Emakume idazleen edizio maratoia 2025
| Atari | Parte hartzaileak | Artikulu zerrenda |
2016tik, zehazki urriaren 15aren inguruan, Emakume Idazleen Eguna ospatzen ari dira hainbat kultur erakunde, emakume idazleen ondare kulturala aldarrikatu eta nabarmentzea helburu duen ekimena.
Emakume Idazleen Editatoiaren bidez, Wikipediako genero-arrakala murrizten laguntzen jarraitu nahi dugu, idazle, kazetari eta itzultzaile emakumeei, haien lanari eta legatuari ikusgarritasun handiagoa emanez Iberiar penintsulako hainbat hizkuntzatan. Horregatik, euskarazko, katalanezko, galizierazko, portugesezko eta gaztelaniazko online editatoi eleanitza proposatzen dugu. Lagun iezaguzu entziklopedia askean gai honen inguruko informazioa eta ikusgarritasuna areagotzen, jende gehiagorengana irits dadin. Parte hartu urriaren 1etik 15era artikuluak sortuz edo hobetuz.