Talk:Basque Wikimedians User Group/Education program translations 2017

From Meta, a Wikimedia project coordination wiki

Abisu-titular[edit]

Atsalde on Xabier Armendaritz, hitz egin genuen marratxorik gabeko linea segitzeko, eta nik hala egin dut. Goikoak ordea ez du hori jarraitzen, eta ez du nahitaezkoa. Beraz, nik kenduko nuke. Hala ere, zaila da dena erabat koherentea egitea, gauza batzuk nahiko finkatuta daudelako. --Iñaki LL (talk) 14:32, 27 November 2017 (UTC)[reply]

Kaixo, Iñaki. Kontua da arau horrek salbuespen bat zuela hasieratik: bigarren osagaia adjektibotzat har badaiteke, marratxoa nahitaezkoa dela (programa-bideratzaile, programa-gidari). Kasu honetan, beraz, titular adjektibotzat ere uler daitekeenez, marratxoa nahitaezkoa da. --Xabier Armendaritz (talk)
@Xabier Armendaritz:? Ez, aurretik objektua eta anbiguoa izan daitekeenerako bakarrik da nahitaezkoa, alegia, ume saltzaile vs ume-saltzaile. Beste kasuren bat ere egongo da, baina ez da zuk aipatu duzun hori. Zalantzan egonik, neuk galdetu nizun zehazki, etxe aldaketa eta horrelako kasuetarako. Goraintzi --Iñaki LL (talk) 21:06, 27 November 2017 (UTC)[reply]
Funtsean, ordea, arrazoia hori da: hitz elkarketako bigarren osagaia adjektibotzat hartuta oker ulertzeko bidea ematen dutela marratxorik gabe (marratxorik gabe, «bideratzailea den programa», «gidaria den programa» uler daitezke zerrendan lehenagotik dauden bi termino horiek, hurrenez hurren). Horrexegatik ikusten dut beharrezko marratxoa beste honetan ere: «titularra den abisua» ez, baizik «abisuzkoa den titularra» uler dadin. --Xabier Armendaritz (talk)
@Xabier Armendaritz: Ad hoc kasu bat da, baina anbiguitate arriskua ere hor dago. Ok. --Iñaki LL (talk) 14:31, 28 November 2017 (UTC)[reply]

Wiki edozer[edit]

@Xabier Armendaritz:@Theklan:@Assar: Beste gai bat, niri lanak emango dizkit itzultzen hasi naizelako, baina orain egiten badugu etorkizuneko buruhauste gehiago saihestuko ditugu. Zer egin wiki markup eta antzekoekin? (wiki) Markup markaera itzuli dut, baina wikitestu ere bazegoela ikusi dut. Beraz, erabaki dezagun orain aurrera baino lehen. --Iñaki LL (talk) 14:32, 27 November 2017 (UTC)[reply]

Ikusi ahal izan dudanez, wikitestu hori wikitext itzultzeko erabili izan da. Hortaz, guztiz egoki ikusten ditut wiki markaera eta wiki markak termino horiek. Hala ere, zalantza hau sortzen zait: horrelaxe, bereiz idatzi, ala lotuta (wikimarkaera, wikimarkak)? Lotuta koherenteago ikusten dut beste termino batzuekin (wikitestu bera, adibidez). --Xabier Armendaritz (talk)
Zuek zarete adituak, @Assar:, @Xabier Armendaritz:, @Iñaki LL:... nire ustez hitz elkartuak hobeto, neologismoak sortzea ondo dago (wikilari, wikitestu edo wikiiturri sortu dugun bezala). -Theklan (talk) 19:40, 27 November 2017 (UTC)[reply]
Gabon, zuk diozuna Theklan, nahiko ados nago, alegia, aurrizki moduan erabiltzea edo (egia esateko ez dut baten edo bestearen aldeko iritzi sendorik). "Wikitestu" laburra da eta ondo geratzen da, baina gero hitz guztietan (edo gehienetan...) koherentzia mantendu behar da. Besteok zer iritzi? --Iñaki LL (talk) 21:16, 27 November 2017 (UTC)[reply]
Wikimarkaera, wikimarkaketa edo wikimarkak ez ditut gaizki ikusten. Zerbaiterako balio badu, wikipedian eu:Markaketa lengoaia erabili izan dugu, baina Euskaltermek markatzeko lengoaia dio eta ZT hiztegiak markatze-lengoaia dio.--Assar (talk) 16:11, 28 November 2017 (UTC)[reply]

reputable publisher[edit]

@Iñaki LL: @Theklan: @Assar: Termino hori itzultzeko, ospetsu adjektiboa erabiliko nuke, Elhuyar eta Morris hiztegien bidetik. Hurrengo aukera egokiena, nire ustez, izen oneko da, baina erabiltzaileentzat ilunxea iruditzen zait. Orain dagoen aitortu horretatik jotzea (aitortutako argitaletxe / aitortutako argitaldari), ordea, ulergaitza egiten zait, originala irakurri behar izan dut zer esan nahi zuen ulertzeko: nork aitortu du zer? --Xabier Armendaritz (talk)

Ba argi zeok motel, aitortu erabili izan da askotan ('reconocido', "aitortzen dio/zu/ete zerbait (ona) egin izana"...), nahiz eta niri ere ez izan gehien gustatzen zaidana. Izen ona egokia izan daiteke, ea besteek zer esaten duten. --Iñaki LL (talk) 14:42, 28 November 2017 (UTC)[reply]
Ez dut iritzi argirik kasu horretan.--Assar (talk) 16:20, 28 November 2017 (UTC)[reply]