Training modules/dashboard/slides/10307-ignore-all-rules/eu

From Meta, a Wikimedia project coordination wiki
This page is a translated version of the page Training modules/dashboard/slides/10307-ignore-all-rules and the translation is 100% complete.

Bosgarren euskarria

Eryk Salvaggioren argazkia

Wikipediak ez du arau finkorik.

Hara, oraintxe arau sorta bat irakurri duzu eta! Zer esan nahi du honek orduan?

Wikipediako arauak ez daude harrian taillatuta. Haien barruko esamoldeak eta interpretazioa aldatu egin daitezke denboraren joanean.

Wikipediako arauen printzipioek eta espirituak gehiago balio dute bertako hitzez hitzeko adierazpenek baino eta, batzuetan, Wikipedia hobetzeko, arauaren salbuespen bat egin behar da.

Izan ausarta (baina ez axolagabea) artikuluak eguneratzeko orduan. Murgildu horietan, eta ez larritu akatsak egiteaz. Orriaren aurreko bertsioak gorde egiten dira; beraz, akatsak zuzen daitezke. Egiteko gauza garrantzitsuena da Eztabaida orrien bitartez komunikatzea (artikuluetako zati horretan, wikilariek lantzen ari direnaz eztabaidatzen dute), beste editoreei zer egin nahi duzun, zer egin duzun eta zergatik azaltzeko.

Pentsa ezazu modu honetan: ez duzu Wikipedia hautsiko (baina, mesedez, ez saiatu!).

Wikipedian editatzeak zure zentzu onena erabiltzea eskatzen du, eta zure erabakiak esplikatzeko eskatuko zaizu beharbada. Zerbait zergatik egin duzun esplikatzeak egiten zaitu pertsonen komunitate bateko partaide neurri batean.