Basque Wikimedians User Group/Programa
Appearance
Lan ildoak eta estrategia orokorrak
[edit]Jarraian agertzen diren LAN ILDOAK orokoarrak letra larriz eta beltzez agertzen dira. ESTRATEGIAK, aldiz, kurtsibaz.
- 1.-WIKIPEDIA EZAGUTARAZI (OROKORREAN): Horretarako, komunikabideekin etengabeko harremana mantendu behar da
- elkarrizketak lortuz (irratietan, aldizkarietan, egunkarietan...)
- artikuluak bidaliz prentsara (kolaborazioak, iritzi artikuluak...)
- ekitaldiak antolatuz eta komunikabideak gonbidatuz
- 2.-WIKIPEDIA EZAGUTARAZI (ZEHATZAGOA)
- hitzaldiak antolatuz
- tailerrak eta trebakuntza ikastaroak antolatuz, erakundeekin batera (udalak, unibertsitateko fakultateak, profesionalen kolegioak, ikastetxe eta ikastolak, Donostia 2016...)
- GLAMekin (Galeriak, liburutegiak, artxiboak eta museoak) elkarlaenan aritu euskarazko Wikipediaren edukiak eta sakontasuna handitzeko, wikilari egoiliar, editaoi eta abarren bitartez. Hedapen (Outreach) jarduerak burutu.
- 3.-LANKIDE BERRIAK ERAKARRI
- 2. atalean proposatutakoa gauzatuz
- sariak antolatuz (erakunde publiko zein pribatuekin elkarlanean: Elhuyar, Unibertsitateko fakultateak, UEU, ikastolen elkartea...)
- egoiliarren figurari etekina ateraz (liburutegiak, museoak...)
- maratoaik eta herripediak antolatuz
- Donostia 2016
- Lankide berrien segimendua eginez. Lagundu eta animatu
- 4.-WIKIPEDIAREN ERABILERA SUSTATU
- 1. atalean proposatutakoa gauzatuz
- 2. atalean proposatutakoa gauzatuz
- jendearekin harremana duten langileekin (irakasleak, liburuzainak.....) elkarlanean arituz. Hauek jende askorengana iristen dira
- 5.- WIKILARIEN ARTEKO HARREMANA ERRAZTU
- berezko atal bat sortuz Wikipedian, Txoko-tik at. Wikipediatik at erabiltzaile talde bat ere sortuz
- foroak eta hausnarketarako ihardunaldiak antolatuz
- 6.- FINANTZIAZIOA LORTU
- erakunde publikoetara joz
Nonbait Wikipediaren kalitatea hobetuko dugula aipatuko nuke. Izan ere, unibertsitate eta abarrekin egiten ditugun elkar lanetan hori izan daiteke xehedea, ahalik eta artikulurik hoberenak lortzea gai jakin baten inguruan, edo bete gabeko ezagutza eremu baten inguruko artikuluen sorkuntza bultzatzea.
2016 urterako jarduera-plangintza
[edit]- Ikus hemen 2016ko jarduera-plangintza.
2017 urterako jarduera-plangintza proposamena
[edit]- Ikus hemen 2017ko jarduera-plangintza proposamenak.