Jump to content

Basque Wikimedians User Group/Dirulaguntza eskaerak: betekizunak eta ebaluazio prozesua

From Meta, a Wikimedia project coordination wiki

EWKEko ekintzak diruz laguntzeko eskarien betebeharrak eta ebaluazio-prozesua deskribatzen dira hemen.

Eskaerek izan beharreko informazioa.

[edit]

Oinarrizko informazioa

[edit]
  • Proiektuaren izenburua
  • Proiektuaren eskatzailearen izena eta kontakturako informazioa
  • Eskatutako diru kopurua
  • Proiektuaren hasiera eta amaiera data

Proiektuaren deskribapena

[edit]
  • Helburu nagusia: proiektuak lortu nahi duenaren deskribapen zehatz eta argia.
  • Aurrekariak eta justifikazioa: proiektuaren motibazioaren eta zergatiaren azalpena, beraren garrantzia azpimarratuz eta EWKEren helburu eta misioarekin nola bat egiten duen esanez
  • Atazak: Proiektuak bere gain hartuko dituen ataza desberdinen identifikazio eta zerrendatzea.
  • Mugarriak eta deskarguak: proiektuaren emaitza desberdinen identifikazioa eta zuzendaritza-batzordeari/EWKE osoari proiektuaren inguruan deskarguen zehaztapena
  • Proiektuaren denbora-lerroa, epemuga desberdinak zehaztuz.

Aurrekontua

[edit]
  • Aurrekontu banakatua: Proiektuaren aurrekontua zehatz-mehatz zertan erabiliko den zehaztea
  • Hirugarren baten kontratazioa edo gasturen bat aurreikusiz gero, eskaintza/aurrekontua atxiki beharko da. Gastua 500 euro baino gehiagokoa denean, gutxienez hiru hornitzaile desberdinen aurrekontu/eskaintzak aurkeztu beharko dira. Posible ez balitz, eskatzaileak arrazoitu beharko du, zergatia ondo azalduz.
  • Hala badagokio, proiektuak lortutako beste diru-iturri batzuk ere zehaztu beharko ditu (lotutako babesletza, mikromezenazgoa...). Kostu ekonomiko azpimarragarria duten proiektuetan, positiboki baloratuko da finantziazio-iturri gehigarriak lortzea.

Inpaktuaren lanketa

[edit]
  • Esperotako emaitza: Zer da proiektu honen amaieran lortuko dena? Helburu kualitatibo eta kuantitatiboak zehaztu.
  • Ebaluaziorako lanketa: Nola ebaluatuko da proiektuaren arrakasta, bereziki jakintzaren sarbide eta zabalkundeari dagokionez? Zer metrika erabiliko da honetarako?

Arriskuaren analisia

[edit]
  • Hala badagokio, proiektuak izan ditzakeen arriskuak eta berauen mitigazio estrategiak identifikatu (adibidez, diru-iturri gehigarri bat hitzartuta egongo balitz baina ez azkenean gauzatuko ez balitz zer nolako pausuak hartuko liratekeen)

Ebaluazio prozesua

[edit]
  1. Eskatzaileak EWKEko idazkariari bidali beharko dio eskaria, testu dokumentu baten formatuan. Proiektu-eskatzailea zuzendaritza batzordeko kide balitz, ez luke parte hartuko proiektuaren ebaluazioan.
  2. Idazkariak konprobatuko du eskaera osoa den edo ez. Hala ez balitz, eskatzaileari eskatuko dio behar den informazioarekin osatzeko eskaera.
  3. Informazioa osoa balitz, idazkariak zuzendaritza-batzordeari osoari birbidaliko lioke eskaria ebaluatzeko, baita elkarte osoari ere. Hala, edozeinek izango du bere iritzia plazaratzeko aukera.
  4. Zuzendaritza batzordeko kide bakoitzak egingo du ebaluazioa eta presidenteari helarazi ebaluazioaren emaitza 15 eguneko epean.
  5. Azpian adierazitako aspektuen arabera, ZBko balorazio ezberdinen artean batez beste 18 puntutik gora lortzen duten proiektuak finantzatuak izango dira. Balorazioa egiterako orduan zuzendaritza batzordeko kide bakoitzak azalpen txiki bat jarriko du, puntuazio bakoitzaren zergatia adieraziz. Lehendakariak ikusiko balu iritzi-desberdintasun nabarmena dagoela, zuzendaritza taldearen bilera deituko du behin-betiko erabakia hartzeko. Nahi izanez gero, lehendakariak lan hau zuzendaritza batzordeko beste norbaiten gain utzi ahalko luke (emaitzak batu eta hala badagokio, bilerara deitzea)
  • Eskaera, erabakia eta erabakiaren azalpen laburra publikoak izango dira eta elkarte osoari jakinaraziko zaizkio. Zuzendaritza-batzordean erabakia hartzeko egondako eztabaidak, ez.
  • Onartua izanez gero, proiektuaren bilakaeraren deskarguak egin beharko zaizkio EWKEko zuzendaritza batzordeari. Zuzendaritza-batzordeak hala eskatuz gero, deskargua elkarte osoari egin beharko zaio.

Proiektuaren ebaluazio-irizpideak

[edit]
  • EWKEren misio eta helburuekin duen lerratzea (0-5)
    • Proiektuak EWKE misioa eta helburuak zein neurritan islatzen dituen baloratzen da. Lotura hori esplizituki azaldua eta ondo arrazoitua egotea garrantzitsua da. Lerratze sendo eta koherentea duten proposamenek puntuazio handiagoa lortuko dute.
  • Bideragarritasuna eta planifikazioaren kalitatea (0–5)
    • Proiektuaren egikaritzea errealista den aztertzen da, aurkeztutako lan-plana, egutegia eta baliabideak kontuan hartuta. Jarduerak ondo egituratuta egotea eta helburuak lortzeko gaitasuna baloratuko da. Antolaketa argia eta arriskuen aurreikuspena positiboki hartuko dira.
  • Eragin potentziala eta irismena (0–5)
    • Proiektuak sortu dezakeen eraginaren garrantzia eta hartzaileen kopurua baloratzen dira. Eragina argi definituta egotea eta, ahal bada, neurgarria izatea kontuan hartuko da. Epe ertain edo luzerako onurak aurreikusten dituzten proposamenek puntuazio handiagoa izango dute.
  • Kostu-eraginkortasuna eta aurrekontuaren argitasuna (0–5)
    • Aurrekontua zehatza, ulergarria eta jarduerekin koherentea den aztertzen da. Baliabideen erabilera arduratsua eta gastuen justifikazio egokia baloratuko dira. Lortutako emaitzen eta eskatutako diruaren arteko oreka funtsezkoa izango da.
  • Berrikuntza eta balio erantsia (0–5)
    • Proiektuak elementu berritzaileak edo ikuspegi desberdinak txertatzen dituen baloratzen da. Ohiko jardunetatik harago doan ekarpena edo hobekuntza nabarmena eskaintzen badu, puntuazio handiagoa jasoko du. Era berean, elkarteari edo komunitateari balio erantsia sortzen dion aztertuko da (elkartearen berri kolektibo zabalagoetara heltzea, eragileekin lankidetzak sortzea, proiektuaren emaitzen berrerabilgarritasuna, komunitatearen beharrei erantzutea...)