Basque Wikimedians User Group/Programa/2017 urterako jarduera-plangintza

From Meta, a Wikimedia project coordination wiki
Jump to navigation Jump to search
2017ko jarduerak prestatzeko bilera
  • Eguna: 2017ko otsailaren 18a
  • Ordua: 10:00-13:00
  • Lekua: Eibar - UEUren egoitza (Otaola hiribidea 1, Markeskoa jauregia)


Bilerako argazkia

2017rako jarduera proposamenak[edit]

Unibertsitatearekiko lankidetza, Wikipedia klasean txertatzeko[edit]

  • EHU-Wikipedia bigarren edizioa (udaberria)
  • Medikuntza fakultatea. Martxoa.

GLAM[edit]

  • Haur Literatura Wikiproiektuaren 2. edizioa (Donostiako Haur liburutegia eta Irakasle eskola)
  • Donostiako liburutegiak eta Kataluniako liburutegien arteko itzulpena erroka.
  • #1Lib1Ref kanpainan parte hartu
  • UBIK eta Commons apirilaren 20/21

Nazioartean agertzea[edit]

  • WikiKonferentzian, Wikimanian, Maltan eta nazioarteko beste foroetan euskaldunen presentzia bermatzea.

Komunikazioa[edit]

  • Estrategia eta antolaketa bat (sare sozialak, boletinak, memoria, bideoak...)
  • Gure urtebetearen harira, prentsaurreko bat antolatu

Formakuntza[edit]

Udako Euskal Unibertsitatearekin (Keparen proposamena)[edit]

Wikipedia editatzea: oinarrizko ikastaroa[edit]

Jende guztiarentzat irekia, baina batez ere unibertsitateko irakasle erretiratu berrientzat. Iñaki Alegriak proposatua. Orain erretiratzekotan dauden UEUko kide potente batzuk harrapatzea litzateke helburua. Edizio arruntaz gain erakutsi beharko genuke nola detektatu arlo bateko hutsuneak (kimika, fisika...). Adibidez, informatikari buruz:

  • Euskal Wikipedian eskatutako artikuluak (ikus Informatika atala)
  • Wiki-esteka gorriak. Wikipedian falta diren artikuluak zerrendatzeko tresnak: Missing topics. Ikus adibidea: definitu gabeko artikuluak Informatika kategorian
  • Zer falta da taula honetan? Zuk egin edo proposatu
  • Programazio lengoaiak
Wikidata ikastaroa[edit]

Jende guztiarentzat irekia, baina batez ere EWKEko kideentzat. Honetan oso interesgarria izan zen 2015eko ikastaroa (Raquel Trillo, Jesús Bermúdez eta Cristina Sarasua), hortik jo liteke, baina ez dakite ondo euskaraz.

  • Donostia-San Sebastián Wikidata Editathon (2015-07-03)
  • Nola osatzen dira Wikidatako datuak?
  • Nola erabil daitezke Wikidatako datuak txukun bisualizatzeko? Taulak, grafikoak...
  • Wikidata query
  • Donostiarrak: lanbidearen, sexuaren, irudiaren, jaiotegunaren eta heriotza dataren arabera sailkatuta.
  • Eskulturak: Donostiako kaleetako eskulturen zerrenda eta mapa.
  • Reasonator Wikidatako datuak parafraseatzen. Adibidez: Miguel Indurain (reasonator)
Wikipediako bot-ak[edit]

Batez ere EWEko kideentzat, wikipedialarientzat, informatikarientzat, informatikako ikasleentzat edo programazio aldetik zerbait egin dutenentzat. Edukien zirriborroa:

  • Zein dira ohikoenak? Nola definitzen dira? Zelako bot-ak beharko lirateke Euskal Wikipedian?
  • Pywikibot Wikipediarako botak sortzeko tresnak (Python erabilita)
  • Pywikibot-Wikidata Wikidatarako botak sortzeko tresnak (Python erabilita)

Iparraldean (martxoa eta maiatza)[edit]

  • Korrika kulturala hiltzaida Baionan. Theklan

Euskal Herriko Unibertsitatearekin (Koldo Biguriren proposamena)[edit]

Wikipedia editatzea: oinarrizko ikastaroa

Bereziki EHUko ikasleentzat, baina jende guztiarentzat irekia. Urriko bi astetan, lau saiotan. Egutegia eta ordutegia zehazteke.

Beste[edit]

  • Erakundeekiko harremanak: otsailak 23, bilera Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan.
  • Gernika Gogoratuz elkartearekin lankidetza bonbardaketaren urteurrenean.
  • Iberiar topaketa (Udazkena): EWKE, Amical eta WMEspainaren artean antolatua. WMEko Ruben Ojedak egindako proposamena da, dagoeneko Amicalekin (Katalanak) hitz egin dute eta ados daude. Guri galdetzen digute parte hartu nahi dugun. Okzitaniera, galiziera eta portugeseko lankideekin hitz egin dute eta haiek ere ados omen dira. Helburua: Asteburuko topaketa egitea (tokia zehaztu gabe) elkarren berri emateko, proiektuak erakusteko eta elkarrekin formakuntza saioren bat egiteko. Hizkuntza bakoitzetik 2-3 pertsona joateko diru laguntza eskatuko litzaioke Wikimendia Fundazioari hiru erakundeen izenean.

Ikus, gainera[edit]