GizaEskubideakWiki
2019/20 kanpainari buruz gehiago jakiteko, ikus /2020
Write about human rights, environmental health and diverse communities impacted by environmental issues around the world!
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
||||
Homepage | How to participate? | Events | Content highlights | Campaign Challenge |


Sarrera
Gizaki guztiek ingurune seguru, garbi, osasuntsu eta iraunkorra izan beharko lukete bizitzeko. Zorionez, Ingurune osasuntsu baterako eskubidea, modu batean edo bestean, mundu osoko 150 estatu baino gehiagotan lege bezala aitortzen da.
#GizaEskubideakWiki horretarako, animatzen ditugu Wikipediako editoreak eta Wikimediako beste proiektuko lankideak ekarpenak egitera, Wikipedia eta Wikimedia plataformek giza eskubide hauen informazioa eskaini dezakete: klima seguru eta egonkorraren aldekoa, ekosistema osasungarriak eta toxikoa ez den ingurune baten aldekoa...: gure hizkuntzan irakurtzen dutenen ezagutza areagotu dezakegu natura-sistema osasungarriei buruz, zeinetan jende guztia fidatzen baita edateko uraz, arnasa hartzen duen aireaz, jaten duen janariaz eta osasuntsu bizitzeko behar dituen baliabide guztiez.
Ingurumen osasuntsu bat izateko giza eskubidea betez gero, lortuko genuke ingurumena kutsatze-erritmoa moteltzea, klima-aldaketa erritmoa moteltzea eta bioaniztasunaren galerak gelditzea edo moteltzea. Horiek dira ingurumenean gehien kaltetzen ari diren faktoreak. Ingurumena defendatzea, erabakiak hartzea eta justizia lortzea dugu helburu.
COVID-19 horrek bezala, ingurumen-degradazioak desproportzionalki eragiten die hainbat komunitateri: besteak beste, egoera ahuletan dauden pertsona, talde eta herriei.
Giza eskubideei buruz eta ingurumenari buruz gehiago jakiteak COVID-19tik suspertzen lagunduko dio gizarteari: ulertuz gero hauekin erlazionatutako ezagutzak mundu osoan zehar erabakiak hartzen lagunduko duela, azkenean krisiari emango zaizkion erantzunak eraginkorragoak eta berdeagoak izango dira.
Elkartu gurekin giza eskubideak, ingurumenaren osasuna eta askotariko komunitateak lotzen dituzten edukiak sortzeko.


Nola parte hartu?


Edizioak egiten


Har ezazu parte traol horri loturiko erronkan
Eskarmentu pixka bat duen Wikilaria zara? Aurten botako dugu erronka ederra: WikiForHumanRights Challenge GizaEskubideakWiki erronka! (Laster informazio gehiago).


Komunikatu!


Antolatu ekitaldi bat
Wikimedia komunitate bateko kide zara edo ingurumenarekin zerikusia duen erakunde bateko kide? Zuen laguntza behar dugu antolatze lanak egiteko! Zera egin dezakezu(e):
- Partekatu Webinar bat azalduz ingurune osasuntsua izateko eskubidea Wikipediaren misioarekin bat eginez
- Lortu adituen iritzia eta ekarpenak Wikipediako artikulu bati buruz
- Antolatu Wikipedia editatoi bat edo editatze tailerra
- Beste zerbait bururatu zaizu(e)?


Ekitaldiak

