Pribatutasun Politika/Politikak barne hartzen ez duena

From Meta, a Wikimedia project coordination wiki
Jump to navigation Jump to search
This page is a translated version of the page Privacy policy/what policy doesn't cover and the translation is 100% complete.

Other languages:
Bahasa Melayu • ‎Canadian English • ‎Deutsch • ‎Deutsch (Sie-Form)‎ • ‎English • ‎Nederlands • ‎Tiếng Việt • ‎Türkçe • ‎emiliàn e rumagnòl • ‎español • ‎euskara • ‎français • ‎galego • ‎italiano • ‎magyar • ‎polski • ‎português do Brasil • ‎čeština • ‎башҡортса • ‎български • ‎русский • ‎українська • ‎العربية • ‎فارسی • ‎हिन्दी • ‎ਪੰਜਾਬੀ • ‎తెలుగు • ‎ไทย • ‎中文 • ‎日本語 • ‎粵語 • ‎한국어

Itzulpenak egin nahi dituzu? Itzuli falta diren mezuak.

Informazio gehiago Pribatutasun Politika honek barne hartzen ez duenari buruz

Atal hau Pribatutasun Politikaren barruan dago, eta bere helburua da xehetasunez azaltzea zer nolako egoerak ez dituen barne hartzen gure Pribatutasun Politikak.

Aparteko politika duten Wikimedia orriak eta tresnak
Wikimedia fundazioaren zenbait orri eta tresnari beste pribatutasun politika eta klausula batzuk aplikatzen zaizkie, eta baliteke bat ez etortzea Pribatutasun Politika honekin. Webgune hauek, hain zuzen:
Wikimedia fundazioaren orriren bat aparteko pribatutasun politika baten mende badago, dagokion politika irakurtzeko esteka agertuko da. Wikimedia fundazioaren tresnaren bat aparteko pribatutasun politika baten mende badago, esteka agertuko da tresna deskargatu ahal den orrian bertan, dagokion politika irakurtzeko.
Komunitateko kideak
Wikimedia orriak elkarlanean oinarrituta daude, alegia, boluntarioek mantentzen eta eguneratzen dituzte etengabe. Hori dela eta, zenbait boluntariok sarbidea dute zenbait datu pertsonaletara, eta informazio pertsonal horren erabilera ez dago Pribatutasun Politika honen mende. Sarbide hori dute honako boluntario hauek:
  • Kudeatzaile boluntarioek, hala nola, CheckUsers edo Stewards. Boluntario horien eginkizuna da Wikimedia orrien politika betearaztea eta orrien segurtasuna bermatzea. Kudeatzaile horiek informazio pertsonal pribatua atzitzen dutenean, Publikoa ez den informaziorako sarbideari buruzko politikan ezarritakoa bete behar dute, bai eta beste politika zehatzagoetan araututakoa ere.
  • Tresnen hornitzaileek. Tresnen hornitzaileak. Hirugarren garatzaileentzako plataformak sustatzen ditugu, esperimentatu eta tresna nahiz orri berriak presta ditzaten, adibidez, wmflabs.org. Boluntario horiek garatutako tresnak erabiltzen dituzunean, zuri buruzko informazioa ematen diezu. Boluntario horiek informazio pertsonal pribatua atzitzen dutenean, tresna eskuragarri hartzen duen plataformaren baldintzak errespetatu behar dituzte.
  • Beste erabiltzaile batzuek. Hainbat tresna eskaintzen ditugu erabiltzaileak haien artean komunika daitezen. Komunikazio horiek Politika honen mende daude gure sistematik igarotzen direnean; alabaina, Politika honek ez ditu barne hartzen mezu horien hartzaileak, ez eta eduki horiekin egiten dutena ere. Adibidez:
    • Fundazioaren helbide elektronikoen zerrendetara mezua bidaltzea;
    • boluntarioei laguntza eskatzea Internet bidezko tiketen sistemaren bidez (info[at]wikimedia.org helbidera bidalitako mezuak sistema horretara doaz);
    • Wikimedia orrien bitartez beste erabiltzaileei mezuak bidaltzea (esaterako, "Bidali mezua erabiltzaile honi" funtzioa erabiliz); eta
    • IRC kateen bidez hitz egitea (adibidez, #wikipedia katean).
Hirugarren pertsonak
Pribatutasun Politika honen bidez, Wikimedia fundazioak informazio pertsonala biltzen, erabiltzen eta zabaltzen duen modua arautzen da soilik; hortaz, ez da arautzen hirugarrenek informazio horrekin egiten dutena. Esate baterako, Pribatutasun Politika honetatik kanpo daude honako hauek:
  • Beste erakunde batzuen webguneak, adibidez, Wikipediako “Erreferentziak” atalean aipatzen direnak, edota Wikimedia kapituluenak zein mugimenduari lotutako beste erakundeenak. Wikimedia orriren batetik abiatuta beren webgunean sartzen bazara, erakundeek zuri buruzko informazioa jasoko dute. Erakunde horiek eta beren webguneek Pribatutasun Politika propioa dute.
  • Beste pertsona edo erakundeenak diren sakelakoetarako aplikazioak. Pertsona edo erakunde horiek zuri buruzko informazioa jasoko dute, baldin eta Wikimedia orrietan edo Wikimedia orrien edukietan sartzeko haien aplikazioak erabiltzen badituzu. Erakunde horiek eta beren webguneek Pribatutasun Politika propioa dute.

Zenbait kasutan, baliteke boluntarioek datuak biltzeko mekanismoak txertatzea Wikimedia orrietan (hala nola, scriptak, bestelako tresnak, jarraipen pixelak edo partekatzeko botoiak), guk jakin gabe. Politika honek ez du arautzen hirugarrenek, horrelako tresnak erabiliz, zugandik jasotzen duten informazioa nola kudeatzen eta erabiltzen duten. Horrelako mekanismoren bat ikusten baduzu eta Pribatutasun Politika honetan ezarritakoa urratzen duela uste baduzu, zuk zeuk ezaba dezakezu; edo, bestela, mezua bidal diezagukezu privacy[at]wikimedia.org helbidera, eta ikertu egingo dugu.