Talk:Basque Wikimedians User Group/Bylaws

From Meta, a Wikimedia project coordination wiki

Sarrera[edit]

Lehenengo artikulua baino lehen, eta sarrera gisa, elkarte berriaren justifikazioa egingo nuke nik. Sarrera horretarako prestatu dudan testua honako hau da:

"Kultura unibertsalak, gizakiak mendeetan zehar pilatu duen jakintza eta ezagutza zientifikoak, teknikoak, humanistikoak, artistikoak edo historikoak, besteak beste, ez luke gutxiengo baten ondare esklusiboa izan beharko. Aitzitik, gizaki ororen eskura dagoen altxorra izan beharko luke gure ustez. Kulturaren bidez lortuko baitu gizateriak ez soilik ezjakintasunari aurre egitea, baita elkarbizitzarako baloreak bereganatu ere. Kulturak askeago egiten gaitu, eta gizakien arteko harremanak -era berean- erraztu eta hobetu egiten ditu. Jakintza unibertsala edonoren eskura egon zedin munduko hizkuntza gehienetan sortu zen Wikipedia 2001ean. Wikipedia entziklopedia digitala, askea, irekia eta doakoa da, teknologia berriak erabiltzen dituena ahalik eta jende gehienetara iristeko. Auzolanean egindako entziklopedia honek iraultza bat ekarri du kulturaren jabetze-prozesuetan, munduko web-orri bisitatuenen artean baitago. ' '2003. urtean agertu zen Wikipediaren euskarazko bertsioa, kultura unibertsala euskaldunen eskura ipintzeko. Bide luzea egin du geroztik, eta mugarri garrantzitsu batzuk jarri. Ez dago zalantzarik euskaldunon komunitate linguistikoari aukera berriak eskaintzen dizkiola gure Wikipediak, urtez urte hazten ari dena edukien zein erabilpenaren aldetik. ' Eta hain zuzen euskarazko Wikipedia (eta bere inguruan dauden proiektuak ere) sustatzeko, ezagutarazteko eta hobetzeko proiektuarekin konprometituta gauden lankide batzuek elkarte hau sortzea erabaki dugu'''". Zer iruditzen? --Josu (talk) 12:46, 31 December 2015 (UTC)[reply]

Niri primeran dagoela iruditzen zait. Oso testu egokia, eta bertan jasotzen dira gure misio eta ikuspena. Orrialdean Sarrera edo hitzaurre bezala sartuko dut. -Xabier Cañas (talk) 12:52, 31 December 2015 (UTC)[reply]
Ados ni ere bai. Hala ere, alde bisuala eta paragrafo-banaketa pixka bat ukitu dut (argiagoa), ea ze iruitzen:
"Kultura unibertsalak, gizakiak mendeetan zehar pilatu duen jakintza eta ezagutza zientifikoak, teknikoak, humanistikoak, artistikoak edo historikoak, besteak beste, ez luke gutxiengo baten ondare esklusiboa izan beharko. Aitzitik, gizaki ororen eskura dagoen altxorra izan beharko luke gure ustez. Kulturaren bidez lortuko baitu gizateriak ez soilik ezjakintasunari aurre egitea, baita bizikidetzarako balioak bereganatu ere. Kulturak askeago egiten gaitu, eta gizakien arteko harremanak -era berean- erraztu eta hobetu egiten ditu.
Jakintza unibertsala edonoren eskura egon zedin, munduko hizkuntza gehienetan sortu zen Wikipedia 2001ean. Wikipedia entziklopedia digitala, askea, irekia eta doakoa da, teknologia berriak erabiltzen dituena ahalik eta jende gehienera iristeko. Auzolanean egindako entziklopedia honek iraultza bat ekarri du kulturaren jabetze-prozesuetan, munduko web-orri bisitatuenen artean baitago.
2003. urtean agertu zen Wikipediaren euskarazko bertsioa, kultura unibertsala euskaldunen eskura ipintzeko. Bide luzea egin du geroztik, eta mugarri garrantzitsu batzuk jarri. Ez dago zalantzarik euskaldunon komunitate linguistikoari aukera berriak eskaintzen dizkiola gure Wikipediak, urtez urte hazten ari dena edukien zein erabilpenaren aldetik.
Eta, hain zuzen, euskarazko Wikipedia (eta bere inguruan dauden proiektuak ere) sustatzeko, ezagutarazteko eta hobetzeko proiektuarekin konprometituta gauden lankide batzuek elkarte hau sortzea erabaki dugu" --Iñaki LL (talk) 21:19, 6 January 2016 (UTC)[reply]

Lurralde eremua 4. art[edit]

Esaldi hau dela egokiena iruditzen zait: Euskal Herriko eremu geografikoan. Hots, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan espainiar estatuan; eta Lapurdi, Behe Nafarroan eta Zuberoan, estatu frantsesean.

EAEko erregistroan alta emanda egoteak uste dut ez duela mugatzen jarduera lurralde eremua. Adibidez, estatu mailako elkartea izan gintezke EAEko erregistroan alta emanda dagoena. -Xabier Cañas (talk) 11:00, 4 January 2016 (UTC)[reply]

Kaixo, zati honi dagokionez, ondo deritzot. Formari begira, pixka bat ukitu dut Euskaltzaindiaren arauekin bat etorriz batez ere, ea ze iruitzen: "4. artikulua.- Elkarteak batez ere hemen garatuko ditu bere funtzioak: Euskal Herriko eremu geografikoan, hots, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan Espainiako estatuan, eta Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan Frantziako estatuan". Josuk azaldutako kezkari Xabierrek erantzun dio, partziala ez ote den nago hala ere: Frantziarako ere balio ote du? Nik baietz uste (korporazioek problemarik ez, hori argi dago;), baina ondo legoke horri buruz zeozer gehiago jakitea. --Iñaki LL (talk) 21:06, 6 January 2016 (UTC)[reply]
Aste honetan saiatuko naiz Jaurlaritzaren ordezkaritzatik pasatzen jakiteko eragin-eremua erkidegoaz edo estatuaz harago izan daitekeen. --Xabier Cañas (talk) 07:00, 11 January 2016 (UTC)[reply]

Diaspora[edit]

Ez dakit hau ere lurralde eremuan sartu beharko litzatekeen, baina uste dut ondo legokeela aipatzea, diasporarekin, atzerriko euskal etxeekin lan ildoak irekitzeko aukera hor dagoela. Etxepare Institutua lagungarri izan liteke horretan. Adibidez, euskal kulturari buruzko edukiak beste hizkuntzetan bermatzeko eta mantentzeko lanak erraztu ditzakete komunitate horiek. Horrez gain, elkarren arteko trukeak ere planteatu daitezke etorkizunean.--Xabier Cañas (talk) 07:20, 11 January 2016 (UTC)[reply]