WikiMiniAtlas/eu

From Meta, a Wikimedia project coordination wiki

English (main) | Català | Deutsch | Eesti | Esperanto | Euskara | Finnish | Français | Frysk | עברית | Italiano | 日本語 | 한국어 | Kölsch | Kurdî | Lietuvių | Nederlands | Polski | Português | Svenska | Türkçe | 廣東話 | العربية | Српски | فارسی | پښتو | aldatu

WikiMiniAtlasen irudia, mapa orokor batekin
WikiMiniAtlas satelite moduan funtzionatzen
Aukeratutako lekuko azkeneko satelite argazkiak, egun horretan egondako hodeiekin

WikiMiniAtlas Wikipedian koordenatu geografiko sistema duten orrialdetan mapa txiki bat instalatzeko kodea da. Alemanierazko eta ingelerazko Wikipediatan hasi zen funtzionatzen 2006an eta hortik aurrera hainbat berrikuntza izan ditu. Momentu honetan 2. bertsioa dago. Dschwenek sortu zuen.

Funtzioak[edit]

WikiMiniAtlasek hainbat funtzio ditu. Lehenik eta behin koordenatuak dituzten orrialde batean, honen aurretik sinbolotxo bat jartzen du. Bertan klikatuz leiho bat irekitzen da, lekuan zentratutako mapa batekin. Luparekin handiagotu eta txikiagotu daiteke. Beste hiru mapa modalitate erakusten ditu:

  • Satelite argazkia, Landsat sateliteko argazkiekin.
  • Daily Aqua, egun horretan leku horretan egon den eguraldiarekin.
  • Daily Terra.

Instalazioa[edit]

Euskarazko bertsioan funtzionatuko duen bertsioa jartzeko honakoa kopiatu behar da lankidearen monobook.js orrialdean.

// [[Lankide:Dschwen/wikiminiatlas2.js]] - please include this line 
document.write('<script type="text/javascript" src="' 
     + 'http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Lankide:Dschwen/wikiminiatlas2.js' 
     + '&action=raw&ctype=text/javascript&dontcountme=s"></script>');

Ikus, gainera[edit]