Labrit (abeslaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau abeslariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Labrit».
Labrit (abeslaria)
Bizitza
JaiotzaUsurbil, 1978 (45/46 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Musika instrumentuaahotsa

Badok: labrit Spotify: 40sDQDzyNKbAEn4mMuoHUn Musikasten: labrit Edit the value on Wikidata

Labrit Zabala Kasasola edo Labrit (Usurbil, Gipuzkoa, 1978) Euskal kantaria da. Bide Ertzean taldean hasi zen kantari eta lehen bi disketan hartu zuen parte. Hiru urte eman zituen bakarka kantari lehen diska kaleratu arte, 2000. urtean. Lehen lan honetan, Pascal Gaigneren laguntza izan zuen eta diskoaren grabazioan Jimmy Arrabit, Erra Oiartzabal edota Ritxi Salaberria bezalako musikari esperimentatuen laguntza izan zuen.

Urte bete beranduago, bere bigarren diska plazaratu zuen. Diska honetarako, taldekide berriak izan zituen. Hala nola, Baldin Bada taldeko Kandi Fernandezek eta Dani Riañok lagundu zioten, Jimmy Arrabit eta Juanjo Falconekin batera.

Bere azken lana, 2002. urtean egin zuen. Demokrazia Euskal Herriarentzat kanpainarako Koloretan abestia gauzatu zuen urte honetan. Honen ostean, diskak ateratzeari eta kontzertuak emateari utzi zion.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika eta, oro har, arte zaletasuna txikitatik jaso zuen etxean Labritek, ama kantaria baitu, eta aita, Carlos Zabala Arrastalu, margolaria. Hamalau urterekin ondu zuen lehen kantua, pianoarekin; lau urte geroago eman zuen lehen kontzertua, eta beste horrenbeste urte pasa ziren bakarkako lehen diskoa kaleratu arte. Horren aurretik Bide Ertzean taldean aritu zen kantari, eta haren lehen bi diskoetan parte hartu zuen, Bide ertzean eta Zure minari.

Paradisua (Elkar, 2000) grabatu aurretik, hiru urte eman zituen Labritek kantuak diskora eramateko zenbait musikarirekin lanean, baina Pascal Gaigne aurkitu arte ez zen lasai gelditu. Gaigne arduratu zen Labriten kantuak apaintzeaz eta ekoizpen gardena emateaz. Esperientzia handiko musikariek lagundu zioten grabazioan: Jimmy Arrabit (Itoiz, King Mafrundi), Ritxi Salaberria (Sorotan Bele, Zaldibobo...). Labriten estiloaren zutabeak finkatu zituen disko hark: pop kantu gardenak, melodia goxoak, maitasun eta naturari buruzko hitzak, eta Labriten ahots eder eta moldakorra. Amak hasitako bideari jarraitzeko eta 50-60 urterekin gustura sentitzeko moduko obra uzteko desioa agertu zuen kantari gazteak orduan.

Urte eta erdi geroago, Nori egin so! (Elkar, 2001) kaleratu zuen. Pascal Gaigneren ordez, Baldin Bada taldeko Kandi Fernandez teklatu jotzaileak hartu zuen ekoizpenaren ardura, eta musikari taldea ere aldatu zen. Halaber, zenbait kantu Dani Riaño Baldin Badako baxu jotzailearekin sortu zituen Labritek. Hortaz, aurreko diskoarekiko soinua gogortu eta, pop-rock doinuez gain, funk, reggae eta erritmo latinoak ere bildu zituen bigarren lan horrek.

2002. urtean Batasuna alderdia legez kanporatzearen aurka abian jarritako Demokrazia Euskal Herriarentzat kanpainarako egindako "Koloretan" kantua izan da Labritek grabatu duen azkena. Kontzertuak emateari utzi dio azken urteetan, eta oraingoz betetzeke dauka lehen diskoa atera zuenean agertu zuen desioa: egunen batean bere amaren kantu baten moldaketa grabatzea.

Hamalau urtetako hutsune baten ondoren berriz itzuli zen 2016an Durangoko Azokan Zortzi diska berria argitaratuz.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]