Basque Wikimedians User Group/Reports/WM Conference 2017 briefing

From Meta, a Wikimedia project coordination wiki

Hauxe duzue Berlingo 2017ko Wikimedia Konferentziaren laburpen bat. Hiru ildo jorratu ditugu bertan: 2030eko estrategia, Hezkuntza eta trebakuntza, eta Aliantzak. Horiek askotariko bilkuretan landu ditugu.

Partaidetza[edit]

350 wikilari izan gara guztira. Euskal Wikilarien Elkartea ez ezik, Euskal Herritik Elena Sanz ere joan zen, kasu honetan Wikimedia Españaren ordezkari lanetan. Lehendabizi, talde dinamikei garrantzia eman zitzaien guztiok elkar ezagutzeko. Galder Estrategiako bilkuretan izan da, eta Iñaki, berriz, Hezkuntza eta trebakuntzakoetan. Hezkuntzako programez eta diru-laguntzez aritzeko aukera ere izan genuen gai horri buruzko arduradunekin.

Hizkuntza gutxituak[edit]

Ostiralean arratsaldeko 7:30erako, gainera, Europako hizkuntza gutxituei buruzko deialdi bat egin genuen, azkenean mundu osorako, katalanak ez beste hizkuntza gutxituetako talderik ez baitzegoen bertan. Hemen aurki dezakezue eztabaida ekitaldiaren berri zabalago.

Bilkura horrek biharamun goizean izan zuen jarraipena, Viktor Semenuk (User:Visem) Bashkortostango Wikilari taldeko ordezkariak deituta, Hizkuntza gutxiengoez aritzeko ere. Language Committeekoek eta antolakuntzako beste ordezkari batzuek bi bilkuretan ere interes handia agertu zuten. Tartean aukera aparta izan genuen, gainera, hizkuntza gutxituetako beste wikilari batzuekin hitz egin eta kontaktua izateko (Indonesia, berbereak, Kolonbiako hizkuntza gutxituak, Filipinetako bikol WP, etab.), baina faltan eman genuen Europako WP talderik bertaratu ez izana.

Ideia nagusiak[edit]

Konferentziako ondorioak eta azken aurreko ekitaldia igande goizeko bilkura handi eta bateratzaile batean amaitu ziren. Nabarmendu da Wikimediak Internetez kanpoko dimentsioa ere hartzea garrantzitsua dela jendeak atxikimendua izan eta erakargarria izan dadin. Aniztasunari (komunitate txikiak, tartean hizkuntza gutxituak) eta ezagutza libreari buruzko zehaztapenek toki garrantzitsua hartu dute WMren 2030eko estrategian, baita Wikimediak independentzia mantentzeko premia ere. Esan dezakegu Euskal Wikilarion eta gure aldarrien berri ondo jakin dutela Wikimedia Fundazioan, eta hainbat ikasketa eta aurrez aurreko tratu izan eta kontaktuak eskuratzeko parada eman digu.

Behin ideia nagusiak zehaztuta, estrategiari buruzko eztabaidak aurrera jarraitzen du (ikus ere horri buruz Theklanek Estrategiari buruz bidalitako puntu nagusiak, oraingoz ingelesez).