Programs & Events Dashboard/Using the Dashboard/Starting new programs/Creating a new event

From Meta, a Wikimedia project coordination wiki
Jump to navigation Jump to search

Programa berriak hasi: Ekitaldi berri bat sortu

Ekitaldi bat sortzeko, klikatu “Programa berri bat sortu +” botoia zure “Aginte-panela” menuan. Era horretan, formulario bat bete ahal izango duzu, ondorengo eremuak dituela:

  1. Programaren izenburua (nahitaez) -- Programa edo ekitaldia labur deskribatuko duen izenburua - Behin grabatuta, informazio hori ezin da editatu
  2. Erakundea (nahitaez) -- Programarako ostalaria deskribatzeko baliatutako eremu bat - Behin grabatuta, informazio hori ezin da editatu
    • Hezkuntza Programa motako ekitaldietan, programan parte hartzen duen klaseari harrera egiten dion erakundea izan beharko luke
    • Editatoi motako ekintzetan, honek ekintza antolatzen duen erakundea edo elkartea deskriba dezake
    • Beste programa mota batzuetan, saiatu zure ekintzak antolatzeko eran lehengoari eusten, etorkizunean ekintza hobeto berriz aurkitu ahal izateko
  3. Ohiko hizkuntza -- Ekarpenetan gehien erabiliko den hizkuntza kodea; hizkuntza bakarra hautatu behar da. Wikimediako hizkuntza proiektu guztietako ekarpenak ere (salbu eta Wikidata) programan sartzen dira, baina artikulua aukeratzeko tresnak ohiko hizkuntza hori erabiliko du hizkuntza lehenetsitzat, eta hizkuntza kodeari egindako aldaketak eskuz egin behar dira artikulu bakoitzerako
  4. Ohiko proiektua -- Proiektua arautzen duen printzipiorako erabiltzen den proiektu atzizkia (proiektu bakar bat onartzen du; goiko ohiko hizkuntzan bezala, proiektu guztietako ekarpenak sartuko dira (salbu eta Wikidata), baina artikulua aukeratzeko tresnak ohiko proiektua erabiliko du lehenetsitzat, eta proiekutari egindako aldaketak eskuz egin behar dira artikulu bakoitzerako
  5. Programaren deskribapena -- Testu-kate luzeak bil ditzakeen testu libreko eremua. Proposatzen dugu programa deskribapenek ondorengoa edukitzea:
    • Antolamenduko on-wiki orrietara doazen estekak, kopia daitezkeenak
    • Ekintzarako oinarrizko logistikaren deskribapena
    • Programaren pasahitza, ekintza programa orria bisitatzen duen edonori irekia izatea nahi baduzu (edo pasahitza eskuratzeko jarraibideak, ekintza itxia izatea nahi baduzu).
    • Parte-hartzaileen atxikimendua sendotuko duten on-wiki prestakuntza edo gida materialetara doazen estekak, kopia daitezkeenak; bereziki garrantzitsuak dira proiektuetako lankide berriez ari garenean, adibidez, hezkuntza programetan edo boluntario berriak erakarritako editatoietan.
  6. Hasiera data (nahitaezkoa) -- Erabili egutegiko hautagailua edo sartu data bat EE-HH-UU formatua baliatuz. Ekintza antzeko beste ekintzaren batekin aldi berean egiten bada bereziki, ondo zehaztu ordua eta minutuak (HH:MM).
  7. Bukaera data (nahitaezkoa) -- Erabili egutegiko hautagailua edo sartu data bat EE-HH-UU formatua baliatuz. Ekintza antzeko beste ekintzaren batekin aldi berean egiten bada bereziki, ondo zehaztu ordua eta minutuak (HH:MM).
Oharra: informazio hori guztia eguneratu egin dezakezu ekintza sortu eta ondoren, salbu eta izenburua eta erakundea. Izenburuan edo erakundean akats bat egin baduzu, programa ezaba dezakezu bertara parte-hartzaile bat gehitzen den arte; orduz gero, Aginte-paneleko administratzaileari eskatu behar diozu hura ezabatzeko, dashboard(at)wikimedia(dot)comera mezu elektroniko bat bidaliz.

Behin formularioa bete eta “Nire programa sortu!” klikatuta, zure orria sortuko duzu, eta programa-gidari gisa, programa eguneratzeko aukera izango duzu zure beharren arabera.