WikiEmakumeak Erasmus+/Ikasleen tresna-kutxa
Ikasleen tresna-kutxa
Ongi etorri WikiEmakumeak proiektuaren ikasleentzako materialen tresna kutxara. Tresna kutxa honek iturri eta material bilduma bat dauka, irakasleak zuzenean erabiltzeko edo tresna kutxako gaiekin bat datozen material ezberdinak aurkitu eta sortzeko inspirazio gisa erabiltzeko. Wikimedia Commonsen antzera, bilduma hau kode irekikoa da eta beste material garrantzitsu eta erabilgarriekin nahasteko eta osatzeko aukera eskaintzen du.
Tresna-kutxak hamaika urrats ditu, eta horietako bi hautazkoak dira (bikoteka berrikustea eta aurkeztea). Urrats bakoitza aparteko orrialde batean dago, eta bertan pausoaren helburuaren azalpena eskaintzen da. Karpeta bakoitzak erabili beharreko iturrien adibideak eta dagokion urratseko gaiarekin batera doazen ariketak ere baditu. Urrats bakoitza ingelesez dago eskuragarri, hizkuntza franko gisa: ingelesezko bertsioak eredu gisa balio du lan egiteko. Ingelesezko bertsioko materialak zure hizkuntzara itzul daitezke. Ingelesezko bertsioaz gain, hizkuntza gutxituetako hiru bertsio daude eskuragarri, hau da, euskarazko, frisierazko eta irlanderazko bertsioak, nahiz eta bertan eskaintzen diren baliabideetako batzuk ingelesez ere dauden.