslearen monitorizazioa. Puntu baikorrenetako bat da Hezkuntza Programaren elkarlana Euskal Herriko unibertsitateetara heldu dela, salbu eta Nafarroako Unibertsitatera (pribatua). Zaila dirudi hori berriz errepikatzea. Azken urteotan, zaila gertatzen ari da HUHEZIrekin elkarlana.
Wikipedia Euskararen Adierazleen Sisteman sartzea lortu da, euskararen bizitasuna neurtzeko tresna. Elia itzutzaile automatikoa EUWPra sartu da. Elhuyarrek landu du Elia. Elhuyar lexemen gaia lantzen ari da, eta Ahotsakek badu asmoa lexemak Wikidatara pasatzeko.
UEUrekin lankidetzan Humanitate Digitalen beka atera da. Berritzegunearekin formakuntza egin da Wikipediari buruz. Ikastolekin Txikipedia landu da: emakumeen biografiak. Wikipediaren ordez, Txikipediara lerratu dira ikastolak.
Ingurugela proiektua jarri da abian, ingurumenari buruzkoa. Aranzadirekin batera, Euskal Herriko landa belarren zerrenda bat sortzen ari da. Martxan da Erasmus+ proiektua. Wikispeech Wikipedian instalatzeko prest dago. Bideowiki instalatzeko aukera dago, Elhuyarren bitartez. Soinuenearekin akordioa egin da. Hezkuntza Programak finantzatzen du zati bat lizentzia askean materiala jartzearen truke; izan ere, materiala igotzen ari dira Commonsera.
DBHrekin formakuntzak eman dira, baina gero ez da ezertan gauzatzen. Irakasleek erreparoa agertzen dute, ez dute konpromisorik hartzen formakuntzak errelitatean garatzeko.
Nafarroako Programari dagokionez, 30.000 euroko aurrekontua dago Nafarroako Gobernutik Euskarazko Wikipedia dinamizatzeko. Zati gehiena langileen soldata pagatzeko doa. Nafarroako Gobernua oso gustura dago egiten den lanarekin. Programa horretan ezin da eskua sartu hezkuntzan, baina bai unibertsitatean. Ez da gauza askorik egin, baina bai harreman publikoak hizkuntza, kultura eta genero berdintasuneko teknikariekin. Alex eta Garazi ibili dira langile. Oteiza Museoarekin eta Iruñeko Planetarioarekin lankidetzan aritu dira. Nafarroan, asmoa da ondarea eta memoria lantzea.
Ikusgela. Martxan da programa hau. Ander izango du koordinatzaile. Jatorriz 200.000 euroko aurrekontua izango zuen arren, 100.000 euro izango ditu orain. Anderrek azalpena eman du egiten ari diren lanei buruz:
- • Agora elkartearekin lanean ari dira
- • Hainbat elkarterekin izan dituzte harremanak, hala nola Euskadiko Filmategia edo Garabide
Elkarteekin hitz egin eta interesa diezaieketen gaiak proposatzen dizkiete, eta finantzaketa hori bilatzen dute ere. Harremanen ondoren, irailetik aurrera hasiko da gorpuzten programa. Euskal literaturari buruzko zatia eginda dago. Diseinu modularra du. Bilduma desberdinak egin nahi dira: literatura, filosofia eta lanbide heziketa. Beraz, hezkuntzako curriculumari lotuta. Iradoki da bideoetan gidoiak sartzea. Berria egunkariarekin hitz egin da, egunkariko materiala Ikasgela atalarekin partekatzeko.
Erasmus+ programa: Frisiako Fisk Academics Soziolinguistika Klusterrarekin jarri zen harremanetan, eta gero EWKE/Hezkuntza Programarekin. Programa bat jarri nahi dute abian: beste kulturetako emakumeen artikuluak ontzea. EHko ikastetxea Luberri da, eta 3 urterako plana da. Fisikoki egingo dira bidaiak. Zeharkako curriculuma lantzeko aukera asko ematen ditu. Galder eta Edurneren dedikazioko 210 lanegun sartuko dira bien artean Erasmus+ horretarako hiru urteetan. Proiektu burua frisiarra da. 2022ko ekaineko azken astean etorriko dira frisiar irakasleak, formakuntza jasotzera; ikasleak, berriz (DBHkoak), 2014ko apirilean etorriko dira.
2. Kargu-aldaketak:
[edit]Estatutuen arabera, urtero dagokio Zuzendaritza Batzordeko karguak hautatzea, eta hala egin da 2022 hasiera honetan. Sei batzordekidek osatzen dute Zuzendaritza Batzordea. Iñakik Zuzendaritza Batzordean karguak txandakatzea sustatu nahi duela adierazi du, eta galdetu ere ea inork bere burua hautagai aurkeztu nahi duen. Inor ez da prest agertu. Iñakik adierazi du ere asmoa duela bere idazkari kargua uzteko asmoa duela. Aipatu du bestela ere oso lanpetua ibiltzen dela hainbat gaietan, eta EWKEko Zuzendaritza Batzordeak Hezkuntza Programaren gaiak aztertzen ematen duela haren denbora eta arretaren zati gehiena, eta ez dela eroso sentitzen horrekin.
Xabier Cañas diruzainak eta Xabier Armendaritz lehendakariak ere kargua uzteko prestasuna agertu dute. Edurnek gogora ekarri du aurreko urteetako batzar orokorretan jada erabakitakoa: Zuzendaritza Batzordeko kideek karguak uztean, EWKEko zerrendako hurrengo beteranoenen artetik Zuzendaritza Batzorde berria eratzea; ahal delarik, helburua da jada batzordekide direnek, karguak utzi dituztenenm postu horiek hartzea, eta ZBra EWKEko kide berriak sartzea. Bada, era horretan eratuko da ZB berria. Une honetan, Etor, Gorka eta Luistxo dira beste hiru batzordekideak.
3. Urteko Wikimedia txostena:
[edit]EWKE Wikimediako talde aitortua da eta Metan bere orria eta estatutuak ditu. Urtero otsail erdialdera aurkeztu behar du urteko txostena, urtean egindako jarduera eta ekintzak bertan bilduz. Txosten hori hurrengo egunetan euskaraz edo ingelesez betetzeko, Elkartekideen eskueran jarriko da Metako orria, eta Iñakik hartuko du azken testua orrazteko ardura.
4. Diruzaintza: urteko kontuak
[edit]Une honetan, 52 kide gaude EWKEn, eta gehitu egin dira kideak joan den urtean. 12 emakume gara elkartean. Ikusi da premia dagoela kide berrien ongietorri protokoloa hobetzeko, batzuk artean ere aurkeztu gabe baidaude.
Xabier Cañas diruzainak urteko diru kontuen berri laburbildu du. EWKEk 33.000 euro zituen urte hasieran. Lau proiektu onartu ziren urte hasieran. EWKEren aurrekontutik zati bat Tokikomera joango da. Tolosaldepedia proiektua aurten bere kasa dabil, eta ez du EWKEren ekarpenik behar, Tolosako Udalak jartzen duelako dirua. Wikiunde proiektuan, berriz, 3.500 € gastatu dira. Proiektu horretan Aintzane EWKEkideak kontaktuak eta argazkiak egin ditu. Batzar orokor honetan proiektuaren aurkezpena egiteko asmoa adierazi zuen; hala ere, oraingoan ez da bertaratu. San Telmo Museoko proiektua ez da egin eta ez da ezer gastatu.
2021. urte bukaeran, 28.000 € da Elkartearen saldoa. Urtero kideek pagatzen duten kuota (5 €) mantentzearen gaia atera da, zati bat bankuak eramaten duelako, komisioetan. Berdin jarraitzea erabaki da. Prozesu bat irekiko da urte hasiera honetan 2022. urterako proiektu egitasmoak aurkezteko.
5. EWKE eta Euskarazko Wikipediaren sustapena
[edit]Ikusi da zailtasunak daudela Ipar Euskal Herrira heltzeko, eta hainbat arrazoi aipatu dira horretarako, kultura eta hizkuntza arlokoak, aliantzak bilatzeko premia, besteak beste.
6. KPI eta Hezkuntza Programako langileen soldatak
[edit]Zuzendaritza Batzordean hainbat duda eta nahasmena izan dira Hezkuntza Programako langileen soldaten gainean beste urte batzuetan erabakitakoari buruz eta aurten jokatzeko moduari buruz; izan ere, ustekabeko KPI bat izan da (+6,5) 2021ekoa. Hezkuntza Programa hastean, hasieran soldatetan pagatu gabeko zati bat hurrengo urtean KPI+0,3 pagatuz konpentsatzea erabaki zen. Hala ere, ehuneko hori luzatu egin da, eta inertziaz Zuzendaritza Batzordeak aurten ere berretsi egin du ehuneko hori.
Aldiz, erabaki da hurrengo urtean Zuzendaritza Batzordeak erabakiko duela nolakoa izango den soldata igoera.
2023-05-13 · Batzar orokorra, Eibar - UEUren egoitzan
[edit]- EWKE – Batzar Nagusia – Ohiko deialdia.
- Noiz: 2023ko maiatzaren 13an, 10:30-14:00.
- Non: Eibar – Markeskoa jauregian / UEUren egoitzan.
- Gaia: Aurreko hilabeteetan egindako lana gogoratuz abiatuko gara hurrengo hilabeteetan zer egin daitekeenari buruz hitz egiteko. (Estatutuek agintzen duten urteroko batzar nagusia, 2023)
Bertaratuak (13): Edurne Agirre, Josu Albero, Jon Alkorta, Mikel Arroiabe, Xabier Cañas, Gorka Azkarate, Gotzon Egia, Joxan Garaialde, Galder Gonzalez, Iñaki Lopez Luzuriagako, Etor Salazar, Kepa Sarasola, Mentxu Zorita.
- • 1 Diru-kontuak.
Edurnek hartu du hitza. Edurnek elkartearen diru kontuak nola dauden azaldu du, labur.
Zerrendatu ditu erakundeetatik (Eusko Jaurlaritza, Naf. Gob., Erasmus+, EIMA) proiektuetarako esleitu diren diru sarrerak eta azaldu du proiektuetarako jasotako diru guztia, bere osotasunean, gastatu egin dela. Diru gehiago eskatu da proiektu batzuetarako eta jaso denaren araberako lana egin izan da, ezin izan da erakundeei proposatutako guztia egin aurrekontuaren zati bat besterik ez zelako esleitu eta tamalez batez ere gastu finkoak ezin zirelako murriztu. Proiektu horietan lan egiten duten langileek proiektuetan gastatzen den diruaren zein ehuneko eramaten duten esan du Edurnek. Eusko Jaurlaritzako dirulaguntzen kasuan, nazioarteko bidaiak ezin direla egin gaineratu du eta arazo hori konpontzeko Wikipedia Fundazioarekin irtenbide bila ari direla.
Zifrak biribilduz, Proiektuen aurrekontuaren % 65 proiektuetan lan egiten duten pertsonen soldatetan gastatzen da, % 15, gastu finkoetan eta gainerakoa beste gastuetan.
Proiektuak, Hezkuntza, Ikusgela, Nafarroako kultura ondarea
Proiektutik kanpo, EWKE erakundeak badu bilatzen ez duen superabit bat, biribilduz 26.000 €.
Elkartean dirua sobera egotea ez da, berez, notizia txarra baina elkartearen asmoa dirua proiektu txikietan gastatzea izan da beti, ez dirua aurreztea.
- • Elkarteak daukan dirua gastatzeko, ideiak eskatu dira eta PROPOSAMENA zera izan da, wikilariei proiektu txikiak egiteko deia egitea eta aurkezten diren proiektu eta aurrekontuak zuzendaritza taldeak ebaluatzea. Agian aurkezten den proiektu bat edo beste EWKEn dagoen diru horrekin babestea erabakiko da.
- • 2 Hezk. Programa
- • 2.1 Ikusgela
Galderrek hartu du hitza. Hezkuntza proiektuetan eta Ikusgela proiektuetan zer egiten den oso labur kontatu du. Ikusgelako proiektuan lanean aritzen den Ander aitatasun baimena hartuta. Bere garaian EJri aurkeztutako aurrekontua bere osotasunean onartu ez izana, bideo didaktikoen ekoizpenaren kantitatea murriztu du. Galderrek labur kontatu du Ikusgela proiektuan zer ekoitzi den, Filosofia 6 + 6 bideo ekoitzi direla unibertsitatera sartzeko probetan erabiltzen diren gaiak kontuan hartuz. Txillardegi eta Joxe Azurmendi filosofoen bideoak aipatu ditu... Zortziko txikian... eta horrekin batera, Hezkuntza Proiektuetako hainbat kontu. Esate baterako, EHUko zenbait fakultatetako zenbait irakaslerekin lortutako lankidetza, eta horrek ekarri duen unibertsitate ikasleen parte hartzea euskarazko Wikipediako artikuluak sortzen edo hobetzen. Ikastolen Elkartearekin ere lankidetza proiektuekin segitzen dela, etab. (Ikastoletako ikasleek editaturiko 600 bat artikulu oraindik zuzendu gabe aipatu ditu)
- • 2.2 Txikipedia
Mikel Arroiabek hartu du hitza. Zumaian Bigarren Hezkuntzako institutuan urtetan egindako lana labur kontatu digu. Gaur egun DBH 2. mailan ikasgaia da Txikipedia tailerra, Euskal Herrian dagoen Txikipediako ikasgai formal bakarra. Azaldu ditu egindako zenbait lan eta komentatu du nola ibili diren Txikipediaren erabilera didaktikoaren aukerak hainbat irakasleren aurrean azaltzen. Tamalez, adierazi du zaila egin zaiola, oraingoz, Zumaian egiten dena beste ikastetxe batzuetara esportatzea eta horren arrazoia azaldu du, aurrelan handia eskatzen du Txikipedia klaseak prestatzeak, kasu askotan aurrez Wikipedian artikulua sortu behar baita. Dena dela Zumaiako Institutuan hurrengo urteetan ikasgaiak jarraituko duela ziurtatu du.
Galderrek bilaketa azkar bat egin du eta adierazi du, azken bolada honetan, Txikipediak batez beste 2.800 bisita jasotzen dituela egunero.
- • 2.3 Donostiako Informatika Fakultatean
- • 2.4 Erasmus+ project
Diru iturri bezala aipatu da. Jasotako dirua aurrekontuetan zehaztutakoaren arabera gastatu da.
- • 3 WikiEmakumeok
Ez zaio gaiari eutsi.
- • 4 Hobekuntzak, proiektuak
• 4.1 · 10.000 artikuluen zerrenda osatuta Galderrek kontuak nola doazen azaldu du eta ahalegintxoa eskatu die EWKEko kideei. 1000 artikulu, 2.000 artikulu 10.000 artikulu horien zerrendak erakutsi zituen eta horietan ahalegin bereziak egiteko eskatu zuen. Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluak Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat Wikipedia guztiek izan beharreko 10.000 artikuluen zerrenda
- • 4.2 · Udako ikastaroa
Galder eta David Lindemann Wikidata kontuei buruz arituko dira, lexikografia kontuetan udako ikastaro batean.
- • 4.3 Digital humanities projects
Iñaki LLk hartu du hitza. Berari esleitutako beka zein proiektutan erabili duen azaltzen ibili da. XVIII. Mendeko Euskal Herrian inprimatu ziren idazkien katalogoa prestatzen ibili da Wikidatara kargatzeko, OpenRefine tresnaren laguntzaz.
- • 5 Wikiliburuak
Ez zaio gaiari eutsi.
- • 6 Hedabideetan, sare sozialetan
• 5.1 Prentsan • 5.2 Sare sozialetan. Galderrek prentsan izan dugun presentzia zein izan den labur kontatu du eta sare sozialetan, Twitterren, Mastodonen egoteko ahaleginari buruz hitz egin du. Berriro ere laguntza eskatu du egunero txio edo tut batzuk sare sozialetan plazaratzeko euskarazko Wikipediaren kontutik. Azalpen batzuk eman ditu boluntarioek nola lagundu jakiteko.
- • 7 Irteerak
- • 7.1 Sarako Idazleen Biltzarra
Iñaki LLk hartu du hitza. Urtetan bera izan da Sarako Idazleen Batzarrean EWKEren presentzia bermatu duen pertsona. Bertan egiten dena labur kontatu du.
- • 7.2 Korrika 22. Etorrek kontatu du EWKEk, aurreko Korriketan bezala, kilometro bat erosi zuela eta nola 7 lagun elkartu ginen Ispasterren. Kontatu du nola hasierako asmoa asteburuan Iparraldeko kilometro bat edo Nafarroako kilometro bat erostea zela gure asmoa baina azkenean, Ispasterren ostegun arratsalde batean egin genuen gure Korrika 22ko kilometroa.
- • 8 Planak 2023-24
Proposamen batzuk atera ziren:
[edit]- • 1. EWKEk aurreztuta daukan dirua aprobetxatuz, wikilariei proiektu txikiak egiteko deia egingo diegu eta aurkezten diren proiektu eta aurrekontuak zuzendaritza taldeak ebaluatuko ditu. Agian aurkezten den proiektu bat edo beste EWKEn dagoen diru horrekin babestea erabakiko da.
- • 2. Mentxuk komentatu du nola batzuetan behar diren irudiak eskuratzeko, norberak eginez gero, kilometro batzuk egin behar izaten diren eta agian ondo legokeela mekanismo bat sortzea zenbait irudi elkarri eskatzeko, argazki jakin batzuk lortzeko mekanismo bat. Wikiproiektu bat sor litekeela proposatu da, elkarri irudi jakin batzuk eskatzeko horretarako propio sortutako wiki-orri batean.
- • 3. Hurrengo bilera aurrez aurrekoa edo online egingo ote dugun gaiaren harira, Galderrek proposatu du aurrez aurrekoa egitea eta aprobetxatzea jendeak bidaia egiteko egiten duen esfortzua egun osoko jardunaldia egiteko. Goizez batzorde orokorra, elkarrekin bazkaldu, eta arratsaldez elkarri ikasi eta irakatsi. Wikimedia, Wikidata eta inguruko gaietan ikasteko aprobetxatu. Ideia, ontzat hartu da.
- • 4. Komentatu da ez legokeela gaizki editore jakin batzuekin harremanetan jartzea beren eztabaida orrien bidez. Asko editatzen duten editoreekin. Hurrengo aurrez aurreko batzarra eta ikaskuntza-prestakuntza saioa antolatzerakoan, agian oso saiatuak diren editore batzuei gonbita zuzena egitea, beren Eztabaida orrian mezu bana utziz, ez legokeela gaizki.
- • 9 Zuzendaritza taldearen berriztaketa. Idazkaritza ardurak Gorkarengandik Mikel Arroiaberengana pasatzeko asmoa agertu da. Edurnek aipatu du kontua ahalik eta izapide gutxien eginda eginez gero hobe. Mikel Arroiabek onartu du idazkaritza ardurak Gorkarengandik hartzea paperetan ezer aldatu gabe, sinadura kontu guztietan aldaketak egin gabe.
- • 10 Norberak lekarkeena.
···
14:00ak aldera bukatu da batzarra eta talde argazkia egin dugu bertaratutako hamahiruok.
2024-01-27 · Batzar orokorra, Eibar - UEUren egoitzan
[edit]- EWKE – Batzar Nagusia – Ohiko deialdia.
- Noiz: 2024ko urtarrilaren 27an, 11:00-14:00.
- Non: Eibar – Markeskoa jauregian / UEUren egoitzan.
Bertaratuak (14): Edurne Agirre, Josu Albero, Mikel Arroiabe, Aitzol Astigarraga, Gorka Azkarate, Marisa Barrena, Koldo Biguri, Ander Bolibar, Galder González, Mikel Iturbe, David Lidemann, Iñaki Lopez de Luzuriaga, Etor Salazar eta Kepa Sarasola.
>> “2024-2027 Egitasmoa” dokumentua gainbegiratu dugu Galderren gidaritzapean. Dokumentuaren informazioa hemen ere ikus daiteke:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:2024-2027_egitasmoa
Posta-zerrendan Galderrek erronka nagusi horien laburpena ere aurretik igorri zigun, 2024ko otsailaren 4an. Horra 2024-2027, erronka nagusiak:
- 500.000 artikuluko Wikipedia bat edukitzea. (Hau da, orain daramagun erritmoa pixka bat hobetzea).
- Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikulu luzeak lortzea. Ikus: https://eu.wikipedia.org/wiki/Wikiproiektu:Wikipedia_guztiek_izan_beharreko_1.000_artikuluen_zerrenda
- Wikipedia guztiek izan beharreko 10.000 artikulu hautatuak hobetzea. 6.270 artikulu labur ditugu. Ikus: https://eu.wikipedia.org/wiki/Wikiproiektu:Wikipedia_guztiek_izan_beharreko_10.000_artikuluen_zerrenda
- 30.000 emakumeen biografiak editatu, gutxienez biografien %33 https://eu.wikipedia.org/wiki/Wikiproiektu:30.000_emakume
- "Euskal Herriko historia 100 objektutan" ideiaren inguruan aritu gara. Nafarroako Museoa eta Chillida-Leku izan dira lehenengo kontaktuak, baina gehiago egin nahi ditugu aurki. Chillida-Lekurekin aukera egon daiteke urria aldera editatoi bat egiteko, baina proiektua zein den azaldu behar diegu.
- Ikas-egoerak egiteko prozesua ere martxan jarri da. Gure ideia da ikasturtea amaitu aurretik lehenengo bi ikas-egoerak izatea jada, bata eskolako migratzaileekin lantzekoa, bestea emakumeen biografien inguruan.
>> Diru kontuak.
Edurne Agirrek diru kontuak nola dauden azaldu digu pantailan erakutsi digun eskema baten gainean. Diru kontuak bi multzotan bereizi ditu. Alde batetik, Hezkuntza Proiektuetara loturiko aurrekontua eta bestetik EWKE bazkideen proiektuetarako dagoen dirua. Lehen multzoan dagoen dirua aurretik planifikatutako helburuetan gastatu egin da beti, oso-osorik. Bigarren multzoan, baina, bazkideok ez gara gai izan dagoen dirua Wikipediari lotutako proiektuetan gastatzeko. Sortu dira proiektu batzuk[1], baina dagoen diruarekin proiektu gehiago sortzeko aukera galtzen ari gara.
[1] Esate baterako, Xabier Cañasek drone bat erabilita egindako bideoak: https://commons.wikimedia.org/wiki/Category:Photos_from_unmanned_aerial_vehicles_of_Basque_Country(bidaia gastu batzuk, besterik ez)
edo Mikel Arroiabek Donostiako Aquariumarekin eta Zumaiako ikasle batzuekin egindako proiektua (gasturik sortu ez duen proiektua)
- Wikipediarako interesa izan dezaketen argazkiak digitalizatzeaz hitz egin zen, zenbait udal edo elkarteekin akordio bat egin litekeela aipatu da, besteak beste...
>> Ikusgelako hurrengo helburuez eta erronkez hitz egin digu Ander Bolibarrek. Labur aipatu zituen egindakoak, ikus: https://eu.wikipedia.org/wiki/Atari:Hezkuntza/Ikusgela
https://eu.wikipedia.org/wiki/Kategoria:Ikusgelako_bideoak_dituzten_artikuluak (303 artikulutan txertatu dira Ikusgela bideoak).
Ander Bolibarrek datozen erronkez hitz egin zuen.
- Ikusgelan bideo berriak ditugu eta azpitituluak gehitu dizkiegu, gaztelaniaz eta ingelesez, euskal literaturako bideoei. Gainera, bengaleraz ere hainbat azpititulu gehitu dira eta beste hizkuntza batzuetan azpititulatzeko eskaintzaren bat jaso dugu. Azpitituluen inguruan gehiago jakiteko, hemen jarraipena: https://commons.wikimedia.org/wiki/Commons:WikiProject_Subtitling_Ikusgela
>> Iñaki LL kideari eskatu genion abenduaren 14an Euskal Kultur Transmisioaren Taldearen bileraren berri. Labur kontatu zigun.
>> Barne prestakuntza saioak antolatzeaz hitz egin zen.
Barne-prestakuntza egiteko gogoa eta asmoa agertu zen, oraingoz proposatu diren gaiak:
- Nola erabili PAWS bot sinple eta erraz bat egiteko. (Galderrek proposatutako gaia)
- Nola azpititulatu bideoak (Galderrek proposatua)
- Irudien trataera, svg, png, irudien eta irudi-oinen lizentziak, irudien gaineko eta ondoko hitzen itzulpena, lizentziekin sortu izan diren problemak eta sor daitezkeen arazoak... (Koldok proposatua)
- Wikidata. UEU inguruan Wikidatari buruzko proposamenak egingo ditu David Lidemannek.
- UEUko uda ikastaroak edo udazkeneko ikastaroak, agian online antola litezke.
Bestalde, horrelako ideia zahar batzuk berriro ere plazaratu dira:
- Wikilarien arteko elkar irakasteko elkarketa bat antola genezake.
(Horrelako barne prestakuntza saioren bat prestatuz gero, aukera ezin hobea izan liteke gonbita egiteko aspaldi honetan Wikipedian ekarpenak egiten ibili diren eta EWKEn ez dabiltzan hainbat wikilariri. Gonbita zuzenak egin litezke zenbait wikilariren eztabaida orrietan edota gonbita irekia Txokoan).
>> Zuzendaritza taldearen berrizteko beharra. Luistxok bere asmoa azaldu du: lehendakaritza utziko du. (Luistxo ezin izan zen 2024-01-27ko batzarrera etorri). Bere garaian, ikus 2019-06-15ko Batzar orokorreko akta, izena emate dataren arabera batzordekideei Zuz. Batzordean parte hartzeko eskatzea erabaki zen. Zuiarra goitizenaz sinatzen duen wikilariarekin harremanetan jarriko ginela esan genuen. (Bidali diogu posta mezu bat eta utzi diogu mezu bat bere erabiltzailearen eztabaida-orrian. Oraingoz erantzunik ez).
>> Batzarrean zehar wikilari batek galdetu zuen ea EWKE kide izateko eskatzen diren 50 edizio horiek euskarazko Wikipedian bertan izan behar duten edo ea zenbatuko diren Wikimediaren beste proiektuetan egindako ekarpenak, (Wikidatan, Commons, Wikiztegian, Wikiliburuak, Wikiesanak...) Bildutakoen iritzia zera izan zen: Wikimediaren beste proiektuetan egindako ekarpenak ere zenbatuko dira. Kontrako iritzirik ez zen plazaratu.
>> Bilera 14:00etan bukatutzat eman genuen, taldeko argazkia egin gabe baina.
2024-01-27 · Batzar orokorreko AKTAREN GEHIGARRIA
[edit]Kontu hau itxi gabe geratu zitzaigun:
- >> Zuzendaritza taldearen berrizteko beharra. 2024ko otsailaren 27an Zuz. Batzorde berria eratu zen online egindako batzar batean. Luistxoren hutsunea betetzeko beharra zegoen. 2024-01-27ko batzar orokorrean gogoratu genituen irizpideei jarraiki, azkenean zuzendaritza batzorde berria kide hauekin osatuta geratu zen:
- Jon Alkorta, bokala; Gorka Azkarate, idazkaria; Mikel Fernandez de Arroiabe, lehendakaria; Mikel Iturbe, bokala; Etor Salazar, diruzaina eta Kepa Sarasola, bokala.
- Zuzendaritza Batzorde berrian Mikel Fernandez de Arroiabe proposatu da, lehen Luistxok denbora batean bete duen kargurako, lehendakari kargurako. Mikel Arroiabek onartu du kargu hori betetzea.