Jump to content

WikiWomen Erasmus+/Schools toolkit/Ikerketa gaitasunak

From Meta, a Wikimedia project coordination wiki
This page is a translated version of the page WikiWomen Erasmus+/Schools toolkit/Research skills and the translation is 100% complete.

5. ikasgaia: Ikerketa gaitasunak

Sarrera (10 minutu):

  • Ikasleei ongi etorria eman eta gaia zein den azaldu.
  • Galdera 1: "Zergatik da garrantzitsua iturri fidagarriak izatea pertsona edo gertakari historikoen inguruan idatzi behar dugunean?"
  • Ikerketan iturri fidagarrien garrantzia eta informazioaren kalitatean duen eragina eztabaidatu.

Ager daitezkeen eztabaidako puntuak:

  • Zuzentasuna eta sinesgarritasuna:
    • Iturri fidagarriek bermatzen dute informazioa zuzena eta sinisgarria dela.
    • Fidagarritasunik gabe, narratiba historikoek zehatzak ez diren elementuak edo ikuspuntu oso markatuak izan ditzakete.
  • Osotasun historikoa mantentzen:
    • Iturri fidagarriak erregistro historikoen osotasuna mantentzen laguntzen dute.
    • Denborarekin gertatu ohi den gertakarien manipulazioa eta eraldaketa gerta ez dadin laguntzen dute.
  • Informazioan konfiantza sortu:
    • Irakurleek eta ikertzaileek iturri fidagarriek ematen duten informazioaz fidatzen dira.
    • Erregistro historikoen sinesgarritasuna eta narrazioaren osotasuna hobetzen ditu.
  • Informazio okerra saihestea:
    • Iturri ez fidagarriak erabiltzeak informazio okerra zabaltzea eragin dezake.
    • Iturri fidagarriek laguntzen dute historiaren manipulazioa gutxitzen.
  • Pareen arteko berrikuspena eta balidazioa:
    • Iturri fidagarri askok pareen arteko berrikuspen prozesu bat dute.
    • Pareen artean balidatutako materialek geruza gehigarri bat gehitzen diote informazio historikoari.
  • Ikuspuntu orekatuak ziurtatzen:
    • Iturri fidagarriek ekarpen egiten dute gertakari historikoen ulermen orokorrago eta orekatuagoa lortzeko.
    • Iturri fidagarri bat baino gehiago erabiltzen badugu, ikuspuntu borobilagoa lortuko dugu, alborapenak gutxituz.
  • Hezkuntza eta Unibertsitatearen Estandarrak:
    • Institutu akademikoek eta hezkuntzak iturri fidagarrien erabilera babesten dute.
    • Estandar zorrotzekin bat egitea bultzatzen dute, ikerketaren maila igoz.

Gelako eztabaida (10 minutu):

  • 2. galdera: "Zein hutsune ikusi dituzu orain arte aztertu dituzun artikuluetan? Nola bete hutsune hauek informazio zuzenarekin?"
  • Diapositiba: Eztabaidatu lehen, bigarren eta hirugarren mailako iturrien arteko desberdintasunak. Hiruren arteko desberdintasunak ulertzeko adibideak eman.
  • 3. galdera: "Zeintzuk izango lirateke historiako emakume nabarmenen inguruko lehen mailako iturriak? Iturri hauek ematen al digute informazio baliagarria?"

Ikerketa tekniketarako sarrera (10 minutu):

  • Ikerketa teknikak aurkeztu, baita datu baseak, liburutegiak eta aldizkari akademikoak ere.
  • Hauek egokitu daitezke klaseak dituen baliabideen arabera.
  • Diapositibetan emandako adibideak molda daitezke norberaren eskualdera egokitzeko
  • Emaizkiezu gomendioak bilaketa aurreratuak egiteko eta hitz gakoak erabiltzeko informazio esanguratsua aurkitzeko.
  • Erakutsi datu-base horietako bakoitza, adibideak ikusten dituzun bitartean, ikasleei beren ikerketarako nola erabili erakusteko.
  • Azpimarratu online iturrien sinesgarritasuna ebaluatzea eta iturrien eta datu baseen erabilera fidagarria eta mantentzen direla dakigunaren garrantzia.

Jarduera: Baliabideak erabiltzea - Ikerketa-jarduera gidatua (15 minutu):

  • Eman zure eskualdeko emakume garrantzitsu batekin lotutako lagin-iturri batzuk.
  • Taldeetan, ikasleek baliabideen zerrenda erabiltzen dute emakume nabarmen bat ikertzeko (hau irakasleak edo ikasleek zerrendatik edo GapFinder Jardueran lehenago identifikatu diren hutsuneetatik aukeratu ahal izango dute)
  • Irakasleei interneteko datu baseetara, liburutegietara edo aldizkari akademikoetara sar daitezen, beren eskualdeko emakume garrantzitsu bati buruzko ikerketa gidatu bat egiteko.
  • Emakume honek Wikipedian artikulu bat baldin badu, bultza itzazu ikasleak bertan aurkitutako informazioa konparatzen.
  • Erabili dituzten iturriak ikus al ditzakegu Wikipediako artikuluan?
    • Bultza itzazu emakume aukeratuari buruzko lehen mailako iturrien edo artikulu akademikoak bilatzera.

Emaiezu 10 minutu ikasleei hau egiteko.

  • Ikasleei beren ikerketa galderekin laguntzeko eta bilaketa estrategiak egiteari buruzko aholkularitza emateko gelatik mugi zaitez.
  • Bildu talde osoa eta 5 minutuz hitz egin.
  • Talde bakoitzak bere azterketa klaseari aurkezten dio, iturrien indarrak eta ahultasunak aztertzen.

Amaiera (5 minutu):

  • Iturri fidagarrien garrantzia eta lehen mailako, bigarren mailako eta hirugarren mailako iturrien arteko bereizketak berriro ere labur azaldu.
  • Azterketa kritikoaren balioa azpimarratu behar da, ikerketarako iturriak baloratzen direnean.

Etxeko lanak:

  • Ikasle bakoitzak nor aztertuko duen aukeratu / baieztatu behar du hurrengo egunerako.
  • Baliabideen zerrenda biltzen has daitezke, emandako iturrien eta datu-baseen zerrendan oinarrituta.
  • Bultza itzazu hori egiten ari direnean beren Proba Orria erabiltzera eta bertan gordetzen dituzten informazioak proiektuan lan egiteko eta Wikiarekin familiarizatzeko.

Oharra: Sustatu parte-hartze aktiboa ikasgelan egiten diren eztabaidetan eta taldeko jardueretan, ikasleek beren ikuspuntuak partekatzeko eta elkarrengandik ikasteko aukera izan dezaten. Ikasgai honek iturri fidagarriak modu eraginkorrean identifikatu eta erabiltzeko beharrezko trebetasunak eman nahi dizkie ikasleei, proiektuari egiten dizkioten ekarpenen zehaztasuna eta sakontasuna bermatuz.