Pribatutasun Politika/Maiz egiten diren galderak

From Meta, a Wikimedia project coordination wiki
Jump to navigation Jump to search
This page is a translated version of the page Privacy policy/FAQ and the translation is 100% complete.

Itzulpenak egin nahi dituzu? Itzuli falta diren mezuak.

Other languages:
Avañe'ẽ • ‎Bahasa Indonesia • ‎Bahasa Melayu • ‎Deutsch • ‎English • ‎Esperanto • ‎Frysk • ‎Lëtzebuergesch • ‎Nederlands • ‎Tiếng Việt • ‎Türkçe • ‎bosanski • ‎eesti • ‎emiliàn e rumagnòl • ‎español • ‎euskara • ‎français • ‎galego • ‎hrvatski • ‎italiano • ‎latviešu • ‎lietuvių • ‎magyar • ‎norsk bokmål • ‎occitan • ‎polski • ‎português • ‎português do Brasil • ‎slovenčina • ‎suomi • ‎svenska • ‎čeština • ‎Адыгэбзэ • ‎башҡортса • ‎български • ‎русский • ‎українська • ‎ייִדיש • ‎اردو • ‎العربية • ‎سنڌي • ‎فارسی • ‎پښتو • ‎नेपाली • ‎हिन्दी • ‎বাংলা • ‎ਪੰਜਾਬੀ • ‎తెలుగు • ‎ไทย • ‎ភាសាខ្មែរ • ‎中文 • ‎日本語 • ‎한국어

Contents

Zer aldatu da Pribatutasun Politika honetan? Bertsio zaharragoak ikus ditzaket?

Beste hainbat erakunde bezala, urteek aurrera egin ahala hazi eta aldatu gara; hori dela eta, Pribatutasun Politika hau idatzi dugu, gure egungo jarduna ez ezik, etorkizunerako aurreikusten dugun hori ere isla dezan. Gure helburua da Pribatutasun Politika berria irakurtzeko erraza eta gardena izatea; hala, ondo ulertuko duzu Wikimedia orriak hobetzeko helburuarekin zugandik jasotzen ditugun datuak zeintzuk diren, eta zertarako erabiltzen ditugun.

Nahi izanez gero, aukera duzu Pribatutasun Politikaren aurreko bertsioak irakurtzeko. Gure Pribatutasun Politika wiki batean dugunez, orriaren historia erabil dezakezu aurreko bertsioekin alderatzeko! Honako hauek dira gehien berrikusi direnak: 2003, 2006, 2008 eta 2014.

Zer desberdintasun dago “kontu arruntaren” eta “kontu ez-arruntaren” artean?

Kontu estandarrak Wikimedia proiektu nagusiak erabiltzeko (kontsultatu eta editatu) balio du, adibidez, Wikipedia edo Wikimedia Commons. Normalean, Wikimedia fundazioan kontu arrunta sortzeko, erabiltzaile-izena eta pasahitza besterik ez dira behar; alabaina, kontu arrunta hirugarren baten sistema erabiliz sortzen baduzu, bestelako informazioa ere eskatuko zaizu, adibidez, helbide elektronikoa. Kontu ez-arruntak, berriz, Wikimedia mugimenduan modu aktiboagoan parte hartzeko balio du, hau da, Wikipedia bezalako proiektuetan parte hartzetik (irakurtzea eta ekarpena egitea) harago.
Esate baterako, wikiak ez diren orrietan kontua sortzen baduzu, hala nola, Phabricator, Gerrit edo OTRS, edota Global Education bezalako ekimen berezietan parte hartzen baduzu, kontu ez-arrunta sortzea eskatuko zaizu, eta, horrelako kontua sortzeko, erabiltzaile-izena eta pasahitza baino datu gehiago eman beharko dituzu, adibidez, helbide elektronikoa.

[Itzuli Pribatutasun Politikara]

Jakin dezaket zer nolako cookie-ak erabiltzen dituzuen eta nola erabiltzen duzuen biltegiratze lokala?

Jakina! Oro har, Wikimedia orrietan erabiltzen ditugun cookie-ak (eta biltegiratze lokalarekin lotura duten bestelako teknologiak) kategoria hauen barruan sartzen dira:

  • Funtzionaltasuna: Wikimedia orrien zenbait funtzionalitatek cookie hauei esker funtzionatzen dute, adibidez, saioa hasteko aukera.
  • Lehentasunak: Cookie hauek zure lehentasunak gordetzen dituzte, orrian sartzen zaren hurrengoan gogoratzeko.
  • Errendimendua eta analisiak: Cookie hauei esker, gure webgunea nola erabiltzen duzun jakin dezakegu; hala, badakigu webguneak nola funtzionatzen duen, eta hobetu ahal dugu, bai zuretzat bat eta beste erabiltzaile batzuentzat ere.
  • Hirugarrenen cookie-ak: Cookie hauei esker, hirugarrenen zerbitzuak eskaini ahal ditugu, adibidez, “atsegin” eta “partekatu” botoiak. Hirugarrenek horrelako zerbitzuak eman ahal izateko, cookie-ak erabili behar ditugu. (Horrelako cookie-ak zure berariazko baimenarekin soilik erabiliko dira.)

Informazio gehiago nahi baduzu, sartu hemen: Cookie adierazpena.

[Itzuli Pribatutasun Politikara]

Nola mugatu ahal dut nire gailuan gordetako datuen erabilera?

Jarraian ageri dira zure gailuan gordetako datuen erabilera mugatzeko zenbait aukera, baina ez dira denak. Aukera hauek dituzu, besteak beste:

  • gordetako datu jakin batzuk ezabatzea edo desgaitzea, nabigatzailearen ezarpenetan;
  • hirugarrenen cookie-ak blokeatzea ahalbidetzen dizun nabigatzailea erabiltzea; edo
  • gailuan gordetako datuak blokeatzeko balio duen plug-in bat instalatzea, halakorik balego.

[Itzuli Pribatutasun Politikara]

Nola bidali ahal ditut mezu elektronikoak Wikimedia orrietatik eta zer egin behar dut jaso nahi ditudan jakinarazpenak aldatzeko?

Jasotzen dituzun jakinarazpenak bi eratara alda ditzakezu:

(a) Sakatu gugandik jasotzen dituzun mezu elektronikoen amaieran ageri den esteka (“Gugandik jasotzen dituzun jakinarazpenak kontrolatzeko, aldatu ezarpenak”), irudian ageri den bezala; edo
ENWP Welcome Email.png
(b) Hasi saioa, sakatu pantailaren goiko aldean dagoen “Preferences” eta, ondoren, sakatu “Notifications”.
The “Preferences” fitxa
The “Notifications" fitxa

Horrez gain, “Bidali mezua erabiltzaile honi" funtzioa gaitu dezakezu; hala, beste erabiltzaileek mezua bidali ahal izango dizute zuzenean, erabiltzaile orriko Tresnak menuan “Email this user” sakatuta. Funtzio hori gaitu arren, zurekin harremanetan jartzen diren erabiltzaileek ez dute zure helbide elektronikoa ikusiko (baina, kontuz! Mezuari erantzuten badiozu, helbidea ikusiko dute). Funtzio hori gaituz gero, edozein erabiltzailek bidali ahal izango dizu mezua, eta guk ez dugu kontrolatuko zer bidaltzen dizuten, ezta zenbatero idazten dizuten ere. Funtzio hori gaitzeko:

Hasi saioa eta sakatu “Preferences”; gero, sakatu “User profile” eta markatu “Allow other users to email me” laukitxoa.
The “User profile” fitxa
The “Allow other users to email me” aukera

[Itzuli Pribatutasun Politikara]

Jakin dezaket nola erabiltzen duzuen GPSa eta kokalekua jakiteko antzeko teknologiak niretzat egokiagoak izan daitezkeen edukiak erakusteko helburuarekin?

Jakina! Wikipediaren sakelakoetarako aplikazioa erabiltzen baduzu, zugandik hurbil dauden leku edo gauzei buruzko artikulurik dagoen ikus dezakezu, “Nearby” botoia erabiliz. Zure kokalekuari buruzko informazioa erabili baino lehen, gailuak baimena eskatuko dizu. Funtzio hori ordenagailuan edo GPSrik ez darabilen gailu batean erabiliz gero, ordea, zure nabigatzaileak gordeta duen informazioa erabiliko da zure kokalekua jakiteko eta, horren arabera, zugandik gertu dauden leku eta gauzei (adibidez, eskulturak edo eraikin ospetsuak) buruzko artikuluak bilatzeko.

[Itzuli Pribatutasun Politikara]

Zer esan nahi du “nire kokalekua deduzitze” horrek? Eta zertarako behar duzue informazio hori?

Deskargatutako produktu batzuk, adibidez, MaxMind’s GeoIP City DB, erabiltzen ditugu gure erabiltzaileen gutxi gorabeherako kokalekua jakiteko. “Gutxi gorabeherako” esaten dugunean, benetan ari gara: GeoIP City DB izenekoak zure IP helbideari lotutako datu ahalik eta zehatzenen erdigunean kokatzen zaitu. Eremua zehazteko datu bakarrak posta-kodea, herria, eskualdea edo herrialdea dira. Normalean zure IP helbideari lotutako esparruaren erdigunean kokatuta ez bazaude, jasotzen ditugun datuak ez dira guztiz zehatzak izango (ezingo genizuke etxera ogitartekoa bidali).

Zure kokalekua ezagutzearen helburua da eskualde horretako edukiak eskaintzeko, adibidez, tokiko albisteak, egingo diren ekitaldiak edo dirua biltzeko kanpainak. Zure IP helbideari lotuta dugun informazioa jakiteko, gure GeoIP tresna erabil dezakezu, nahi duzun guztietan.

[Itzuli Pribatutasun Politikara]

Zein kasuetan, adibidez, eman behar dizuet baimena nire informazioa partekatzeko?

Wikimania kongresura joateko beka lortzen baduzu, baimena eskatuko dizugu zure informazioa partekatzeko urte horretan Wikimania kudeatzeaz arduratzen den tokiko sailarekin, bidaia behar bezala antolatu ahal izateko. Edo, diru-laguntzarik eskatzen baduzu, baimena eskatuko dizugu informazioa zure eskaria aztertzen ari diren Funtsak Zabaltzeko Batzordeko kideekin partekatzeko. Edo, beharbada, Wikimedian saioa hasi (zure erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin) eta informazioa bidal dezakezu hirugarrenen webguneetara, adibidez, OpenID edo OAuth erabiliz; kasu horretan, zure berariazko baimenarekin soilik bidaliko da informazioa hirugarrenaren webgunera.

[Itzuli Pribatutasun Politikara]

Nola erabiltzen duzue erabiltzaileen informazioa, adibidez, Wikimedia orriak eta politikak aztertzeko, sendotzeko edo babesteko?

Guretzat oso garrantzitsua da guztiok arau berberen arabera jardutea; hori egiaztatzeko, batzuetan erabiltzaile jakin batzuen informazioa aztertu eta partekatu beharko dugu.

Adibidez, informazio hori partekatuko da CheckUser bat Proiektu jakin bati lotuta abusua ikertzen ari denean, esaterako, honako hauek susmatzen ditugunean: “txotxongilo” gaiztoen (bikoiztutako kontuak) erabilera, bandalismoa, beste erabiltzaile batzuen aurkako jazarpena edo jokabide desegokiak. Erabiltzaileren batek gure Erabilera Baldintzak edo bestelako politika garrantzitsuren bat urratuz gero, bere informazio pertsonala partekatuko dugu zerbitzu-hornitzaile, operadore edo beste hirugarren batekin, adibidez, IP blokeak identifikatzen laguntzeko edo dagokion Internet Zerbitzuen Hornitzaileari kexa aurkezteko.

Halaber, erabiltzaileren batek bonba mehatxua egin badu, mehatxu horrekin zerikusia duen informazioa partekatu behar dugu tokiko agintariekin, hainbat bizitza salbatzeko.

Horrez gain, informazio pertsonala erabiliko dugu Pribatutasun Politikan deskribatutako legezko beste karitate-egintzetarako. [Itzuli Pribatutasun Politikara]

Jakin dezaket zein kasuetan partekatzen duzuen nire informazioa hirugarren hornitzaileekin?

Jakina! Adibidez, Wikimedia orriek web-ostatatzea, zuntz optikoa eta datu-zentroak behar dituzte, eta horietako bakoitza hornitzaile batek eskaintzen du. Hiru hornitzaile horiekin kontratua sinatu dugu, eta, horren arabera, politika honetan zehaztutako zerbitzua emateko soilik erabil ditzakete zure datuak. Beste kasu batzuetan, hornitzaileen laguntza behar dugu gorde edo erabili dugun informazio hori kudeatzeko. Esaterako, diru-laguntzak kudeatzeko sistemak erabil ditzakegu, hirugarrenenak, eskarien informazioa gordetzeko, prozesua errazteko eta modu eraginkorrean egiten dela bermatzeko; edo langileen helbide elektronikoak kudeatzeko hornitzailea.

[Itzuli Pribatutasun Politikara]

Zer nolako informazioa zabaltzen da Wikimedia orriren batean beste webgune batera daraman esteka bat sakatzen dudanean?

Wikimedia orriren batean beste webgune batera daraman esteka bat sakatzen duzunean, webgune horren arduradunak jatorrizko domeinua baino ez du ezagutuko, hau da, ez zehazki jakingo zein Wikimedia orri ikusten ari zinen. Adibidez, Wikipediako artikulu bat irakurtzen ari zarela beste webgune batera daraman aipamena sakatzen baduzu, Wikipediaren domeinua jakinaraziko da, baina ez irakurtzen ari zinen artikulu konkretuaren URLa. Erreferentzia egiteko politika honi “origin-when-cross-origin” deritzo.

Erreferentzia horren informazioa mugatzen dugu erabiltzailearen pribatutasuna babesteko, eta isilpean gordetzen dugu erabiltzaileak bisitatutako orriei buruzko informazioa; ordea, mugimenduei lotutako afiliatuek eta kideek informazio osagarria eskura dezakete Wikimediaren orrien bitartez jaso dituzten bisitei buruz. Informazio gehiago nahi izanez gero, edo erreferentziako informazioa hobeto kontrolatu, Wikimedia fundazioaren segurtasun taldeak Meta orri bat prestatu du informazio zehatzagoarekin eta gomendatutako tresnekin.

[Itzuli Pribatutasun Politikara]

Zein da berriro identifikatzearen arriskua?

Zenbait kasutan (guk dakigula, Wikimedia orriekin ez da horrelakorik gertatu!), ikertzaileek lortu dute hainbat iturritatik eskuratutako informazio osagarria (ez pertsonala) erabiltzaile konkretuekin lotzea. Guk hori saihestu nahi dugu, beraz, ikerketak egiteko informazioa partekatzen dugunean, informazio anonimoa soilik zabaltzen dugu; hala ere, jakin ezazu arriskurik badagoela.

[Itzuli Pribatutasun Politikara]

Wikimedia fundazioak HTTPS erabiltzen al du bere orrietan?

Bai! Bai, 2015az geroztik Wikimedia orri guztiek HTTPS erabiltzen dute. Horrez gain, oinarrizko neurriez gain, bestelako neurriak hartu ditugu trafikoaren segurtasuna are gehiago babesteko, besteak beste: HSTS, Nabigatzailean aurretik HSTS instalatzea, OCSP Stapling, eta ECDSA ziurtagiriak. Denbora-markak erabiltzen ditugu Certificate Transparency(e)(a)n, eta kodetzeko sistemarik onenak ere bai, adibidez, X25519 eta Chacha20-Poly1305. Halaber, zifra zaharkituak baztertzen ditugu larrialdi bihurtu baino lehen. Gai honi buruzko azken nobedadeak ezagutu nahi badituzu, irakurri HTTPS protokoloari buruzko orria.

[Itzuli Pribatutasun Politikara]

Noiz arte gordeko dituzue nire datuak?

Datu-motaren eta horiek biltzeko moduaren arabera. Esate baterako, CheckUser tresnaren bidez atzitu ahal den informazioa hiru hilabete igarotzean ezabatzen dugu. Bestelako informazioa, hala nola, erregistratu gabeko erabiltzaileek egindako ekarpenei lotutako IP helbideak, beti egongo da ikusgai artikuluaren historian. Datu-mota bakoitza noiz arte gordetzen dugun jakiteko, irakurri datuak gordetzeko gidalerroak.

[Itzuli Pribatutasun Politikara]

Ba al dago ustezko pribatutasun eskubideen urratzeak ikertzen dituen talderik komunitatean?

Zenbait erabiltzaile adituk Ombudsman Commission delako batzordea osatzen dute. Batzorde horrek eskumena du Pribatutasun Politika honen ustezko urratzeak ikertzeko eta horrelako egoeraren aurrean guri gomendioak emateko.

[Itzuli Pribatutasun Politikara]

Wikipediako artikulu batean niri buruz agertzen den informazioa zaharkituta dago edo ez da zehatza! Nola eguneratu ahal dut informazio hori?

Wikimedia proiektuak elkarlanean eta modu adostuan idazten dira. Horrek esan nahi du Wikipediako artikuluak zu bezalako hainbat erabiltzailek idazten, eguneratzen eta kontrolatzen dituztela. Wikipediako artikulu batean parte hartu baduzu edo eztabaida orriren batean norbaitek zure izena adierazi badu, eta uste baduzu zuri buruz ematen den informazioa zaharkituta dagoela edo ez dela zehatza, edukiei buruzko politikak eta prozedurak irakurri behar dituzu arazoa konpontzeko. Laguntzarik behar baduzu, mezu elektronikoa bidal diezagukezu (info@wikimedia.org). Wikimedia fundazioak ez du esku hartuko edukiei buruzko eztabaidetan; bere ustez, komunitateko beste kideekin lan egitea da desadostasunak konpontzeko modurik egokiena.

Zer dira Do Not Track (“DNT”) izeneko seinaleak eta nola egiten die aurre Wikimedia fundazioak?

“Do Not Track” edo “DNT” delakoaren bidez, nabigatzaileak bisitatzen duzun webguneari adierazten dio ez duzula nahi hirugarrenek zure ekintzen berri izatea, baldin eta beren webgunea bisitatu ez baduzu, adibidez, analisi-zerbitzuek, publizitate sareek eta plataforma sozialek. Mekanismo hori erabiltzean, nabigatzaileak seinalea bidaltzen du, eta horrekin adierazten du ez duzula nahi zure datu pertsonalik (zehazki, webgunean egiten duzunari buruzko informazioa) hirugarrenekin partekatu dadila. Zure nabigatzaileak DNT seinalea bidaltzen duenean, webgunearen arduradunak (pertsona zein erakundea) eskaera hori onartzea edo bazter uztea erabaki dezake.

Wikimedia fundazioak konpromiso irmoa hartu du zuri buruz duen informazioa hirugarrenekin ez partekatzeko (horien artean, bisitatutako Wikimedia orriak eta bertan egindakoa), egoerak partekatzera behartzen gaituenean izan ezik, hots, Pribatutasun Politikako “Noiz partekatuko dugu zuri buruzko informazioa?” atalean adierazitako kasuetan.

Eta konpromiso horri irmo, hain zuzen, erabiltzaile guztiak babesten ditugu, eta gure jokabidea beti da berbera DNT seinaleen aurrean.

“Do Not Track” teknologiari eta politika proposamenari buruzko informazio gehiago duzu Do Not Track Us orrian eta World Wide Web Consortium elkartearen Do Not Track espezifikazioak atalean.

[Itzuli Pribatutasun Politikara]

Uste nuen ez zela beharrezkoa kontua sortzea artikuluak irakurtzeko edo ekarpenak egiteko! Zein egoeratan sortu behar dut kontua artikuluak irakurtzeko edo ekarpenak egiteko?

Wikimedia orri publikoak irakurtzeko ez duzu konturik behar. Eta, kasu gehienetan, ez duzu konturik behar Wikimedia orriren batean ekarpena egiteko. Alabaina, kasu jakin batzuetan ezinbestekoa izango da erregistratzea ekarpena egin ahal izateko. Tokiko editore edo laguntzaileen talde batek (adibidez, Wikipediako komunitate ingelesa edo Malaysierako Wiktionary komunitatea) edo Wikimedia fundazioak berak erabaki dezake ezarpenetan alda ditzakezun gauzak mugatzea, aldi baterako zein betiko. Esate baterako, baliteke orri bat aldi beterako ezin editatzea, eta erabiltzaile adituek edo administratzaileek soilik sarbidea izatea horretara, bandalismo edo egile-eskubide arazoak direla eta. Horrez gain, baliteke irudi edo bideorik ezin kargatzea saioa hasita ez baduzu, egile-eskubideak dituen pertsona edo erakundeak eduki hori partekatzeko baimena eman duela egiaztatu behar baitugu hura argitaratu baino lehen (betiere, irudi edo bideo hori dagoeneko publikoa ez bada).

[Itzuli Pribatutasun Politikara]

Jakin dezaket, adibidez, zer nolako informazioa gordetzen den erregistro publikoetan?

Jakina! Erregistro publikoetan gordetzen da, adibidez, noiz sortu zenuen kontua, noiz ezabatu zenuen orri jakin bat eta noiz eman zenizkion eskerrak beste erabiltzaile bati. Adibiderik nahi baduzu, wiki honen erregistro publikoak arakatu ditzakezu hemen: Special:Log.

[Itzuli Pribatutasun Politikara]

Wikimedia orriren batean argitaratutako zerbait ezaba dezaket, edo anonimo egin, inork jakin ez dezan nor naizen? Hala bada, nola egin dezaket?

Wikimedia orrien historia publikoa da, erabiltzaileen artean adostasuna bilatzeko, gardentasuna sustatzeko eta orrietako edukien benetakotasuna frogatzeko. Hortaz, Wikimedia orrietan txertatzen duzun informazioa publikoa izango da, eta ezin izango duzu ezabatu. Idatzitako zerbait ezabatu arren (adibidez, Wikipediako artikuluren batean), “Ikusi historia” atalean irakurri ahal izango du edonork, artikulu horren barruan. Zenbait kasutan, aukera duzu orri zein fitxategi bat ezabatzeko eskaera egitea, edota horren historiaren zati bat ezabatzeko, publikoa izan ez dadin (esaterako, nahi gabe, bereziki babestu beharreko daturen bat argitaratzen baduzu, hala nola, zure kreditu-txartel zenbakia). Kontuan izan kasu askotan edukiak ezabatzeko erabakia (hau da, artikulua osorik ezabatzea) ez dagoela zentralizatuta, hau da, Wikipedia komunitate mailan adostu behar dela (informazio zabalagoa duzu Wikipediaren edukiak ezabatzeko politikan). Prozedurak ez du bermatzen Wikimedia orrietan argitaratutako eduki guztiak ezabatuko direnik.

Halaber, ezabaketa (gainbegiratzea) ere eska dezakezu, berrikuspenak edota edukia aldatu duten erabiltzaileen izenak historiatik eta erregistrotik ezabatzeko, edo erabiltzaileak egindako zerbait ezabatzeko. Ezabaketa kasu jakin batzuetan soilik onartuko da. Mesedez, informazio gehiago nahi baduzu, irakurri Ezabaketari buruzko Meta-Wiki orria.

Erregistratutako erabiltzailea bazara, gure gomendioa da zure benetako izena ez erabiltzea; hala, beste erabiltzaileek ezingo dute lotu Wikimedia orrietan argitaratzen duzuna zure benetako izenarekin. Erabiltzaile-izena aukeratzeari buruzko informazio gehiago duzu hemen, ingelesez: Erabiltzaile-izenari buruzko politika. Kontuan izan Erabiltzaile-izenari buruzko politika hori ingelesez dagoen Wikipediari soilik aplikatzen zaiola, izan ere, Wikipedia bakoitzak berea du. Parte hartu nahi duzun proiektu horretan aplikatzekoa den politika irakurtzea gomendatzen dizugu, bertan ezarritakoa betetzen duzula egiaztatzeko.

Erabiltzaile-izenean dagoeneko zu identifikatzeko balio duen daturik txertatu baduzu (adibidez, zure benetako izena) eta hori aldatu nahi baduzu (alegia, zure ekarpenak zurekin ezin lotzea nahi izanez gero), informazioa anonimo egiteko eskaera egitea gomendatzen dizugu (arestian azaldutako ezabatze-prozesuen ordez); horretarako, erabiltzaile-izena aldatzeko eskaera egin behar duzu. Erabiltzaile-izena nola alda dezakezun jakiteko, irakurri Erabiltzaile-izena aldatzeari buruzko Meta-Wiki orria.

Anonimo egiteko prozesuaren bidez, ordea, baliteke anonimo ez egitea aurreko erabiltzaile-izenarekin Wikimedia orrietan partekatu zenuen eduki guztia. Zure eskaera onartuz gero, izen-aldaketa erregistro automatikoetan soilik egingo da (adibidez, orrien historian), argitaratzen duzun eduki berriari lotuta. Beste pertsona batzuek zure aurreko erabiltzaile-izena aipatu badute nonbait, aipamen horiek ez dira ezabatuko izen-aldaketa egitean. Adibidez, zure aurreko erabiltzaile-izena MichaelPaul bazen, eta berria, Owlwatcher345, aurretik egindako ekarpenak Owlwatcher345 erabiltzaile-izenari lotuta egongo dira; alabaina, beste erabiltzaileren batek eztabaida orri batean aipatu bazintuen, MichaelPaul erabiltzaile-izena erabiliz, oraindik ere MichaelPaul agertuko da, ez Owlwatcher345.

Irakurri gure Pribatutasun Politika zure Informazio Pertsonalari ematen diogun erabileraren aurrean zer aukera duzun jakiteko, bai eta kasu bakoitzean zer egin behar duzun ere.

[Itzuli Pribatutasun Politikara]

Pribatutasunarekin lotura duten orriak