Fundraising 2010/Appeal/eu

From Meta, a Wikimedia project coordination wiki
Jump to navigation Jump to search

Need help? See the Translation FAQ or Meta:Babylon. All translators should also subscribe to translators-l to be kept up-to-date (and to ask questions).
General Fundraising Translation Guidelines: Fundraising 2010/Translations.

Orain dela hamar urte Wikipediari buruz jendeari hitz egiterakoan, askok harritu aurpegiarekin begiratu ninduten.

Enpresa munduko zenbait negozio-gizonek, zalantzan jarri zuten mundu osoko boluntarioak batuko zirenik giza-jakituriaren biltegi harrigarria egiteko, hori guztiori, konpartitzearen xede sinpleagatik.

Iragarkirik gabe. Etekin ekonomikorik gabe. Ezkutuko asmo edo interesik gabe.

Fundazioaren eraketatik hamarkada bat iragan denean, 380 milioi lagun baino gehiagok erabiltzen dute Wikipedia hilero, hots, munduan interneterako sarbidea dutenen herenak.

Munduko bosgarren webgune ezagunena da. Beste lauak milaka milioitako inbertsio, langile kopuru izugarri eta marketin kanpaina handiei esker sortu eta mantentzen dira.

Baina Wikipediak ez du webgune komertzialekin zerikusirik. Auzolanean oinarritutako sorkuntza da, boluntarioek modu jarraituan eginiko ekarpenei esker idatzia.

Guztion laguntzarekin kostu eta iragarkirik gabe manten dezakegu. Irekita manten dezakegu, Wikipediako informazioa nahi duzun bezala erabili ahal izateko. Hazten mantendu dezakegu, ezagutza leku guztietara zabalduz eta nahi duen oro bertan parte hartzera gonbidatuz.

Urtero bezala, zuri eta Wikipediako komunitate osoari laguntza eskatu nahi dizuegu ekimen honek martxan jarrai dezan 10, 20, 50 euro edo gehiagoko dohaintza bat eginez.

Wikipedia informazio —eta inspirazio— iturri bezala baliagarria iruditzen bazaizu, oraintxe bertan ekitea erabakiko duzula espero dut.

Nire desio onenekin,

Jimmy Wales

Wikipediaren sortzailea

Oharra: Wikipediak gu bezalako jendeak gauza harrigarriak egiteko dugun gaitasuna erakusten du. Gure moduko jendeak idazten du Wikipedia, hitzez-hitz. Gure moduko jendeak finantzatzen du, dohaintzaz-dohaintza. Mundua aldatzeko gure talde-gaitasunaren adierazgarri da.