Jump to content

Basque Wikimedians User Group/Reports/2025ko zirriborroa

From Meta, a Wikimedia project coordination wiki


2025eko txosten hau hemen entregatu dugu INGELESEZ


2025ean, Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak bide beretik jarraitu du ekimenak egiten. Hezkuntza Programa zabaltzen jarraitu du eta berebiziko indarra eman dio bideo-sorkuntzarako proiektuari, emakumezkoen biografia kopurua handitzeari, eta wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluetako multzoari. Beste hainbat proiektu ere bultzatu ditu, hezkuntza programatik aparte. Hemen horien laburpena.

Antolaketa

[edit]

2025eko Batzar Orokorra

[edit]

Urtarrilaren 25ean, 2025eko Batzar Orokorra egin genuen.

Ohiko urteko elkartearen batzarra egin genuen Eibarren urtarrilaren 25ean, Udako Euskal Unibertsitatearen Markeskua jauregian. Gai zerrendari jarraituz 2024an egindakoa azaldu zen, urteko balantzea eta 2025erako aurrekontuak onartu ziren.

Ezohiko batzarra ere egin zen. Elkartearen estatutuak aldatzea erabaki zen bazkide mota berri bati lekua egiteko, bazkide laguntzaile izeneko figura sortzea erabaki zen: taldeari lagundu nahi dion pertsona baina edizioak egiten ez dituen pertsona da bazkide laguntzailea. Elkartearentzat aitorpen juridiko berezia lortzeko urratsak egitea erabaki zen, "onura publikoko elkartea" izateko prozesua abiaraztea onartu zen.

Aktak, argitaratuta ikus daitezke:

Euskal Wikilarien Topaketa

[edit]

EWKEren elkartearen batzarraz gain, lehenengo aldiz antolatu genituen egun osoko egitaraua: tailerrak, hitzaldiak eta elkarrekin egoteko aukera izan genuen.

Euskal Wikilarien Topaketa egin dugu Eibarren

2024-2027 estrategia

[edit]
Hezkuntza proiektuaren 2025eko txostena

2024-2027 estrategiaren bigarren urtea izan da. Estrategia honetan 2027rako hainbat helburu markatu dira eta helburu horiek lortu ahal izateko gutxienezko kopuruak, eta haiek gainditzen ari gara erritmo onean.

  • 500.000 artikulutara iristea: Horretarako, 2025ean 37.000 artikulu sortuta edukitzera heldu behar genuen gutxienez, erronka betetzen ari garela ziurtatzeko. Bada, dagoeneko 52.404 artikulu berri sortu ditugu tarte horretan. Egindako lanari esker euskarak bi postu irabazi ditu 2024ko urtarriletik artikulu gehien dituzten Wikipedien artean, eta dagoeneko 32. hizkuntzarik handiena gara.
  • Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluak: Zerrendan gora egitea zen helburua eta etengabeko lanari esker, 2025eko abenduan 1. postura iritsi ginen, artikuluen % 100 30.000 bytetik gorakoa da orain.
  • Wikipedia guztiek izan beharreko 10.000 artikuluak: Zerrendan gora egitea zen helburua, baina aurten ezinezkoa izan da, aurretik dugun txekierara heldu ezinik. Hala ere, jarraitzen dugu artikulu guztiak dituzten Wikipedietako bat izaten.
  • Emakumeen presentzia Wikipedian: 2027rako emakumezkoen 30.000 artikulu izatea, biografia guztien herena. 2024 hasieran emakumezkoen biografiak 17.175 ziren eta gizonezkoenak 44.912. 2025aren amaieran ia 28.500 emakume ditugu, hau da, 2024aren hasieran baino 10.922 emakume gehiago, 7.872 gizon gehitu ditugun tarte berean. Dagoeneko emakumezkoen biografiak % 34.99 dira, 2024 hasieran baino % 6,92 gehiago. Eta hori gutxi balitz, hebreera eta turkiera gainditu ditugu biografia kopuruan, eta dagoeneko 23. hizkuntza gara sailkapenean. Gainera, beste generoetako biografia gehien duen Wikipedietako bat gara. Noski, zifra horiek ez lirateke hain nabarmenak izango WikiEmakumeok taldeen lanik gabe. Astero-astero, hainbat wikilari, gehienak emakumezkoak, biltzen dira Durangon, Ondarroan zein Oiartzunen eta milaka biografia sortu dituzte jada.
  • Txikipediako corpusa: 2025an 900 artikulu egin eta 7.500 artikulutako corpusera iristea zen helburua. 2025ean 1.483 artikulu gehitu dira, eta guztira 9.120 artikulutara iritsi da.
  • Euskal Herriaren ezagutzan sakontzea:
    • Euskal Herriko udalerriak hobetu dira. Udalerriz udalerri hauteskunde informazioa beste artikulu batera atera da.
    • Euskal Herriko udalerrien datu demografikoak automatikoki hartzen dira Wikidatatik.
    • Datu demografiko horiek automatikoki erakutsi ahal izateko zentsu historikoen datuak igo dira Wikidatara, tartean Eustat eta Nastatek egindakoak, baita 1900etik 1991ra bitarte INEk jasotakoak. Horrela Hego Euskal Herriko udalerrietako informazio demografikoa munduko onenen artean kokatu du Wikidatan.
    • Biztanleria-mapa erdi automatizatuak sortu ditugu, zentsua berritu ahala dinamikoki berrituko direnak.
    • Espainierazko eta Frantsesezkoan baino askoz Euskal Herriko artikulu gehiago daude geokokatuta Euskarazko Wikipedian.

Proiektuak

[edit]

Hezkuntza

[edit]

Hezkuntzaren arloan, proiektuak zenbait eremutan egin dira.

  • Unibertsitatean, 38 ikasgaitan egon da proiektua, eta 725 ikaslek parte hartu dute. Gutxienez, 350 artikulu landu dira eta 3.100.000 karaktere baino gehiago (450.000 hitz inguru izango dena) idatzi. Gaiak askotarikoak izan dira: kirol paralinpikoak, historia, filosofia, adimen artifiziala, Informatika, biologia, biokimika...
  • Bigarren Hezkuntzan, Ikas-egoerak erabiltzea, Ikusgela bideoak erabiltzea, eta Txikipedia bultzatzea izan dira helburuak. Ikastolen Elkarteko 24 ikastolekin aritu izan gara elkarlanean, baita Oteitza Lizeo Politeknikoarekin, Tolosako Herrikiden, Santo Tomas Lizeoan edo Lapurdin. Bestetik, Erasmus+ proiektuari bukaera eman zaio eta orain gure helburua Zumaia BHIn egiten dugun lana beste maila batera igotzea zen, Geoparkearekin elkarlanean.
  • Wikikasi: ikas-egoerak.
    Talaios Kooperatibaren lankidetzarekin dagoeneko sei ikas-egoera ditugu argitaratuta, bi DBH 1. eta 2. mailarako eta gainontzeko lau egitasmoak DBHko bigarren ziklorako. "Erronka digitalak" ikas-egoera Durangoko Azokan aurkeztu zuten Talaios Kooperatibak eta Badalabek. eu:Atari:Hezkuntza/Wikikasi

Ikusgela

[edit]
2025eko sail berrietako bat Gure arbasoak da. Cro-Magnonen ondorengo al gara?
ZGDG: Nola dabiltza BARIK-MUGI-BAT txartelak?

2022an hasitako bideari jarraiki, 2025ean beste 76 bideo aurkeztu dira. Guztira ikusgelako bideo argitaratuak 199 dira.

Bideo horietan, sail hauen topa daitezke:

2025ean, beste bi sail batu dira bilduma horretara:

Bideo horietako hainbatetan azpitituluak sortu dira. Guztira 269 bideo ditugu argitaratuta, eta horiek guztiek 473 azpidatzi batzen dituzte. 20 hizkuntza daude gutxienez azpidatzi bat dutenak. WikiProject Subtitling Ikusgela panelean zentralizatu dira azpititulu guztiak.

Bukatzeko, komunikazio ekintzari dagokionez, honakoak egin dira:

  • Bigarren Hezkuntzako ikastetxe guztietara bidalketa bat egin dugu Ikusgela ezagutarazteko.
  • Durangoko Azokan (DA!) bi aurkezpen egin ziren: Historia sailarena bata, eta Zergatik Gertatzen Dira Gauzak eta Gure arbasoak sailak biltzen zituena bestea.
  • Aste batez, Egunean Behin aplikazioko babesle izan.
  • Buletin bat zabaltzen dugu irakasleen artean Ikusgelan sortzen diren bideoen berri izan dezaten.
  • Euskararen Nazioarteko Egunean, euskal kulturako bideoek 500 bisita izan zituzten goizeko 8etatik 10etara bitartean.
  • 2025eko uztailaren 1ean Joxe Azurmendi filosofoa hil zenean Ikusgelako bideoa dezente zabaldu zen sareetan eta mezu pribatuetan; 2500 ikustalditik gora jaso zituen bideoak.
  • 566 artikuluk daukate Ikusgelako bideoren bat. Orrialde guzti horiek 2025ean 674.196 bisita izan dituzte, eguneko bisiten batezbestekoa 1.847 da.

WikiEmakumeok

[edit]

EWKEk laguntza eman die du han-hemenka sortzen ari diren WikiEmakumeok taldeei (Beasain, Sestao...). Alde batetik, laguntza eman zaie proiektuekin, baita laguntza teknikoa ere. Bestetik, emakume ahaztuen erretratuak egiteko proiektuan hartu dugu parte. 2024an 30.000 emakume eta biografien %33 emakumeak izateko proiektua sortu genuen, 2027ra arteko epemugarekin. Oso pozik esan dezakegu 2025eko bukaeran emakumezkoen biografiak % 34.99 zirela, Bi urte lehenago bete dugu helburu hori.

Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluak

[edit]

2020an hasi eta 2023an indartu genuen erronkari eutsi eta euskarak lehenengo postua lortu du hizkuntza guztien artean. Azken bost urteotan zerrenda horretan postu gehien gora egin dituen hizkuntza izan da euskara, 2024aren hasieran 18. posturaino iritsi baikinen. Hortik gora egitea gero eta zailagoa zen, aurretik zeuden hizkuntzek entziklopedia oso sendoak baitituzte, baina etengabeko lanari esker, 2025eko abenduan 1. postura iritsi ginen, udan 9. hizkuntza izan ostean. Abuztuan egindako txostenean esaten genuen bezala, litekeena zen 2025 amaitu aurretik artikuluen % 100 30.000 bytetik gorakoa izatea, eta horrela izan da.

Zenbait hilabetez euskara izan da zerrenda horretan gehien hazi den hizkuntza (hazkuntza zutabea). 2025ean 5 hilabetez izan ginen gehien hazitako hizkuntza, 4 hilabetez gehien hazitako bigarrena eta beste 3 hilabetez, hirugarrena.

Txikipedia

[edit]

2025eko abenduan 9.000 artikulu inguru ditu Txikipedia proiektuak. Udan "Txikipedia zuzendu" lehiaketa abiatu zen eta 320 artikulu inguru zuzendu ziren. Hurrengo urteetan ere jarraituko du zuzenketa ekimenak.

Euskal Herriko ikastolekin batera, Txikipedia garatzen jarraitu da, eta 24 ikastolek parte hartu dute. Ehunka artikulu inguru sortu dira. 2025-2026 ikasturtean ere jarraituko du elkarlanak.

Oteitza Lizeo Politeknikoan (Zarautzen) "Euskal Herriaren historia 100 objetutan" proiektuari jarraiki Txikipediarako artikuluak egin ziren. 48 artikulu egin zituzten guztira

Zumaiako Herri Eskola bere ibilbidean Txikipediako 1.500 artikulutara iritsi da 2025eko abenduan, Txikipedian guztira dauden sei artikulutik bat, gutxi gorabehera. Pagoetako natura parkearekin egindako elkarlanean Batxilergo 1. mailako ikasleek landare itsutasuna landu dute eta Euskal Herriko landare mehatxatuen inguruko artikuluak egin dituzte, bai eta ilustrazioak ere. 2026an ikas-egoera hau Soinuenearekin egingo dute. Bestalde Ikastetxeak dituen eremuetan ere ekarpenak egin zaizkio Txxikipediari. +info

Beste ikastetxe publiko batzuetan ere egin dira Txikipediarako ekarpenak, adibidez Getxoko Julio Caro Baroja BHI ikastetxean.

Nafarroa

[edit]

Aurten bi izan dira lanerako ardatz nagusiak: Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Euskal Herriko historia 100 objektutan proiektua. Baina hauekin batera, beste ekimen batzuk ere garatzen joan gara.

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin (NUP) 2024an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren ondorioz, 2024-2025 ikasturteko lehen seihilekoan hasitakoaren bidetik, 2025ean ere euskarazko Wikipedian ekarpenak egiten jarraitu dugu. Guztira, fakultate eta gradu ezberdinetako 8 ikasgaitan eman dira formakuntza saioak, eta 210 ikaslek parte hartu dute 59 artikulu landuz.
  • Euskal Herriko historia 100 objektutan proiektuko 16 objektu daude Nafarroa Garaian. Horietako 9 Nafarroako Gobernuko eskumena diren 3 museotan daude eta oztopoak izan ditugun arren, lortu dugu museo bakoitzarekin lanketa egiteko baimena. Nafarroako Museo Etnologikoan eta Karlismoaren Museoan izan gara eta beharrezko irudi zein informazioa lortu dugu. Nafarroako Museoaren kasuan, eraikina birgaitzeko lanak zirela medio, 2025ean itxita egon da eta ezin izan dugu gauza handirik aurreratu. Gainerako objektuak ez daude museoetan eta lekuan lekuko lanketa egin behar izan dugu informazioa eskuratzeko. Horien artean daude: Legardako baseliza, Aralarko Santutegia, Amaiurko Arkeologia Zentroa, Orreagako kolegiata,...

Bestelako ekimen batzuk:

  • Emakume idazleen edizio maratoia. Iaz egin bezala, aurten ere editatoi eleanitza antolatu dugu Iberiar penintsulako beste Wikipedia batzuekin elkarlanean. Emakume Idazleen Eguna ardatz harturik, Wikipediako genero-arrakala murrizten laguntzea du helburu ekimenak. Portugal, Extremadura eta Galiziako Wikipediekin batera egindako elkarlan honetan, aurten ere euskarazko wikilariak izan gara edizio gehien egin ditugunak. Guztira 19 emakumeren biografia berriak sortu dira eta 57 itzuli.
  • Perotx proiektua. Urraulgoitiko Adoain herriko sorkuntza gunearekin lankidetza hitzarmena sinatu dugu aurten. Bertako herri eta auzoetako ezagutza jasotzeko helburuz zenbait ekimen garatuko dira aurrerantzean.
  • Euskara teknikariak. Barañaingo euskara teknikariarekin batera, bertako Alaitz ikastetxeko ikasleekin, 1980ko hamarkadako Haur eta Gazte Literaturako idazleen biografiak landu dira Txikipedian.
  • Lakuntzako liburutegia. Herriko eragile guztiei bideratutako batzarra antolatu genuen. Bertatik, Gure Nahia elkartea prest agertu zen prestakuntza jaso eta herriko argazki zaharren bilduma jaso, dokumentatu eta Wikimedia Commonsera igotzeko. Horretan diardugu.
  • Euskargazki bilduma. Ekaitz Santaziliak 20 urtez jaso ditu euskararen historiarekin zerikusia duten argazkiak. Udazkenean hasi ginen argazkiak Wikimedia Commonsera igotzen eta antolatzen.

Euskal Herriko historia 100 objektutan

[edit]

Euskal Herrian existitzen diren museoekin elkarlanean 100 objetutako zerrenda bat osatu da. Objetu horiekin Euskal Herriaren historia osatzea da helburua, hasi Paleolitotik eta mundu garaikidera. 2025eko ekainean lortu dugu zerrenda (ia) betirako ixtea, oraindik elementu batzuen arteko eztabaida baldin badago ere.

Objektu bakoitzak bere kategoria izango du Wikimedia Commonsen. Museo bakoitzak VRT dokumentu bat sinatuko du bere argazki batzuk Wikimedia Commonsera igotzerakoan. Beste argazki batzuk zuzenean egingo dira.

Poscast bat martxan jarri da Berria egunkariarekin batera. Azaroan lehen saioa eskaini genuen, eta asteartero ari gara objektu bati buruz. Idazleak honakoak dira: Harkaitz Cano, Aintzane Usandizaga, Iñigo Aranbarri, Garbiñe Ubeda, Joseba Sarrionandia, Danele Sarriugarte, Eneko Bidegain, Cira Crespo, Eneko Barberena eta Amets Aranguren. Audioak Intza Alkainen ahotsarekin (eta beste ahots gehigarri batzuekin, behar izanez gero) grabatu dira. 2025ean hogei bat atal grabatu ditugu.

Wikiliburuak

[edit]

Aurten lau wikiliburu argitaratu ditugu.[1]

  • Palestina eta Ekialde Hurbila sutan (2023-2024)
Palestina eta Ekialde Hurbila sutan (2023-2024), Kabiako aurkezpena (Durangoko Azoka), 2025-12-07
2023ko urriaren 7an, ezohiko eskalada militar harrigarri bezain odoltsua hasi zen Palestinan eta Ekialde Hurbilean. Albisteei segika, wikilariak berehala jarri ziren lanera. Emaitza: albisteetan oinarritutako lehen euskal wikiliburua. Artikulu batetik 25 artikulu sortu dira wikilarien, EWKEren eta beste hainbat bultzatzaile eta babesleren laguntzaz.
Eskueran Commonsen. Hedabideetan: 2025-12-07 (15:30 hasita) 1; 2025-12-07 (16:55 hasita) 2; 2026-01-09 3; 2025-10-06 4; 2026-01-10 5 2025-12-07 6; 2025-11-07 7 Sare sozialak: * Mastodon 8 9 10 X 11 12 13 14
Proiektu honen laburpena.
  • Matematika Diskretua. EHUko Informatika Fakultateko ikasgaia da, oinarrizko ezagutza matematikoa jasotzeko garrantzitsua. Ez da wikipediako artikulu bilduma bat. Euskarazko ikasmaterialgintza dinamizatzeko aukera berri bat irekitzen ditu.

Horma-irudi bat

[edit]
Donemiliagako goldean aipatzen diren toponimoak mapa batean irudikatuta. / The toponyms in the document "De ferro de Álava" on a mural.

Aurten horma-irudi bat argitaratu dugu:

Milurtekoa ospatzeko dokumentuan aipatzen diren toponimo guztien Wikipediako artikuluak sortu edo hobetu egin ziren, arreta berezia eskainiz toponimoen hizkuntza itxura eta aldaketa diakronikoei, Euskaltzaindiak egindako ikerketak islatuz. Wikidatan toponimo guztien kokapen zehatza berretsi, aldatu edota lehen aldiz ezarri egin zen.
Horma-irudiaren proiektu honen laburpena.


Beasainpedia

[edit]

Beasainpedia 2025eko urriaren 22an aurkezten du Aittu! Beasaingo euskara elkarteak Beasaingo udalaren babesarekin. Aurkezpenerako 60 lagun bildu ziren Igartzako Jauregian. Euskal Wikilarien elkartetik Xabier Armendaritz beasaindarra eta Aiora Mujika proiektuaren bidelagunak bertaratu ziren.

Herriko honako elkarteek izan zuten ordezkaritza: BKL saskibaloi klubak, oroimen historikoak, Goieniz zine-klubak, argazkigintzak, buztingintzak , Aizkorri mendizale elkarteak, Aittu! euskara elkarteak , Lemniskata zientzia elkarteak, Asmube emakumeen elkarteak, Aurtzaka dantza taldeak, Batzokiak, Igartzako jauregiko langileak, Ostadar dantza taldeak , Garingo Muñogain elkartekoak, Aranzadik  eta Udal Euskaltegiak. Ikastetxeeti dagokienez, honakoak bertaratu ziren: Alkartasuna Lizeoa, Andramendi Ikastola eta La Salle.

  • Elkarteak. Herrian 40 elkartetik gora daude. Elkarte guztiengana hurbiltzen goaz pixkanaka. 2025ean elkarte eta zerbitzuei aurkeztu zitzaien Beasainpedia proiektua:
Arrano Kultura

Batzoki kultur elkartea

Aizkorri mendizale elkartea

Beti Bizi kultur elkartea

Lau Katu (+Tx)

Herriak Elkar Lanean

Muñogain (Garin)

Intxaurpe(Arriaran)

Liburutegia

Igartzako Jauregia

Lemniskata Zientzia elkartea

Aurtzaka Dantza Taldea

eu:Ostadar Dantza Taldea

BKl saskibaloi taldea

Goieniz-zinekluba

Bear pintura elkartea

Buztingintza elkartea

Arku tiraketa elkartea

Odolki kofradia

Udal Euskaltegia

Aittu! Euskara Elkartea

Oroimen historikoa

Asmube emakumeen elkartea

  • WikiEmakumeok DonK dokumentala
    WikiEmakumeok aurkezpena Beasainen.
    Azaroaren 5ean Marisa Barrenak, Josi Sierrak eta Maripa Garaizabalek WikiEmakumeok dokumentala ikusi ondorengo mahai ingurua eskaini zuten. Bertan Aurkezpenerako 15 lagun bildu ziren Igartzako Jauregian. Euskaltegiko irakaslea bere ikasle talde batekin, Aittu! Euskara elkarteko kideak, Asanblada feministako kideak, Asmube emakumeen elkarteko kideak eta Aranzadi elkarteko kide bat bertaratu ziren.
  • Edizio ikastaroak. Bi edizio ikastaro eskaini ziren, bata azaroaren 12an eta bestea 26an. Lehen saioan 12 pertsona bildu ziren eta bigarren saioan 4. Orokorrean ikastaroek harrera ona izan zuten nahiz eta partaide batzuentzat agian zaila suertatu zen edizioko lehen saioa. Artikuluak editatzen hasteko interesa adierazi zuten, baino orokorrean denbora falta aipatzen zuten.
  • Wikimedia Commons ikastaroa. Wikimedia Commons irudiak igotzeko eta jabetza eskubideak errespetatzeko ikastarora 8 pertsonak parte hartu zuten. Euskal Wikilarien elkarteko Galder Gonzalezek eman zuen ikastaroa. Interes handia piztu zuen gaiak eta galdera asko sortu ziren. Partaideek parte hartze handia izan zuten.
  • Ixabel Olanori omenaldia. Beasaindarren biografiak sortu dira, hauen artean Ixabel Olanoren biografia sortu zen. Wikipediako artikulua sortzearekin batera, bere izena daraman plazan Wikipediako QR kodea jarri zen.
  • Euskaltegiko edizio ikastaroak. Udal euskaltegian euskara ikasten ari diren ikasle talde bati bi ordutako aurkezpena eta edizitatzeko lehen hastapenen ikastaroa eman zitzaien.
  • Hezkuntza. Herrian dauden lau ikastetxeetako klaustroan proiektua aurkezteaz gain, Wikikasi, hezkuntza ataria eta Ikusgela aurkeztu zaizkie. 2025-2026 ikasturtearen bigaren erdirako ikasleekin lantzelo erronkak finkatzen joateko adostasuna hiru ikastetxek ziurtatu zuten.

Lehiaketak

[edit]

Aurten lehiaketa hauek antolatu ditugu:

  • Estonia. Apirilean Wikimedia Estonia, Wikimedia Espainia eta Amical Wikimediaren artean Estoniari buruz idazteko lehiaketa antolatu genuen, herrialde hartako Gobernuaren finantziazioarekin. Helburua Estoniako kultura, geografia eta historiari buruz idaztea zen, euskaraz, gaztelaniaz, katalanez eta galizieraz. Euskaraz 1.156 kilobyte gehitu ziren, 52.146 hitz eta 1.425 erreferentzia bibliografiko. Gainera, 185 artikulu berri sortu ziren eta 592 irudirekin hornitu artikulu horiek. Ziurrenik, ekintza errepikatuko dugu 2026an. Estoniari buruzko 185 artikulu berri sortu ditugu apirilean
  • Hitzak opari. Maiatzean antolatu genuen babesle hauekin: Kutxa Fundazioa eta, eurekin batera, DAB dantza konpainia; Huhezi fakultatea, eta CodeSyntax eta Eragin enpresak. Ekimen handiago baten baitan antolatu zen, artea eta kultura batzen zituena, eta HUHEZIko ikasleak lotu zituen euskarazko hitz zahar batzuk berreskuratzeko, lan etnografikoan. 12 artikulu sortu ziren, 265 kilobyte gehitu eta 262 erreferentzia bibliografiko berrirekin hornitu zen euskarazko Wikipedia. Hitzak opari: edizio lehiaketa eta ekitaldia HUHEZI fakultatean
  • Txikipedia zuzendu. Udan 349.000 byte gehitu ziren, 8.450 hitz gehitu eta 320 artikulu zuzendutzat markatu genituen. Erronka handia da, eta hurrengo urtean berriro ere heldu beharko diogu. Udan, Txikipedia zuzentzeko lehiaketa
  • Asiaren hilabetea. Urtero mundu mailan azaroa inguruan antolatzen da Asiaren hilabetea. Euskaraz 2023an Palestinari buruzkoa egin genuen, 2025ean Indiari buruz izan da. Guztira 715 artikulu berri sortu ziren, guztiak Indiarekin lotuta. Gainera, 4.222 kilobyte gehitu ziren, eta 187.597 hitz. 5.783 erreferentzia bibliografiko berri eta 621 irudirekin. da Asiaren Hilabetea Wikipedian, 700 artikulu baino gehiago argitaratuta
  • Ongi etorri 2026 Urtea amaitzeko, saririk gabeko lehiaketa antolatu genuen. Helburua 2026an urteurren borobilak (mendeurrenak) betetzen zituzten gertakari eta pertsonen jaiotza-heriotzen inguruko artikuluak sortzea zen, hurrengo urtean efemeride gisa erabili ahal izateko. Lehiaketa amaituta, 155 artikulu berri, 861 kilobyte eta 41.778 hitz gehitu ziren. Urte amaierako erronka Wikipedian: 26 zenbakiarekin amaitzen diren urteak

Lan teknikoak

[edit]
  • Grafiko interaktiboak. Segurtasun arazo bat dela medio, grafikoak erakusteko aukera bat bertan behera utzi zuen Wikimedia Fundazioak. Bi urte pasata partzialki konpondu da. Lehenago erabiltzen zen graph sistemaren ordez berria dugu, chart izenekoa, momentuz aurrekoa bezain indartsua ez den arren. Horri esker 2025eko abenduan gure 36.780 artikuluk bazuten grafiko interaktiboren bat, inguruko hizkuntzek baino nabarmen gehiago. Grafiko horietako askotan datu demografikoak erakusten dira. Bilboko Metroak urtero izandako bidaiarien estatistikak daude beste batean. Datu-klimatikoen genituen grafiko batzuk oraindik ezin dira ikusi.
  • Hegaztien euskarazko izenak. Euskal Batzorde Ornitologikoak 2.200 hegaztiren euskarazko izenak finkatu zituenez, hainbat eta hainbat egokitzapen egin behar izan ziren udaberrian Wikidatan eta Wikipedian. (ikus: EBOren albistea , EWKEren mezua, eta Wikiproiektua )
  • OpenStreetMap darabilten mapa interaktiboak
  • Calculator tresna. 360ºko bisualizazioak eta objektuen biraketak egin daitezke
  • Our World in Data. OurWorldInData atariak osasuna, ingurumena eta ekonomia gaietako datu asko eskaintzen ditu herrialdeka edo kontinenteka. WikiMed Fundazioarekin elkarlanari esker, euskara izan da lehen hizkuntza grafiko horiek Wikipedia batean sartzen.

Kongresuak

[edit]

Wikimania 2025

[edit]

Wikimania 2025 Nairobin ospatu zen abuztuaren 7 eta 10 artean. Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak entzule papera soilik ez, egindakoa erakusteko ardura ere hartu zuen. Zentzu horretan Galder Gonzalezek bi hitzaldi eskaini zituen: “Abstract Wikipedia and the dream of a Universal Language” eta “The history of X in 100 objects”, azken hau eskuartean dugun eta garatzen gabiltzan proiektua dugu (Euskal Herriko historia 100 objekturen bidez). Bestetik Koldo Bigurik “Alumnos de secundaria, autores de 1.000 artículos en Txikipedia” hitzaldia eskaini zuen, Zumaiako ikastetxean egindako lana oinarri hartuta, bide batez bestelako Txikipedia ekimenak ere aipatuz.

Wikimania 2025ko kronika bat hementxe

EduWiki (Caracas, 2025)

[edit]

EduWiki konferentzian bi euskal wikilarik Bogotá bisitatuko zutela probestuz, Caracasko Euskal Etxearekin kontaktuan jarri ginen, eta bidaia bera munduko euskal etxerik handiena dokumentatzeko erabili zuten.

WECUDI konferentzia (Mexiko Hiria, 2025)

[edit]

WECUDI konferentzian izan da beste wikilari bat, Mexiko Hirian, eta bertako euskal etxea zein Gernikako Arbolaren kimua dokumentatzeko baliatu ditu. Aurrera begira kolaborazioak bertako wikilariekin egiteko aukera aztertuko dugu.

IBEROCONF konferentzia (Buenos Aires, 2025)

[edit]

Wikimedia Fundazioak ordaindutako beste bi bidaia izan dira aurten: Buenos Airesen izan dira bi wikilari Iberoconf konferentzian, eta bertako bi euskal etxe bisitatu dituzte.

Euskal Wikipediako Anabel Arraiza, Mentxu Ramilo eta Kepa Sarasola wikilariek "Diversidad Lingüística en Wikipedia (Iberoamérica)" izenburuko komunikazioa aurkeztu zuten, Wayuunaiki Wikipediako Neima Paz wikilariarekin.

Sare sozialetan

[edit]
Youtube: @Ikusgela 2.500 harpidedunen langa gainditu dugu, 2025ean 577 harpidedun berri lortu dira, guztira 2.500 direla. 2025eko 63 bideok 1.629 atsegin_dut jaso dituzte, eta 2.573 aldiz partekatuak izan dira. Bideo guztiak pilatuta, 81.405 ikustaldi izan dira 2025ean; 4.055 ordu euskarazko edukiak ikusten. Ikusgelako bideoek Youtuben 193.976 ikustaldi izan dituzte, 9.357 orduko erreprodukzio errealekin. Aurten, lehen aldiz, bi bideok 10.000 bisiten langa gainditu dute: Bernart Etxepareren gainekoak eta Platoni buruzkoak.
Instagram: @Ikusgela kontuan 1.770 jarraitzaileetara heldu gara. @beasainpedia kontua sortu dugu.
TikTok: apustu serioa egin dugu aurten eta 5.100 atsegin_dut, 243 elkarbanatze, 118.000 ikustaldi eta 1413 jarraitzaile lortu dira.
Mastodon: @euwikipedia, @Ikusgela, @Txikipedia @wikidosia @Beasainpedia
Peertube: Peertube.eus: Ikusgela_kanala
Facebook: @Euskarazko Wikipedia
Telegram: @Ikusgela
Twitter: @euwikipedia @ikusgela 2025ean ez da erabili.

Hedabideetan

[edit]

wikimedia.eus

[edit]

Euskal Wikipedian egiten ditugun ekarpenen berri zabala emateko gune nagusia bihurtu dugu (https://wikimedia.eus/). 2025ean zehar argitaratu diren 39 albiste hauek laburtzen dute elkartearen ekarpena:

  1. Euskal Wikilarion topaketa, urtarrilaren 24an Gasteizen
  2. Ikusgelako 200. bideoa argitaratu dugu
  3. PALESTINAKO ETA EKIALDE HURBILEKO KRISIA EDITATZEN, WIKILIBURUAN
  4. Igeldoko historia eta istorioak wikiliburua auzolanean eratu da
  5. Urte amaierako erronka Wikipedian: 26 zenbakiarekin amaitzen diren urteak
  6. Matematika Diskretua (wikiliburua)
  7. Donemiliagako goldea, 1000 urte Arabako euskararen lekuko
  8. Euskarazko Wikipediak 24 urte bete ditu, eta munduko lehen postuan kokatu da oinarrizko 1.000 artikuluen zerrendan 
  9. Erronka digitala ulertzeko ikas-egoera prest
  10. Amaitu da Asiaren Hilabetea Wikipedian, 700 artikulu baino gehiago argitaratuta
  11. Euskal Herriko historia 100 objektutan aurkeztu dugu Lisboan eta Mexikon
  12. Euskal Herriko historia 100 objektutan: gure ondarearen mapa kolektiboa
  13. Hasi da Asiaren hilabetea Wikipedian
  14. Euskal Herriko historia Txikipedian landu dute Oteitza Lizeoan
  15. Iberoamerikako hizkuntza-dibertsitatea Wikipedian
  16. Wikimania 2025 Nairobin, munduko wikilarien topaleku
  17. Udan, Txikipedia zuzentzeko lehiaketa
  18. Gure arbasoak bideo sortaren lehen denboraldia
  19. Bideojokoen munduan barneratzen ikas-egoera argitaratu dugu
  20. Artxiboen Nazioarteko Eguna, Caracasko Konpainiarekin
  21. Wikikasi eta Ikusgela aurkeztu ditugu EduWiki 2025 konferentzian Bogotan
  22. Simón Bolivar eta Euskal Herriko historia 100 objektutan
  23. PortoMeeting 2025
  24. Ikas-egoerak behar dituzu? Wikikasi aurkezten dizugu
  25. Museoen Eguna: Euskal Herriko historia 100 objektutan
  26. Hitzak opari: edizio lehiaketa eta ekitaldia HUHEZI fakultatean
  27. #Euskaraldia erronka: baietz Euskal Etxe guztiek Wikipediako artikulu oso bat eduki
  28. Wikimedia Europaren Batzar Orokorrean izan gara Pragan
  29. Estoniari buruzko 185 artikulu berri sortu ditugu apirilean
  30. Estoniari buruzko erronka abiatu dugu
  31. Nola azpidatzi Wikimedia Commons-eko bideoak?
  32. Elena Barrena Osoro, Wikipedian lanean jarraitzeko proposamen bat
  33. Euskarazko Wikipedian, hirutik bat emakume
  34. Baina guk, txoriak ditugu maite
  35. Marokori buruzko ezagutza hedatzen
  36. Komunikatzeko modu berri bat
  37. Nola osatu dugun Austria bot batek lagunduta
  38. Euskal Wikilarien Topaketa egin dugu Eibarren
  39. Euskal Wikilarion Topaketa (Eibar, 2025-01-25)

Erreferentziak

[edit]