Jump to content

Biodibertsitateari buruzko artikuluak Txikipedian: Ebaluazio errubrika

From Meta, a Wikimedia project coordination wiki

Errubrika hau Euskal Herriko Unibertsitateko Lehen Hezkuntza Graduko ikasleek sortzen dituzten biodibertsitateari buruzko Txikipediako artikuluen kalitatea ebaluatzeko diseinatuta dago.

Errubrika hau lerrokatuta dago Euskal Herriko unibertsitateak ezarritako zeharkako gaitasunekin eta Natur Zientziaren didaktika ikasgai baten gaitasun espezifikoekin.

Errubrikak 14 alderdi jasotzen ditu bi dimentsiotan banatuta. Lehenengo dimentsioak alderdi orokorretan jartzen du arreta eta Txikipediako edozein artikuluak bete behar dituen ezaugarriak aintzat hartzen ditu. Bigarren dimentsioak biodibertsitateari buruzko alderdi zientifikoei, iraunkortasunaren eta bertokotasunaren trataerari eta alderdi pedagogikoei erreparatzen die. Azken alderdi honek berebiziko garrantzia du Txikipediako irakurleentzat eta bere irizpideak jarraituz, artikuluen ulergarritasuna bermatu nahi da.

Errubrika

Oharra: 10. eta 11. alderdiak bitan banatuta daude, 10a, 10b eta 11a eta 11b, hurrenez hurren. Txikipediako artikuluak izaki bizidun bat deskribatzen badu, 10a eta 11a alderdiak jarraitu behar dira. Txikipediako artikuluak biodibertsitateari buruzko kontzeptu orokorra deskribatzen badu, orduan 10b eta 11b alderdiak jarraitu behar dira.

Gaitasunak Ebaluatutako alderdia Garapen maila
4-Oso egokia 3-Egokia 2-Desegokia 1-Oso desegokia
1. multzoa: Zeharkako gaitasunak
ZG-3: Komunikazioa eta eleaniztasuna 1-Egitura argia Informazioa oso ondo antolatuta dago. Hainbat atalburu eta azpi-atalburu daude umeentzako arreta pizten dutenak, eta atalek barne koherentzia dute. Testu antolatzaileak eta lokailu egoki eta anitzak ditu. Informazioa antolatuta eta ondo idatzita dago baina atalburuak edo azpi-atalburuek ez dute arreta pizten. Atalek barne koherentzia izan arren, testu antolatzaile edo lokailu gutxi batzuk ditu. Informazioa antolatuta dago baina paragrafoak ez daude ondo idatzita eta ez dago atalburu edo azpiatalbururik. Ideiak ez daude oso era logikoan antolatuta. Lokailuren bat ager daiteke, baina ez dira nahikoak edo gaizki erabilita daude. Informazioa ez dago ondo antolatuta ezta ondo idatzita ere. Testua inkoherentea da. Ideiak errepikatzen dira edo ideia gutxi daude. Ez dago oinarrizko antolatzailerik edo lokailurik edo gaizki erabilita daude.
2-Ortografia eta gramatika Txikipedia sarreraren azken zirriborroan ez dago ortografia, puntuazio marka edo gramatika akatsik. Txikipedia sarreraren azken zirriborroan 1-3 ortografia, puntuazio marka edo gramatika akats dago. Argitaratutako bertsioan akats ortografiko eta gramatikal guztiak zuzendu dira. Txikipedia sarreraren azken zirriborroan 4-5 ortografia, puntuazio marka edo gramatika akats dago eta argitaratutako bertsioan ez dira zuzendu. Txikipedia sarreraren azken zirriborroan 5 ortografia, puntuazio marka edo gramatika akats baino gehiago daude eta argitaratutako bertsioan ez dira zuzendu
3-Estaldura orekatua eta eduki neutrala Artikuluak objektibotasuna erakusten du eta hizkuntza neutrala erabiltzen du. Artikulua objektibotasuna mantentzen saiatzen da eta hizkuntza neutrala erabiltzen du. Artikuluak ez du objektibotasuna mantentzen eta egileen iritzia sumatzen da. Artikulua ez da entziklopediako sarrera, baizik eta iritzi artikulu bat. Erregistroa ez da egokia
4-Txikipediaren erregistroa Txikipediarako erregistro egokia erabiltzen du eta,  ahal den heinean,  kontzeptuak lotzen dira beste Txikipedia sarrerekin (eskura daudenean). Gehienetan txikipediarako erregistro egokia erabiltzen du baina kontzeptuak gutxitan lotzen dira Txikipediarekin (gehienetan Wikipediarekin). Erregistroa ez da egokia Txikipediarako edota kontzeptuak ez daude lotuta Txikipediarekin. Erregistroa ez da egokia Txikipediarako eta kontzeptuak ez daude lotuta Wikipediarekin ezta Txikipediarekin ere.
ZG-4: Etika eta erantzunkizun profesionala

ZG-5:Informazioaren kudeaketa eta herritartasun digitala

5-Informazio grafikoa Artikuluan irudi, diagramak eta bideoak toki egokietan jarrita daude bere oinarekin.  Bannerra agertzen da. Ikasleek gaiari lotutako diagrama edota infografia egokiak sortu dituzte.  Material guztia Wikimedia commons datu-baseetatik igota dago (norberak ekoiztutakoak barne) eta beti ere eduki libreak izanik. Artikuluan irudi, diagramak eta bideoak toki egokietan jarrita daude bere oinarekin.  Bannerra agertzen da. Ikasleek gaiari lotutako diagrama edota infografia egokia(k) igo dituzte.  Material guztia Wikimedia commons datu-baseetatik igota dago eta beti ere eduki libreak izanik. Artikuluan irudi, bideoak eta diagramak ez daude ondo antolatuta, oinik gabe daude, edota infografiek zuzenketa txikiak behar dituzte. Material guztia Wikimedia commons datu-baseetatik igota dago (norberak ekoiztutakoak barne ) eta beti ere eduki libreak izanik. Ez dago irudi, bideo edo diagramarik eta egotekotan  ez datoz Wikimedia commonsetik edo edukiak ez dira libreak.
6-Ba al dakizu? atala eta beste txantiloiak Ba al dakizu? atalak testu nagusia egokiro osatzen duen  informazio berria eskaintzen du eta  gehiago jakiteko interesa pizten du.  Irudiak txantiloiaren barruan txertatzen dira interesa pizteko. AUKERAKOA- Beste multimedia baliabideak agertzen dira (adib. Entzun! txantiloia, “time-lapse”-ak,..) Ba al dakizu? testu nagusia egokiro osatzen duen  informazio berria eskaintzen du.  AUKERAKOA-  Beste multimedia baliabideak agertu daitezke (adib. Entzun! txantiloia, “time-lapse”-ak,..) Ba al dakizu? atalak artikuluan jadanik aipatutako zerbait nabarmentzen du eta ez da erakargarria. Ez dago Ba al dakizu? atalik.
7-Gehiago jakiteko atala Haurrentzako egokiak eta interesgarriak  diren esteka fidagarriak agertzen dira eta ahal den heinean euskaraz. Haurrentzako egokiak  eta  fidagarriak diren estekak agertzen dira baina ez dago bat bera ere euskaraz. Aipatzen diren estekak ez dira erabat fidagarriak edo haurrentzako egokiak. Ez dago gehiago jakiteko atalik edota egotekotan bibliografia zerrendarekin nahastu dute.
2. multzoa: Natur zientzien didaktika ikasgaiaren gaitasunak
IG-1: Zientzia esperimentalen lege nagusiak eta oinarrizko printzipioak ezagutzea eta ulertzea 8-Alderdi formalak: Sarrera orokorra Sarrerako atala ulerterraza da eta akatsik gabekoa. Artikuluaren funtsezko puntuak laburbiltzen ditu. Sarrerako atala ulerterraza da eta akats larririk gabekoa. Artikuluaren puntu batzuk laburbiltzen ditu. Sarrerako atala ez da ondo ulertzen edota akats larriak ditu.  Artikuluaren puntu batzuk desordenaturik laburbiltzen dira. Ez dago sarrerarik ezta funtsezko puntuen laburpenik.
9-Alderdi formalak:Erreferentzia bibliografikoak Erabiltzailearen proba orrian erakusten diren  erreferentzia bibliografikoak argitalpen zientifikoak, dibulgaziozkoak edo entziklopedikoak dira, eta ahal den heinean, euskaraz. Erabiltzailearen proba orrian erakusten diren  erreferentzia bibliografikoak argitalpen zientifikoak, dibulgaziozkoak edo entziklopedikoak dira, baina ez dago euskarazko erreferentziarik. Erabiltzailearen proba orrian erakusten diren  erreferentzia kalitate baxuko erreferentziak dira Erabiltzailearen proba orrian  ez dira agertzen erreferentzia bibliografikoak.
10a-Informazio zientifikoa:Izaki bizidunak Hautatuko izaki bizidunaren taxonomia eta bizi zikloak egokiro azalduta daude akatsik gabe (adib. terminologian, sailkapenean, etab.). Izakiaren ezaugarri biologiko adierazgarrienak, habitata(k) edota adaptazio ebolutiboak  azaltzen dira. Hautatuko izaki bizidunaren taxonomia eta bizi zikloak egokiro azalduta daude akatsik gabe (adib. terminologian, sailkapenean, etab.). Ezaugarri garrantzitsu batzuk eta bere habitata(k) aipatzen dira.  Adaptazioak ez dira espreski azaltzen. Hautatutako izaki bizidunaren taxonomia edota bizi zikloa aipatzen dira, baina akats txiki batzuk daude. Ez da ezaugarri nabarmenik edo habitatik aipatzen. Hautatako izaki bizidunaren deskribapena akatsez josita dago. Ez dago informazio bereizgarririk.
10b-Informazio zientifikoa:Termino orokorrak Termino orokorrak diren kasuetan, oinarrizko  informazio zientifiko zuzena azaltzen da era antolatu, argi eta ulergarri batean. Termino orokorrak diren kasuetan, informazio zientifiko zuzena azaltzen da. Termino orokorrak diren kasuetan, ematen den informazio zientifikoa eskasa da, akats zientifikoren bat azaltzen da edota ez da argiro azaltzen. Termino orokorrak diren kasuetan ematen den informazio zientifikoa okerra da.
IG-4: Norberaren eta taldearen erantzukizuna balioestea, norberaren zaintzari eta etorkizun iraunkorra lortzeari dagokionez. 11a-Garapen iraunkorra:Izaki bizidunak Hautatutako izaki bizidunak edota bere habitatak  jasan ditzakeen mehatxuak (espezie inbaditzaileek suposatzen dutena barne) egokiro azaltzen dira garapen iraunkorrari lotuz. Hautatutako izaki bizidunak edo bere habitatak jasan ditzakeen mehatxuak azaltzen dira baina ez da argi ikusten garapen iraunkorrarekin duten lotura. Hautatutako izaki bizidunak edo bere habitatak jasan ditzakeen mehatxuak ez dira aipatzen. Hautatutako izaki bizidunak edo bere habitatak gizakiaren eraginez jasan ditzakeen mehatxuak ez dira ondo identifikatzen edota mehatxuei loturiko akats kontzeptualak daude (adib- harraparitza mehatxu gisa identifikatzea).
11b-Garapen iraunkorra:Termino orokorra Termino orokorrak diren kasuetan,  hautatutako terminoari loturiko iraunkortasun gaiak azaltzen dira. Adibidez, habitaten kasuan, honek gizakiaren eraginez  jasan ditzakeen mehatsuak egokiro azaltzen dira. Termino orokorrak diren kasuetan,  hautatutako terminoari loturiko iraunkortasun gaiak gainetik azaltzen dira eta ez da argi ikusten gizakiaren eraginarekin duen lotura. Termino orokorrak diren kasuetan,  hautatutako terminoari loturiko iraunkortasun gaiak, gizakiaren eragina edo habitatak jasan ditzakeen mehatsuak ez dira aipatzen. Termino orokorrak diren kasuetan,  hautatutako terminoari loturiko iraunkortasun gaiak ez dira ondo identifikatzen edota mehatsuei loturiko akats kontzeptualak daude.
IG-3: Zientzia esperimentalen eskola-curriculuma ezagutzea 12-Bertokotasuna Bertako ezagutzari egiten zaio erreferentzia, espezie edo ekosistemen adibide zehatzak ipiniz edota EHko erreferentzia kultural edo geografikoak aipatuz (adib. banaketa geografikoaren irudia,  bertako habitat zehatzak, etimologia edo tokian tokiko izendapenak). Bertako ezagutzari egiten zaio erreferentzia, espezie edo ekosistemen adibide zehatzak ipiniz eta baita ere banaketa geografikoaren irudia izaki bizidunen kasuan. Beste kasuetan, EHko kultura edota geografiarekin loturiko adibide solteren bat ematen da Izaki bizidunen kasuetan banaketa geografikoaren irudia ipini arren, ez da espreski aipatzen EHn duen presentzia. Beste kasuetan,  ez dago EHko kultura edota geografiarekin loturiko adibiderik. Izaki bizidunen kasuetan ez da agertzen banaketa geografikoaren irudia ezta EHn duen presentzia. Artikuluan ez dago inolako erreferentziarik bertako ezagutzari buruz edo egotekotan akatsak daude.
13-Informazio didaktikoa: Erregistroa eta estrategiak Umeen ulergarritasuna bermatzen saiatu dira edukiak 8-13 urtekoentzat egokituz.  Ideiak era oso ulergarrian azaltzen dira, termino oso teknikoak ekidituz edo egokiro azalduz. Adibideak eta analogiak erabiltzen dira azalpenean laguntzeko. Umeen ulergarritasuna bermatzen saiatu dira edukiak 8-13 urtekoentzat egokituz. Adibideen edo analogien presentzia eskasa da. Umeen ulergarritasuna bermatzen saiatu dira edukiak 8-13 urtekoentzat egokituz. Ez dago adibiderik azalpenean laguntzeko. Edukiak ez daude 8-13 urtekoentzat egokituta, hainbat kontzeptu jakintzat ematen direlako. Ez dago adibiderik azalpenean laguntzeko.
14-Informazio didaktikoa: Arazo kontzeptualak Gaia azaltzean  ikasleek izan ditzaketen arazo kontzeptualekin lotura egiten da azalpen didaktikoak eta garapen iraunkorrerako hezkuntza ikuspegia gehituz. Gaia azaltzean ikasleek izan ditzaketen akats kontzeptualekin lotura xumea egiten da baina ez zaie irtenbiderik ematen. Gaia azaltzean ez  zaie arretarik ematen sortu daitezkeen arazo kontzeptualei. Gaiaren deskribapenean akatsak daude egileek beraiek dituzten arazo kontzeptualen erakusgarri.


Zenbakizko balioak

Errubrika ebaluazio formatiborako tresna paregabea da. Ikasleak, artikulua idazten hasi baino lehen, errubrikaren erabilpenean trebatu daitezke Txikipediako beste artikuluak ebaluatzen. Aurrerago, artikulua sortzen duten bitartean, errubrika erabili dezakete gida moduan, eskatzen diren alderdi guztiak betetzen ari direla egiaztatzeko. Azkenik, errubrikak, amaierako artikulua ebaluatzeko eta kalifikatzeko balio du. Beheko taulan Txikipediako artikulu baterako ezarpen mailak eta dagozkion zenbakizko baloreak ezartzen dira:

1 multzoa: Alderdi formalak 2 multzoa: Alderdi espezifikoak Alderdi guztiak
EZARPEN MAILA Puntuazioa Puntuazioa Guztira
Oso eskasa
Puntuazioa <%25
1-7 1-7 1-14
Eskasa
Puntuazioa: %25-49
8-11 8-11 15-27
Hobetu behar
Puntuazioa: %50-60
12-17 12-17 28-34
Egokia
Puntuazioa: %60-84
18-23 18-23 35-47
Oso egokia
Puntuazioa: %85-100
24-28 24-28 48-56

Kalkulagailua