Programa eta Ekintzen Arbela: nola erabili arbela

From Meta, a Wikimedia project coordination wiki
This page is a translated version of the page Programs & Events Dashboard/Using the Dashboard and the translation is 52% complete.
Outdated translations are marked like this.

Programa eta Ekintzen Arbela

Kudeatu Wikimediako programak eta egin erraz haien jarraipena toki bakar batetik


Dokumentazio orri hau, outreachdashboard.wmflabs.org orrian dagoen Programa eta Ekintzen Arbelari buruzkoa da. Arbelaren oinarrizko xedea da bide erraz bat ematea, bi zeregin hauek egiteko: batetik, proiektu komun batean lan egiten ari diren editore taldeak antolatzea; eta, bestetik, zer egiten ari diren eta zer ekarpen egin dituzten jarraipena egitea.

Wiki Hezkuntza Fundazioaren WikiEdu Arbelaren produktu deribatu bat da. WikiEdu Arbela, Ipar Amerikako unibertsitateek Ingelesezko Wikipedian egiten dituzten hezkuntza ikastaroetarako soilik da, ordea. Programa eta Ekintzen Arbelak, berriz, ia edozein Wikimedia proiektutako edozein hizkuntzatako askotariko programetan funtzionatzen du.

Zergatik erabili Programa eta Ekintzen Arbela?

Programa eta Ekintzen Arbela diseinatuta dago editore taldeak kudeatu eta jarraitzeko, ondorengo ezaugarri hauek dituzten programetan:

  1. Denboraz mugatuak: noiz hasi eta noiz bukatuko diren zehaztuta dute.
  2. Arlo jakin batera bideratuak: ez dira gainezartzen beste editatze jarduera batzuekin, hau da, editoreak eurei esleitutako artikulu indibidual eta berezietan lanean aritzen dira.
  3. Kohorteetan oinarrituak: ekarpenak egiten dituztenen talde berezi bat dago; ekarpen-egile horien erabiltzaile izenak eskuratu eta dokumentatu egin daitezke.

Arbelari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, ikus itzazu dokumentazio orri nagusia eta Maiz Egiten diren Galderak.

Oinarriak

Saioa hasi

Ongietorria, eta arbelaren helburua (1/5)

Plataformak OAuth erabiltzen du, zure Wikimedia kontu globala erabiliz plataforman saioa hasteko.

«Eman izena» ikonoan klikatzen baduzu Wikipedia kontu bat aktibatuta izan gabe, Wikipediako orri batera eramango zaitugu, Wikipediako kontu baterako izena eman dezazun. Halakoetan, kontua sortuta duzunean eta OATH erabiltzea onartuta duzunean, atzera ekarriko zaitugu arbelera.

Wikipediako kontu bat baldin baduzu eta «Hasi saioa» botoian klikatzen baduzu, Wikipediara eramango zaitugu saioa hasteko; gero, OAuth protokoloak baimena eskatuko dizu, arbelak zure kontua erabiliz orriekin elkarrekintzan aritzeko. Saioa hasita duzunean, atzera arbelera ekarriko zaitugu.

Oharra: OAUTH baimenek hau eskatzen dute: «Orriekin elkarrekintzan aritzea: dauden orriak editatzea; orriak sortu, editatu eta mugitzea». Eginbide hori gutxitan erabiltzen da, eta ez da oso garrantzizkoa tresnaren oraingo iterazioan.

Arbelean nabigatu

Errepara iezaiezu «Esploratu» eta «Nire Arbela» fitxei, interfazearen goialdeko ezkerrean.

Behar dituzun jardueretatik gehienak aurkituko dituzu «Nire Arbela» fitxan. Fitxaren izena orriaren goialdeko ezkerrean ageri da. Fitxa horrek sarbidea ematen dizu batu dituzun orri guztietara; gainera, programa berriak sortzeko aukera ematen dizu.

Goialdeko lehenengo fitxak, «Esploratu» izenekoak, dauden programak esploratzeko aukera ematen dizu, bai eta ekintzen kanpaina orriak bilatzeko eta haietan zehar klikatzeko aukera ere. Programa aktibo guztiak arakatu ditzakezu fitxa horretatik, eta hainbat iragazki erabil ditzakezu ekintzak ordenatzeko eta haietan bilatzeko.

Goialdeko bigarren fitxak, «Nire Arbela» izenekoak, nolabait ere zu partaide zaituzten programa guztiak esploratzea ahalbidetzen dizu. Fitxa horrek, era berean, programak sortzeko, programak bilatzeko eta programetan parte hartzeko bidea ematen dizu.

Interfazearen hizkuntza aldatu

Hizkuntza lehenetsia, arbelerako, ingelesa da, edo zure nabigatzaileak lehentasunekotzat jarrita duen hizkuntza.

Interfazearen goialdeko eskuinean, «Saioa bukatu» eta «Erabiltzaile izena» botoien ondoan, aurkituko duzu hizkuntza aldatzeko aukera.

Interfazeko hizkuntza aldatzeko, zoaz orriaren goialdeko eskuineko ertzera, eta klikatu goitibehera botoian. Tresna horrek Wikipediak darabilen hizkuntza-hautatze unibertsal berdina darabil.

Orain arte, plataforman probatu diren ia alfabeto guztiek funtzionatu dute egoki. Interfazea beste hizkuntza gehiagotara itzultzeko, ikus Translatewiki webguneko proiektua. Zure hizkuntzako alfabetoa ondo erakusten ez bada, jakinaraz ezazu mezu elektroniko bat bidaliz dashboard@wikimedia.org helbidera, edo errorearen berri emanez Phabricatorri buruzko gunean.

Programa batean parte hartu

Arbela pausoz pauso, parte-hartzaileentzat (2/5)

Parte hartzen ari zara programa edo ekintza batean, adibidez: editatoi batean, unibertsitateko eskola batean, edota Wikimedia proiektuak editatzea edo Commonsera fitxategiak igotzea dakarren beste lankidetza egoera batean. Programa-bideratzaileak dagoeneko programa txertatua izan beharko luke arbelean. Programan sartzeko pare bat bide daude. Arbelean saioa hasita ez baduzu, ikus nola hasi saioa arbelean.

Antolatzaileak esteka bat partekatu baldin badu zurekin

Arbelean programak sortzen dituzten programa-antolatzaileek, parte-hartzaileak sartzeko URL bat bidal dezakete posta elektronikoz edo URL hori wiki batean jarrita, ekintzara erraz batu ahal izateko. Esteka edo lotura hori da arbelean programa edo ekintzak duen orriaren helbidea, gehi, eskuinean, «?enroll=IKURRA#» karaktereak. «IKURRA#» delako hori, ausazko traol bat edo pasahitz hautatu bat izango da. Estekak itxura hau izango du:

https://outreachdashboard.wmflabs.org/courses/WMF/test?enroll=jbnkodpt

Arbelean saioa hasita ez baduzu, saioa hasteko edo kontu bat sortzeko eskatuko dizu. Ikus nola hasi saioa arbelean. Saioa hasita duzunean, itxura hau duen lauki bat ikusiko duzu:

Programa batera batzeko aukerak

Aukerak eskuragarri dituzunean, klika ezazu «Batu 'PROGRAMA IZENA' programara» botoian.

Zorionak, ikastarora batu zara!

Arbelean programa aurkitu behar baduzu

Antolatzaileak esteka partekatu ez badu, programa arbelean bila dezakezu, eta han batu zaitezke. Ireki ezazu Arbela, eta klika ezazu «Esploratu» fitxa goialdeko ezkerreko ertzean edo klika ezazu «Bilatu programa bat» botoian:

Horrek arbeleko programa zerrendara eramango zaitu, programa aktiboenetik jarduera gutxien duenera ordenatuta:

Korritu beherantz edo erabili CTRL+F teklak (⌘+F teklak, Mac ordenagailuetan) programaren izenburua bilatzeko. Klika ezazu izenburuan, eta programa orrira iritsiko zara. Programa orrian, kolore griseko «Batu programa honetara» botoia dago:

Irekiko den elkarrizketa-laukian, pasahitza eskatzen da:

Pasahitza ez baduzu, jar zaitez harremanetan programa-bideratzailearekin; hark jakinarazi ahal izango dizu. «Ados» klikatzen duzunean, programako kide izango zara.

Programa berriak hasi

Nola erabili arbela (3/5)

Programa edo ekintza baten aurkezlea baldin bazara, ekintzak sortzeko gai izan behar duzu. Programa edo ekintza bat sortzeko bi era daude: berri bat sortuz, edo lehendik dagoen ekintza bat klonatuz.

Programa berri bat sortzeko, jo ezazu «Programa berri bat sortu» botoira, pantailaren eskuinaldean.

Ekintza berri bat sortu

Ekintza bat sortzeko, klikatu «Programa berri bat sortu» botoian, zure «Nire Arbela» menuan. Horrela, ondorengo eremu hauek dituen formulario bat bete ahalko duzu:

  1. Programaren izenburua (nahitaezkoa): programa edo ekintza laburki deskribatzen duen izenburu bat. Behin grabatuz gero, informazio hori ezin da aldatu.
  2. Erakundea (nahitaezkoa): programaren antolatzailea deskribatzeko eremua. Behin grabatuz gero, informazio hori ezin da aldatu.
    • Hezkuntza Programaren motako ekintzetan, programan parte hartzen ari den taldea ikasletzat duen erakundea izan beharko luke.
    • Editatoiaren motako ekintzetan, ekintza antolatu duen erakundea izan daiteke.
    • Bestelako programetarako, saia zaitez zeure ekintzak antolatzeko moduan koherentea izaten, etorkizunean ekintza aurkitzea erraza izan dadin.
  3. Hizkuntza nagusia: ekarpenetarako gehien erabiliko den hizkuntzaren aurrizkia. Hizkuntza bat bakarra aukeratu behar da. Programan sartzen dira Wikimediako hizkuntzetako proiektu guztietako ekarpenak, baina hizkuntza aukeratzeko tresnak hizkuntza nagusi hori erabiliko du hizkuntza lehenetsitzat; beste hizkuntzetarako, artikulu bakoitzean aldatu beharko da hizkuntza aurrizkia.
  4. Proiektu nagusia: proiektu antolatzaile nagusiaren proiektu aurrizkia. Proiektu bat bakarra jar daiteke. Hizkuntza nagusiarekin bezala, proiektu guztietako ekarpenak sartuko dira, baina artikulua hautatzeko tresnak proiektu nagusia erabiliko du proiektu lehenetsitzat, eta proiektu aldaketak eskuz egin beharko dira artikulu bakoitzerako.
  5. Programaren deskribapena: testu librea; testu luze bat izan daiteke. Iradokitzen dugu programaren deskribapenak eduki hauek izatea:
    • Wikian dauden antolatze-orrietara jotzeko esteka kopiagarriak.
    • Ekintzaren oinarrizko logistikaren deskribapena.
    • Programako pasahitza, programa orria bisitatzen duen edonorentzat ekintzara erregistratzea libre izatea nahi baduzu (edo pasahitza lortzeko jarraibideak, ekintza itxia izatea nahi baduzu).
    • Parte-hartzea indartzeko helburua duten eta wikian dauden trebatze- edo orientazio-materialera jotzeko esteka kopiagarriak: bereziki garrantzitsuak dira, proiektuetara ekarpenak egiten hasten ari den jendea baldin badago, adibidez hezkuntza programetan edo editatoietan, boluntario berriekin.
  6. Hasiera data (nahitaezkoa): erabil ezazu egutegi hautatzailea, edo idatz ezazu data UUUU-HH-EE formatuan. Bereziki ekintza antzeko beste ekintza batzuekin batera egiten bada, zehaztu ezazu ordua, HH:MM formatuan.
  7. Bukaera data (nahitaezkoa): erabil ezazu egutegi hautatzailea, edo idatz ezazu data UUUU-HH-EE formatuan. Bereziki ekintza antzeko beste ekintza batzuekin batera egiten bada, zehaztu ezazu ordua, HH:MM formatuan.
Oharra: ekintza sortu eta gero, informazio hori guztia egunera dezakezu, salbu eta izenburua eta erakundea. Titulua edo erakundea jartzean akatsik egin baduzu, programa ezabatzeko astia duzu harik eta programara parte-hartzaile bat batzen den arte; hortik aurrera, Arbeleko administratzaile bati eskatu behar diozu programa ezabatzeko, dashboard@wikimedia.org erakundera mezu elektroniko bat idatzita.

Formularioa beteta duzunean, klika ezazu «Sortu nire programa!» botoian. Horrela, orria sortuko duzu, eta, programa-gidaria zarenez, programa orria behar den aldiro eguneratu ahalko duzu (ikus ezazu beheko atala, «Programaren informazioa eguneratu».

Programa bat klonatu

Programa bateko partaide zarenean, «Aurreko programa klonatu» botoia azalduko zaizu elkarrizketa laukian, behin arbelean «Programa berri bat sortu» botoian klikatu eta gero.

Zuk lehenago bideratu edo parte hartu duzun programa edo ekintzaren bat berriz sortu nahi baduzu, programa hori «klona» dezakezu, deskribapena, izenburua eta erakundea mantentzeko. Hori egiteko urratsak:

  • Joan «Nire Arbela» aukerara.
  • Klikatu «Programa berri bat sortu».
  • Klikatu «Aurreko programa bat klonatu».
  • Goitibehera laukian, zure programen artean, aukeratu zein klonatu nahi duzun.
  • Klikatu «Programa hau klonatu».
  • Bete formularioa, programa berri bat sortzean bezala.
  • Klikatu «Sortu nire programa!».

Programaren informazioa eguneratu

Programa orri baterako administrazio interfazea. Errepara iezaiozu nola programa deskribapenaren goialdeko eskuinean eta xehetasun laukietan «Editatu» botoiak dauden, programa-antolatzaileentzat.

Deskribapena, hasiera data eta bukaera data eguneratu egin daitezke ekintza baten hasierako sorreraren ondoren. Deskribapena aldatzeko, klika ezazu «Deskribapena editatu» botoia. Hasiera edo bukaera data edo beste xehetasun batzuk aldatzeko, klikatu «Xehetasunak editatu» botoia.

Gainera, ekintza bat sortu eta gero, informazio gehigarria egunera dezakezu ekintzan, adibidez:

  • Bideratzaileak: lehenespenez, programa orriaren sortzailea sartuko da ekintzaren bideratzailetzat. Beste bideratzaile batzuk gehitu daitezke, lehenago arbelerako izena eman duten ekarpen-egileak diren wikilari erregistratuen artean. Bideratzaileek programa orria editatzeko ahala dute.
  • Pasahitz kodea: ekintza bateko parte-hartzaileak mugatzeko erabil daiteke.
  • Datuen eguneraketa programatzea: horrela zerbitzariei eskatzen zaie berriz kalkula ditzatela ekintza bateko editoreen ekarpenak (horrela, iraganeko ekintzen datu historikoak eska ditzakezu, datuen eguneratzeak ikusteko).

Programa bat ezabatu

Programa orri baterako administrazio interfazea. Eskuinean, errepara iezaiozu «Ikastaroa ezabatu» botoiari. Botoi hori programa batek parte-hartzailerik ez duenean baino ez da azaltzen.

Bideratzaileek ezin dituzten beren programa ezabatu, programak parte-hartzailerik baldin badu. Parte-hartzaileren bat duen programa bat ezabatzeko, bidali mezu elektroniko bat dashboard@wikimedia.org helbidera.

Parte-hartzailerik gabeko programa bat ezabatzeko, egin urrats hauek:

  • Joan programa orrira.
  • Behealdeko eskuinean dagoen «Ekintzak» atalean, klikatu «Ikastaroa ezabatu» botoia.
  • Idatzi ekintzaren izenburua laukian, ekintza ezabatu nahi duzula berresteko.
  • Klikatu «Ezabatu» botoia.

Horrela, ekintza ezabatuko da.

Ekarpen-egileak gehitu

Programa-gidaria zarenez, programara ekarpen-egileak gehitu ditzakezu, «Editoreak» fitxako «Parte-hartzea» botoiaren bidez.

Programa-gidariek ekarpen-egileak gehitu ditzakete ekintzara zuzenean. Ekarpen-egileak gehitzeko urratsak:

  • Joan ekintza bateko «Editoreak» fitxara.
  • Klikatu «Parte-hartzea» botoia, eskuinaldean.
  • Formularioak agertuko zaizkizu, erabiltzaile izena erabiliz erabiltzaileak banan-banan gehitzeko, edo hainbat erabiltzaile batera gehitzeko.
    • Hainbat erabiltzaile batera gehitzeko, erabiltzaile izenak testu zerrenda batean gehitu behar dituzu, izen batetik bestera soil-soilik paragrafo jauzia utzita (ez beste puntuazio ikurrik), eta «User:» hasiera kanpoan utzita.

Allowing contributors to request accounts

Program organizers can allow participants to request accounts through the tool. To allow account requests within event:

  • Go to the "Actions" box on the right hand side within an event.
  • Click on the "Enable account requests"
  • Confirm that you want to enable accounts in the dialogue.
  • Users can make account requests.

Note: After users make account requests, organizers will see a link to the requested accounts for their program and can create them. A temporary password will be sent to the email for each requested account when it is created. An Admin for the dashboard can also see pending account requests across all events and process them all with one click.

Artikuluak editoreei esleitu

Ikastaldean zereginak esleitzeko eta ekintza batzuetarako, programa-bideratzaileek beharbada esleitu nahi izango dute zer artikulutan lan egingo duten parte-hartzaileek. Eginbide horri esker, bideratzaileek ekarpen-egileei lagundu diezaiekete lantzeko gaiak aukeratzen, eta identifika dezakete programaren eremuaren barruko eduki egokia. Artikulu bat esleitzeko urratsak:

  • Programa batek izena emana duten editoreak dituenean, joan «Editoreak» fitxara.
  • Klikatu «Artikuluak esleitu» fitxa.
  • Editore bakoitzerako, aukera hauek izan behar zenituzke:
    • «Artikulu bat esleitu»: horren bitartez, ekarpen-egileei zer artikulutan lan egingo duten esleitu diezaiekezu.
    • «Berrikuspena esleitu»: horren bitartez, beste norbait lantzen ari den artikuluak esleitu diezaiekezu ekarpen-egileei, beren artean berrikuste lanak egin ditzaten. Bigarren aukera hau antolatze tresna bat da soilik, ez du aldatzen nola egiten zaien jarraipena ekarpen-egile bakoitzaren elementuei.
  • Klikatu goialdeko «Egina» botoia, gordetzeko.

Artikulu iradokiak edo «langai» daudenak gehitu

Programa eta Ekintzen Arbelaren barruko artikulu fitxa, programa bati dagokionez lantzen ari diren artikuluak behatzeko interfaze bat ematen duena.

Programa eta ekintza askotarako, lantzeko artikuluak iradoki nahi izango diezu kideei. Hori egiteko urratsak:

  • Joan «Artikuluak» fitxara, programan.
  • Korritu orriaren behealderaino.
  • Klikatu «Gehitu langai dagoen artikulu bat» botoia.
  • Sartu artikulu izenburua, eta klikatu «Esleitu».

Artikulu horiek softwarean langai daudenean, programako parte-hartzaileek beren burua artikulu bakoitzera esleitu ahalko dute, beren «Nire Arbela» atalaren bidez.

Tracking Wikidata items in an Article Scoped Program using Petscan

An Article Scoped Program can use Petscan output to track articles. This is particularly useful in Wikidata-focused programs, where you can use this function to track items that are the results of a specific SPARQL query.

  • Run a Petscan search on the wiki of your choice. To track Wikidata items, you can enter a SPARQL query on the Other sources tab.
  • After running the query in Petscan, note its PSID, above the results list.
  • Set your program type to be an Article Scoped Program via the Edit Details options in the Home tab.
  • In the Articles tab of your program's dashboard, enter the PSID in the Tracked Categories, PSID & Templates section.
  • Now the program will track edits to the articles/items in the result list of the Petscan query. If the query yields a large result, it can take several hours for the tracking on the dashboard to catch up.

Metrika eta jarraipena

Programa orri bakoitzaren goialdean, zenbaki sail bat dago. Zenbaki horiek guztizko estatistikak dira, «Programaren xehetasunak» atalean ekintzarako zehaztutako epean bilduak.

Zenbakiak zure parte-hartzaileak editatzen hasi eta gero biltzen dira. Metrika horiek zenbatzeko softwareak, batzuetan, denbora bat behar du bere lana egiteko, baina edizio bat zenbatuta egon beharko litzateke 24 ordu igaro baino lehen. Metrika ez baldin badabil behar bezala, jo ezazu dashboard@wikimedia.org erakundera.

Programa bakoitzak metrika batzuk ditu goialdean. Irakur ezazu atal hau, metrika horien azalpenak nahi badituzu.

Orriaren goialdeko metriketan, hauek ageri dira:

  • Sortutako artikuluak: programaren barruko erabiltzaileen kohorteak sortutako artikulu berrien kopurua da. Sortutako </ref>artikuluen zerrenda, era berean, editatutako artikuluekin batera ageri da, «Artikuluak» fitxan.[Note 1]
  • Editatutako artikuluak: programaren barruan erabiltzaileen kohorteak ekarpenak egindako artikuluen kopurua da.[Note 1]
  • Edizioak, guztira: programaren barruan kohorteak egindako edizioen guztizko kopurua da.[Note 1]
  • Editoreak: kohorteari programarako batu zaizkion editoreen kopurua da. Editoreak batzeko bideak bi dira: editoreak berak izena emanda, edo programa-antolatzaileak batuta
  • Gehitutako hitzak: erregistratutako edizioen bidez proiektuari gehitutako hitzen kopuruaren kalkulua da. Kalkulua egiteko oinarria da edizio bakoitzean gehitutako byte kopurua. Gaur egun, hitzeko byten batez besteko kopurutzat ingeles hizkuntzarena erabiltzen da.[Note 1]
  • Artikulu ikustaldiak: programara batutako editore batek egindako lehen edizioaz geroztik programaren barruan landutako orriei egin zaizkien ikustaldien kopuruaren kalkulua da.
  • Commonsera igotakoak: programaren barruan Wikimedia Commonsera igotako multimedia fitxategien kopurua da.

Oharra

  1. a b c d Oharra: softwareak programaren wiki nagusian baizik ez ditu zenbatzen ekarpenak, edo ekarpen-egileak artikuluak esleituta dituzten wikietan.

For more metrics tracked by the dashboard go to the Glossary of the Dashboard Metrics.

Ekintza historikoei buruzko datuak exekutatu

Arbelari buruzko galdera-erantzunak (4/5)

Softwareak datu historikoak berreskura ditzake, Programa eta Ekintzen Arbela erabiltzen ari ez zen ekintza bati dagokionez. Hori egiteko, aski duzu iraganeko ordu- eta data-ezarpenak dituen programa bat sortzea. Ekintza sortutakoan, zehaztu itzazu ekintzaren editoreak zein izan ziren, eta klika ezazu «Datu-eguneratzea programatu» botoia, «Ekintzak» ataleko eskuin muturrean.

Oharra: orri-ikustaldien datuak, parte-hartzaileek egindako ekarpenen segimendua egiten hasten denetik jasotzen dira. Orri-ikustaldien datu historikoak ez dira biltzen.

Kanpaina-eginbidea

Kanpaina-eginbidearen tutoriala.

Arbelak «kanpainak» ere kudeatzen ditu, hau da, ekintza sortak, hala nola «Artea eta feminismoa» edota eskualde nahiz herrialde bateko hezkuntza programak. Ekintza sorta horren barruan, ekintza bakoitzerako behar diren egitura eta informazioa berdintsuak izango dira, eta hainbat ekintza metrika-gorputz bakarrean biltzeko beharra izango da. Eginbide honi esker, hainbat programa biltzen dituen kanpaina bat sor dezakezu. Era berean, kanpaina baten barruan programa bat sor dezakezu, programa baliabide erabilgarri batzuk eskura izateko, hala nola txantiloiak, programa xehetasunak, datuen jarraipena eta abar. Oro har, eginbideari esker hobeto konektatuta egon zaitezke zure kanpainara batzen diren beste programa-antolatzaileekin, eta toki bakarrean bistara dezakezu zure inpaktu kolektiboa.

Kanpaina bat sortzeko urratsak

Urrats hauek dira:

  1. Has zaitez «Bilatu kanpaina bat» menuan.
  2. Kanpaina zerrendaren behealdean, klikatu «Kanpaina berri bat sortu» botoia.
  3. Kanpainetarako hasierako elkarrizketa laukian, idatzi kanpaina horretarako izenburua eta deskribapena. Behar izanez gero, idatzi kanpainen hasiera eta bukaera datak (ekintzak jarduera sail baten barruan egiten badira, adieraz ezazu). Formulario horiek bete eta gero, klikatu «Kanpaina bat sortu».
    • Kanpaina sortu eta gero, xehetasunak edita ditzakezu, harik eta norbait kanpainaren barruak programak sortzen hasten den arte.
  4. Kanpaina sortu eta gero, «Editatu» botoia saka dezakezu, kanpainaren barruan. Horrela, hiru aukera aterako zaizkizu:
    • «Deskribapena editatu»: jatorrizko txantiloian jasotako deskribapena aldatzeko aukera ematen dizu.
    • «Xehetasunak editatu»: kanpainaren muineko xehetasunak aldatzeko aukera ematen dizu.
    • Edo, «Programako txantiloia» aukeraren barruan, «Editatu deskribapena» klikatuta, programako txantiloi bat landu ahalko duzu. Programa-gidariek beren tokiko programa edo ekintzetarako orriak sortzeko erabil ditzakete txantiloi horiek, eta behar izaten diren material edo deskribapenak partekatzeko.

Kanpaina baten barruan ekintza bat sortu

Kanpaina bat sortu eta gero, programa-gidariak kanpaina orri nagusira joan daitezke, eta han «Programa sortu» klikatu. Horrela, programa txantiloia erabiltzen da, hainbat eremu dagoeneko beteta dakartzan formulario-zirriborro bat sortzeko. Gero zirriborro hori, programa-sorkuntzako beste programa batzuk bezala erabil daiteke (ikus gorago). Kanpainatik kanpora sortutako programa bat kanpainara sartu nahi baduzu, arbeleko administratzaile batek egin dezake hori. Zure kanpainan arbeleko administratzaile bat lanean ari ez bada, bidali mezu elektronikoa dashboard@wikimedia.org erakundera, aldaketa eskatzeko.

Downloading Campaign or Program Statistics from the Dashboard

To download statistics, follow these steps:

  • In the "My Dashboard" or "Find Programs" tab
  • Locate the desired Program or Campaign for which you want to download statistics
  • Open the desired program or campaign
  • If it's a campaign:
    • Navigate to the "Home" tab on that Campaign's page
    • Click the "Download Stats" button
  • If it's a program:
    • Navigate to the "Home" tab on that Program's page
    • Scroll down to the bottom where you'll find the "Actions" section
    • Click the "Download Stats" button
  • In the dialog that pops up, look through the data available for download, and click on the button labeled with the title of the data you wish to download.

Customizing what to track with an "Article Scoped Program"

@ 3:59 the dashboard demo begins

In a scenario where a user contributes to multiple articles and wishes to compile contribution counts for a specific subset of articles rather than the entire collection, opting for an "Article Scoped Program" is the most suitable choice. When the program type has been changed to an “Article Scoped Program” the Dashboard will only track edits to the articles that you categorized to be tracked.

To enable this feature the first step is to select “Create an independent program” from the dashboard page and then select “Article Scoped Program”. If the user has existing programs and the option “Create New Program” or “Clone Previous Program” pops up after selecting “Create an independent program”, select “Create New Program” and then select “Article Scoped Program”. Fill in the inputs presented with details of your program and then set the activity tracking period (start and end dates). The next step is choosing a scoping method.

Note that all scoping methods can be selected at once and individual scoping methods can also be added to the program from the “Articles” tab.

There are four (4) scoping methods to choose from:

  1. Categories: this feature when selected enables the dashboard to track articles in specific wiki categories.
  2. PagePile: this enables the Dashboard to track a collection of articles with a unique identifier that doesn't change over time. (PagePile Tool)
  3. PetScan: is a query tool that allows the Dashboard to extract data and generate lists of related pages that match certain criteria (categories, templates, wikilinks, and much more). A PetScan query ID is generated and can be used to configure a set of articles and enable tracking on the dashboard.
  4. Templates: this feature allows articles to be tracked based on certain templates they contain.

After the scoping method options, each method follows up with input fields for the user to fill in with the appropriate information.

Categories:

The user enters the categories they would like the dashboard to track, and selects the subcategory depth value (0 is the default value i.e. articles directly in that category) of the category/categories selected and wiki domain.

Page Pile:

The user enters the PagePile ID/URLs they would like the dashboard to track, selects the wiki domain, and also has the option of creating a PagePile using the official PagePile tool.

PetScan:

The user enters the PetScan ID/URLs they would like the dashboard to track, selects the wiki domain, and also has the option of creating a PetScan using the official PetScan tool.

Templates:

The user enters the template(s) they would like the dashboard to track and selects the wiki domain name.

Finally, the user selects “Create my Program!” and the “Article Scoped Program” configuration is complete. Also note that if a user is a facilitator of a program and would like to track their contributions on the dashboard, they would need to assign themselves to the article(s) as an editor.

Adding new training modules

The Dashboard's training module system uses pages on Meta to create and translate training content. The training content is made up of three kinds: Libraries, Modules, and Slides. A Library is a set of one or more related Modules, and a Module is a series of Slides.

Libraries

The set of training libraries that the Dashboard knows about is defined at Training modules/dashboard/libraries. A new library should have two parts:

  1. a `.json` page that defines the libary's ID number, url slug, and the wiki page which holds the rest of the libary definition. Example: User:Ragesoss/dashboard libraries/editathons.json.
  2. a wiki page that defines the library's title, description and contents. Example: Training modules/editathons/library

To create a new library, follow the examples above and then add a link to the `.json` page to the list of libraries. The ID should be the lowest number not already taken by another library.

To add a new module to an existing library, find the wiki page that defines which modules are included and edit it. (If the modules are all listed on the `.json` page instead of on a wiki page, it will need to be converted to the wiki page format first.)

Modules

The set of training libraries that the Dashboard knows about is defined at Training modules/dashboard/modules. A new module should have two parts:

  1. a `.json` page that defines the modules ID number, url slug, the series of url slugs for each slide in the module, and wiki page which holds the rest of the details. Example User:Ragesoss/dashboard modules/wikipedia-essentials.json
  2. a wiki page that defines the module's title and description. Example: Training modules/wikipedia-essentials

To create a new module, follow the examples above, then add a link to the `.json` page to the list of modules. Use a 5-digit ID number that isn't already taken by another module, and include the ID on the page so that we can easily see which IDs are taken.

Slides

The set of training slides that the Dashboard knows about is defined at Training modules/dashboard/slides. A new slide can be created with only a wiki page, like this.

  • The slide's unique ID — followed by a dash — should be the first part of the title of the subpage. (For the example above, the ID is 10304.)
  • The url slug for the slide should be the rest of the subpage title. (For the example above, the url slug is `neutral-point-of-view`.)
  • The slide title is defined in a header at the beginning of the page. (For the example above, the title is "Pillar Two".)
  • The contents of the slide come after the header. You can use basic wikitext formatting. For images and quizzes, special templates are required. Follow the examples on existing slides: slide with an image, slide with a quiz.

Add new slides, grouped and ordered by the module they are in, to the list of slides. To make sure every slide has a different ID, the first three digits of the ID should correspond to the training module ID. For example, the 'wikipedia-essentials' module has ID 10003. Every slide in that module has an ID that starts with 103 (going from 10301 to 10322).

Supported wikitext

The Dashboard uses the wikitext of a slide page (and its translations), and converts it into the Dashboard's own data format. After extracting the slide title and the quiz template (if applicable), the rest of the wikitext is treated as content of the slide. This wikitext is converted from MediaWiki syntax to Markdown (via the Pandoc library), which is then rendered as HTML within a slide on the Dashboard. While most standard wikitext converts accurately to Markdown, no templates or transclusion will work. The Dashboard has special handling of the {{Training module image}} template, converting it to HTML that is roughly equivalent to what the template renders here on Meta. Hyperlinks should be formatted as external links, because wikilinks are treated as relative links and won't point to the same place when rendered from the Dashboard.

Activating a new module

Once you have created a new module (or updated the slides in an existing module), you can make the Dashboard refresh its content by visiting the training reload URL and specifying the url slug of the module you want to update: https://outreachdashboard.wmflabs.org/reload_trainings?module=MODULE_SLUG.

Arazo ezagunak

Arbelari buruzko azken azalpenak, eta zer datorren gero (5/5)

Hau beta tresna bat denez, gauza batzuek ez dute ondo funtzionatzen. Hauek dira tresnarekiko interfazeak zaildu ditzaketen zenbait arazo handi:

  • Metrikek beharbada ez dute zehaztasunez jasoko zure tokiko hizkuntzari dagokiona edo proiektuaren testuinguruari dagokiona (esaterako, «Gehitutako hitzak» kopurua ingelesaren metriketan dago oinarrituta).
  • Estatistikak eta kohortea esportatzeko aukera oraingoz ez dago erabilgarri.

Erroreen zerrenda osoa eta eguneratua hemen duzu eskuragarri.

Beste errore bat jakinarazi: goiko zerrendan ageri ez den erroreren bat aurkitzen baduzu, jakinaraz ezazu, mesedez. Horretarako, bidali posta elektronikoz errorearen deskribapena (pantaila argazkiekin, ahal bada) dashboard@wikimedia.org erakundera, edo idatzi horren berri Phabricator bidez.

Jakinarazi guri zure esperientzia!

Beta erabiltzaileen ikuskapena egiten dugu, bi astean behin bilera eginda. Bileran, erabiltzaileek azaltzen dute nola erabiltzen ari diren arbela, aurkitu duten edozein erroreren berri ematen dute, eta arbelaren beste bideratzaile batzuen aholkua eskatzen dute. Parte hartu nahi baduzu, jakinarazi niri.