Basque Wikimedians User Group/Reports/2024ko zirriborroa
2024an, Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak bide beretik jarraitu ekimenak egiten. Hezkuntza Programa zabaltzen jarraitu du eta berebiziko indarra eman dio Ikusgela proiektuari. Beste hainbat proiektu ere bultzatu ditu, hezkuntza programatik aparte. Hemen horien laburpena.
Antolaketa
[edit]Aurreko urteko Batzar Orokorrean, 2024ko urtarrilean, egin ziren aldaketak (2023ko memorian jasota daudenak) eta ez da aldaketa berririk izan Euskal Wikilarien Kultur Elkartearen egituran.
2024-2027 estrategia
[edit]2024-2027 estrategiaren lehenengo urtea izan da. Estrategia honetan 2027rako hainbat helburu markatu dira eta helburu horiek lortu ahal izateko gutxienezko kopuruak, eta haiek gainditzen ari gara erritmo onean.
- 500.000 artikulutara iristea: Horretarako 18.447 egin behar genituen 2024an eta 24.505 egin ditugu.
- Emakumezkoen biografiak nabarmen hazi dira, kirolari buruzko hutsuneak bete ditugu Olinpiar Jokoen aitzakipean eta Europako geografiari buruzko hainbat artikulu ere gehitu ditugu. Hutsune batzuk betetzen hasi gara jada, tartean AEBn sortu gabe zeuden eremu batzuk, Alemanian falta ziren hiri eta herriak eta Ingalaterrako udalerriak.
- Wikipedien artean, 33. hizkuntzarik handiena da euskarazkoa.
- Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluak: Zerrendan gora egitea. 2024 hasieran 18. postuan geunden eta 14. postuan amaitu dugu urtea.
- Wikipedia guztiek izan beharreko 10.000 artikuluak: Zerrendan gora egitea. Postu bat egin dugu gora.
- Igoera horretatik zati handi bat ekainean antolatutako biografia laburregien lehiaketatik dator, baita hezkuntzan egindako lana ere, bereziki unibertsitateko ikasleekin.
- "Historia" eremua da handiena, eta "Gizartea eta gizarte zientziak" eremuak atzean jarraitzen du, baina hazkuntza ona izan du aurten, teknologia edo matematikaren pare geratzeraino.
- Emakumeen presentzia Wikipedian: 2027rako emakumezkoen 30.000 artikulu izatea, biografia guztien herena. 2024 hasieran emakumezkoen biografiak 17.175 ziren eta gizonezkoenak 44.912. Urtearen amaieran emakumezkoenak 22.712 dira (%31.98) eta gizonezkoenak 48.175.
- Emaitza hauen atzean WikiEmakumeok taldearen lana dago bereziki. Astero biltzen dira Oiartzun eta Durangon. Gainera, EAEko liburutegien zerbitzuen ikastaroa antolatu zuten.
- Horretaz gain, egindako lanen artean daude ikas-egoera baten garapena, Erasmus+ proiektu bat eta hezkuntza mailan HUHEZIrekin batera egindako editatoiak ere eragina izan dute emaitza hauengan.
- Txikipediako corpusa: 2024an 900 artikulu egin eta 7.500 artikulutako corpusera iristea zen helburua eta 7.637 artikulutara iritsi da.
- Artikuluen hazkuntza bideratua, hau da, corpus bat sortzeko helburuz; Euskal Herriko Ikastolekin elkarlanean ari gara euren ikasleek Txikipedian gai zehatzak lantzeko aukera dagoelako.
- 2024an, 29 ikastolak eta DBH 1-2ko 1.600 ikasle inguruk parte hartu dute.
- Ikasi Otsorekin egitasmoak aurrera darrai: hamabostean behin komiki bat argitaratzen da Commonsen.
- Euskal Herriaren ezagutzan sakontzea:
- Euskal Herriko udalerriak hobetu dira. Martxoan egin zen, 10 egunez, Korrika abian zela probestuz. 234 kb gehitu ziren, 8.461 hitz eta 238 erreferentzia bibliografiko.
- HUHEZIko "Humanitate Digital Globalak" graduko ikasleekin, 2. mailan Euskal Herriko eskualdeak landu dituzte. Hego Euskal Herriko hamabi eskualderi ehunka mila byte gehi dizkiote.
- Euskal Herriko historia 100 objektutan egitasmoa lotu da.
Proiektuak
[edit]Hezkuntza
[edit]Hezkuntzaren arloan, proiektuak zenbait eremutan egin dira.
Unibertsitatean, 38 ikasgaitan egon da proiektua, eta 725 ikaslek parte hartu dute. Gutxienez, 640 artikulu landu dira: 5.081 erreferentzia bibliografiko gehitu dira, eta 5.400.000 karaktere baino gehiago (750.000 hitz inguru izango dena) idatzi. Gaiak askotarikoak izan dira, eta Natur Zientzien didaktikan aritzeko errubrika bat ere garatu da, Hezkuntza proiektua eta ikerketa elkar lotuz.
Bigarren Hezkuntzan, Txikipedia bultzatu da, hala Ikastolen Elkartearekin egindako elkarlanean eta Zumaiako Herri Eskolaren proiektuarekin. Bestetik, Erasmus+ proiektuari esker, genero-oreka lantzeko egitasmoa landu da. Aurkezpen eta trebakuntza saioak ere egin dira, Gasteizko IRALE eta Tolosako Herrikideko irakasleekin.

2023-2024 ikasturtean Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak DBH-rako ikas-egoerak garatzea erabaki zuen. Ikas-egoera hauek Talaios Kooperatibaren eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen (HUHEZI) artean garatu dira WikIkasi, Wikipedia darabilten Ikas Egoerak izeneko proiektuan. Lau ikasturtetan bederatzi ikas-egoera sortzeko asmoa dago eta dagoeneko lehen ziklorako bat sortu da (Gelako geografia-aniztasuna Wikipedian lantzen) eta bigarren ziklorako beste bat (Emakumeak Wikipediara ekartzen).
Ikusgela
[edit]2022an hasitako bideari jarraiki, 2024. urtean beste 74 bideo aurkeztu dira. Bideo horietan, sail hauen topa daitezke:
2024. urtean, beste bi sail batu dira bilduma horretara:
Bideo horietako azpitituluak sortzeko ariketa ere egin da, horretarako WikiProject Subtitling Ikusgela panelean zentralizatu dira guztiak.
Gainera, aipatzekoa da Ikusgelak 2024ko Rikardo Arregi Sarietako Komunikazio saria jaso duela. Bukatzeko, komunikazio ekintzari dagokionez, honakoak egin dira:
- Durangoko Azokan (DA!) bi aurkezpen egin.
- Hezkuntza zentroetara bideoen aurkezpen posterrak helarazi.
- Aste batez, Egunean Behin aplikazioko babesle izan.
- Buletin bat aurkeztu, irakasleek Ikusgelan sortzen diren bideoen berri izateko.
Txikipedia
[edit]Euskal Herriko ikastolekin batera, Txikipedia garatzen jarraitu da, eta 30 bat ikastolek parte hartu dute. Guztira 400 artikulu inguru sortu dira.
Zumaiako Herri Eskola bere ibilbidean Txikipediako 1.000 artikulutara iritsi da, eta "Txikipedian nabigatuz" ikas-egoera burutu dute hori ospatzeko. Donostiako Aquariumarekin egindako elkarlanean Batxilergo 1. mailako ikasleek Kantauri itsasertzeko bizidunen inguruko artikuluak egin dituzte, bai eta ilustrazioak ere. 2025ean ikas-egoera hau Pagoetako natura parkearekin egingo dute.
+info
- (Basque) Txikipedian nabigatuz (Zumaia BHI + Donostiako Aquariuma)
- Commons: Illustrations of aquatic animals for Txikipedian nabigatuz project
- (Basque) Zumaiako Txikipedia Wikiproiektua
Nafarroa
[edit]Nafarroan proiektuak lantzeko langile bat izan dugu. Irailean Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten Euskarazko Wikipedia elikatzeko.
WikiEmakumeok
[edit]EWKEk laguntza eman die du han-hemenka sortzen ari diren WikiEmakumeok taldeei. Alde batetik, laguntza eman zaie proiektuekin, baita laguntza teknikoa ere. Bestetik, emakume ahaztuen erretratuak egiteko proiektuan hartu dugu parte. Era berean, 30.000 emakume eta biografien %33 emakumeak izateko proiektua sortu dugu aurten, 2027ra arteko epemugarekin.
- Proiektua ikusteko: eu:Wikiproiektu:30.000 emakume
- WikiEmakumeok taldeen lana jarraitzeko: eu:Wikiproiektu:WikiEmakumeok
Euskal Herriko historia 100 objektutan
[edit]
Euskal Herrian existitzen diren museoekin elkarlanean 100 objetutako zerrenda bat osatu da. Objetu horiekin Euskal Herriaren historia osatzea da helburua, hasi Paleolitotik eta mundu garaikidera. 2010ean BBC 4 Radio-k eta Brittish Museum-ek elkarlanean egindako A History of the World in 100 Objects proiektutik jasotako ideia da.
Bestelako lanak
[edit]LGBTI+ Estilo Gida
[edit]Wikipediako artikuluak LGBTI+ ikuspuntu batetik egokiak edo zuzenak direla ziurtatzeko Estilo Gida bat egiteko proiektua jarri da martxan EHGAMeko kideekin elkarlanean.
Komunikazioa sare sozialetan
[edit]Twitter/X, Mastodon eta Facebook sare sozialetan egunero sei-zazpi eduki zabaltzen dira. Alde batetik Euskarazko Wikipedian dagoena erakustarazteko eta bestetik sareetan euskararen presentzia handitzeko.
Kirola euskaraz
[edit]
Kirolen inguruko artikuluen kopurua eta kalitatea lantzea da helburuetako bat. 2024an Parisen Udako Olinpiar Jokoak izan zirela aitzaki hartuz bi ekintza egin ziren. Alde batetik UPV/EHUko ikasleen laguntzarekin Olinpiar Jokoetako kirolen artikuluak landu ziren eta bestetik aurrez Tokio 2020arekin eta Pekin 2022arekin egin bezala Olinpiar Jokoetako kirolen emaitzak eta kirolarien biografiak lantzeko erronka bat ezarri zen. Kirol eta proba guztietako emaitzak osatu zituen bigarren Wikipedia izan zen Euskarazkoa.
- Proiektua ikusteko: eu:Wikiproiektu:Olinpiar Jokoak
Euskal musikako 1000 album gehiago Wikidatara igotzea
[edit]2023an hasi eta 2024an bukatu zen proiektu honetan wikidatako datuak aberastu dira arlo honetan. Proiektua bukatutakoan 300 euskal interpretatzaileren eta 1144 albumen erregistroak daude Wikidatan. 300 talde horiek ekoizpen handiena egin dutenak dira. Egindako lanaren zehaztapen teknikoak eta datu horiek erabiliz euskal musikaren egoera hobeto ezagutzeko egin daitezkeen 10 bisualizazio desberdin ere aurkeztu ziren otsailean EWKEko webgunean (mediawiki.eus)
- Euskal musika-taldeak eta albumak Wikidatan Lorea Loinaz, Ane Paniagua, Koldo Etxaniz, Galder Gonzalez, Ana Zelaia eta Kepa Sarasola
- Ikus ere bai Ane Paniaguari Elhuyar aldizkarian egindako elkarrizketa: Aukera izan dut nire eremutik atera eta gauza berriak ikasteko).
‘Begoñako errepublika’
[edit]Aspaldian udalerria izan zen eta 2024an Bilboko barrutia den Begoñako errepublikaren artikuluan herriaren ezuagarriak (historia, geografia, demografia...) deskribatu dira, eta gainera bertako 100 pertsona ospetsuren artikuluak sortu dira Wikipedian eta Wikidatan. 200 argazki bildu dira Commonseko Begoñako errepublika kategorian.
Lehiaketak
[edit]Aurten hiru lehiaketa burutu dira:
- Euskal kultura: Ikusgelaren denboraldi berria abiatzeko Euskal Kulturaren inguruko kontzeptuen inguruko artikuluak lantzeko lehiaketa egin zen.
- Biografia laburregiak: Wikipedia guztiek izan beharreko 10.000 artikuluen zerrendako artikulu guztiak sortuta badaude ere, haietako hainbat oso laburrak dira. Biografia laburretan zentratu ginen lehiaketa osatzeko eta emaitza bikainak izan genituen.
- Labur eta garrantzitsu: Berriz ere Wikipedia guztiek izan beharreko 10.000 artikuluen zerrendan oinarrituta, 600 artikulu laburrenak hobetzeko lehiaketa izan zen.
Lan teknikoak
[edit]- Euskarazko Wikipediaren Azala eraberritu zen.
- Wikifunctions.
- VideoWiki proiektua.
Mundu osoko Euskal Etxeak Wikidatan
[edit]Munduan zehar zabaldurik dauden Euskal Etxe guztiak Wikidatara eramateko proiektua abiatu da.
Hedabideetan
[edit]- argia.eus
- uriola.eus
- zeberri.eus
- nafarroa.eus
- berria.eus
- berria.eus
- francebleu.fr
- uriola.eus
- hodeiaezdaexistitzen.eus
- ttap.eus
Sare sozialetan
[edit]- Youtube: @Ikusgela
- Twitter: @euwikipedia @ikusgela
- Instagram: @Ikusgela
- Facebook: @Euskarazko Wikipedia
- Telegram: @Ikusgela
- Mastodon: @euwikipedia, @Ikusgela, @Txikipedia @wikidosia
- Peertube: Peertube.eus: Ikusgela_kanala
Itinerancies
[edit]Wikimania 2024
[edit]Wikimania 2024 Katowicen ospatu zen abuztuaren 7 eta 10 artean. Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak entzule papera soilik ez, egindakoa erakusteko ardura ere hartu zuen. Zentzu horretan Galder Gonzalezek bi hitzaldi eskaini zituen: “Abstract Wikipedia and the dream of a Universal Language” eta “The history of X in 100 objects”, azken hau eskuartean dugun eta garatzen gabiltzan proiektua dugu (Euskal Herriko historia 100 objekturen bidez). Bestetik Koldo Bigurik “Alumnos de secundaria, autores de 1.000 artículos en Txikipedia” hitzaldia eskaini zuen, Zumaiako ikastetxean egindako lana oinarri hartuta, bide batez bestelako Txikipedia ekimenak ere aipatuz.
Celtic Knot 2024
[edit]Irlandako Port Lairge (Waterford) hirian antolatu zen Celtic Knot 2024 eta Euskal Wikilarien Kultur Elkarteko bi kide joan ziren bertara.
Korrika 2024
[edit]2024an berriz ere Euskararen aldeko Korrika lasterketa egin zen eta Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak kilometro bat erosi zuen. Uharten bildu ziren euskal wikilariak martxoaren 16an.
Informatikari Euskaldunon Bilkura 2024
[edit]Euskal Herriko datu meteorologikoak Wikipediara eta Wikidatara igotzeko egin zuten lana azaltzeko hamar minutuko aurkezpena egin zuten Xabier Irastorzak eta Paula Ontalvillak IEB2024 bilkura zientifikoan (2024-11-07).
- Datu meteorologikoak Wikipedian/Wikidatan. Paula Ontalvilla, Xabier Irastorza, Galder Gonzalez, Ana Zelaia eta Kepa Sarasola. IEB2024. Informatikari Euskaldunen XIII. Bilkura. Bilkurako aurkezpenean erabili zuten fitxategia.
- Bideoa: Aurkezpena bilkuran Aurkezpena bideoko 1:11:10 unean hasten da.
- Aurretik lan hori EWKEko webgunean ere deskribatu zuten: Datu meteorologikoak Wikipedian eta Wikidatan (wikimedia.eus)