Jump to content

QRmedia

From Meta, a Wikimedia project coordination wiki
This page is a translated version of the page QRmedia and the translation is 100% complete.
Louise Michel-entzako emaitza orria

QRmedia telefono-mugikorrentzako tresna da, QR kodeak erabiltzen ditu telefono adimendun erabiltzaileei Wikimediako edukietarako sarbidea emateko, haiek hautaturiko lehentasunezko hizkuntzan. QRpediaren antzekoa da, baina izan beharrean Wikipedian zentratua, saiatzen da Wikimedia proiektu guztietarako baliogarri izaten. Gainera, Wikipediako artikulu tituluaren ordez Wikidata QID itemean oinarritzen denez, denboran egonkorragoa izango da. Wikipediako tituluak aldatzen dira noiz edo noiz, Wikidatako identifikazio zenbakiak askoz egonkorragoak dira.

Sistema libre dago edonork erabiltzeko QRmedia website horretan.

Historia

Proiektua frantsesezko Wikimediakoek abiarazi zuten, Wikimédia France, 2019ko urtarrilean WikiSevran proiektuan laguntzeko asmoz, QRpedia denboraldi batean jokoz kanpo egon eta gero. Frantziarrek euren instantzia propioa hartzea erabaki zuten, Wikidatako zenbaki eta erreferentziak erabiltzeko ezaugarri berriarekin, lehenagoko URL luzeak erabili beharrean.

Lehen bertsioak Free Knowledge Portal hartara bideratzen zituen erabiltzaileak, baina erabiltzaileen iradokizunei jarraiki, eta egiten zen erabilpena hobeto aztertu ahal izateko asmoz, frantziarrak mugitu ziren euren web-atari berrira 2020ko otsailean, eta atari berri honek Wikimediako proiektuetako edukiak ditu (Commons-eko koadro nagusiak eta Commons-eko hainbat irudi txiki, Wikipediako ohiko laburpenak, Wikisourceri buruzko hainbat liburu sorta baldin eta gaia autore bati buruzkoa bada, eta abar). Wikimediako hainbat proiektutarako baliogarria da atari berria, eta ez bakarrik Wikipedia esteketarako, baina Wikipediako aplikazio mugikorren antzeko estiloa mantendu egin da.

Ezaugarriak

  • QR kodeak erraz sortzea, erabiltzaileak hautaturiko hizkuntzako Wikimedia proiektuen edukiekin (eta haien URL estekekin lotzea), erakusten den webgunearekin lotuz.
  • URL helbideetan bi informazio gehigarri sartzeko aukera: proiektuaren etiketa eta agerraraziko den Wikidataren IDa. Honekin, hileko trafiko-estatistikei jarraipena egiteko aukera, QR-kodeak zenbat bisitan jaso diren jakiteko.

Garapena

  • Tresna hau Python (Django) eta Javascript (Vue.js) programazio hizkuntzetan garatzen da. Kodea eskura dago Wikimedia GitLab-en.