Diru-bilketa 2012/Itzulpena/MikeC deia

From Meta, a Wikimedia project coordination wiki
This page is a translated version of the page Fundraising 2012/Translation/MikeC Appeal and the translation is 100% complete.

1

Txikia nintzelarik, eulizko arrantzari buruzko liburuak hasi nintzen erosten. Orain arte, 600 liburu baino gehiago erosi ditut gaiari buruz. Mundu osoan jardun dut arrantza mota horretan. Batzuek uste dute kirol esoterikoa edo dela, baina nik atsegin dut.

Estatu Batuetako Aire Armadan 28 urtez jardun eta mundu osoan bidaiatu ondoren, erretiroa hartu eta Montanara aldatu nintzen, non denbora guzitan eulizko arrantzan eta mendian ibiltzen naizen. Eta horietan aritzen ez naizenean, horiei buruz idazten dut Wikipedian.

Inork ez dit ordaintzen hori egiteko. Wikipediaren xedearekin sinesten dudalako egiten dut: giza jakituria osoa munduko pertsona guztien eskura jartzea. Doan.

Wikipediak ez du irabazi asmorik eta uste dut bide bakarra duela aurrera egiteko. Asetu beharreko akziodunik ez, bete beharreko banku-konturik ere ez. Horrela, Wikipediak bere xede eta printzipioei atxikita dago. Horrexegatik ematen dut zerbait urtero.

Aurten, nirekin batera ematera gonbidatzen zaitut.

Bio

Mike Cline Hego Kalifornian hazi zen, Estatu Batuetako Aire Armadara sartu aurretik, Vietnamgo Gerra gorenean zegoelarik. 28 urtez han jardun eta 1996 urtean erretiratu zen teniente-koronel moduan. Montanan bizi da orain, non estrategia-aholkulari moduan lan egiten duen. Wikipedian, Montanako geografia, historia natural eta natura parkeei buruz idazten du. Eta, noski, eulizko arrantzari buruz, bere liburutegiko 600 liburu baino gehiagotan arakatuz.