This page should be moved to MediaWiki.org. Please do not move the page by hand. It will be imported by a MediaWiki.org administrator with the full edit history. In the meantime, you may continue to edit the page as normal.
Erabiltzailearen hizkuntza laukiek editore batek komunikatzeko eroso sentitzen den hizkuntzak eta haien gaitasuna zerrendatzen dituzte. Ezaugarri honek komunitate anitzetan komunikazioa hobetzen du, bai zuzenean, bai interpreteak eta itzultzaileak aurkitzen lagunduz.
Honek eskuinean ikusten dituzun koadroak sortzen ditu. Nahi adina hizkuntza gehi ditzakezu, hizkuntza kodea-gaitasun maila formatuan.
Hizkuntza kodea
Luzapenak ISO 639 (1–3) hizkuntza-kode estandarrak ezagutzen ditu. Zure hizkuntza aurki dezakezu ISO 639-1 kodeen zerrenda bilatuz.
Gaitasuna
Gaitasunak hizkuntzan zenbateraino komunikatzen zaren deskribatzen du. Beheko taulan gaitasuna zutabeko karaktere bakar batekin adierazten da:
Gaitasuna
Esanahia
0
Ez duzu hizkuntza batere ulertzen (edo zailtasun handiz ulertzen duzu).
1
Idatzizko materiala edo galdera sinpleak uler ditzakezu.
2
Testu sinpleak editatu edo oinarrizko eztabaidetan parte hartu dezakezu.
3
Hizkuntza honetan idatz dezakezu akats txiki batzuekin.
4
Jatorrizko hiztun baten moduan hitz egin dezakezu (nahiz eta ez izan zure jaiotze-hizkuntza).
N
Hizkuntzaren ama hiztuna zara eta ondo menperatzen duzu, kolokialismoak eta idiomak barne.
5
Gaitasun profesionala duzu; jatorrizko hiztunek egin diezazkizuketen hizkuntza-erabilerari buruzko galderei erantzuteko gai zara.
Goiburua eta orri-oina kentzeko, erabili plain=1 lehenengo parametro gisa, adibidez {{#babel:plain=1|sv-N|zh-3|de-1}}. Horrela, errazagoa izango da beste erabiltzaile-kutxekin erabiltzea.
adibidez, horizontalki aurkez ditzakezu (kutxa bakoitzak 242px-ko zabalera finkoa izanik, bere 1px-ko marjina txikia barne) beste edukiontzi-kutxa baten barruan, honela:
baina horrek css estilo-orri pertsonalizatu bat txertatzea eskatzen du lehenetsitako clear:right (eduki-hizkuntzarako LTR norabidea duten orrialdeetan) eta clear:left (eduki-hizkuntzarako RTL norabidea duten orrialdeetan) clear:none-n gainidazteko. Estilo-orriak letra-tipoen tamaina eta deskribapenean erabilitako script espezifikoen lerro-altuera ere alda ditzake, kutxen lerrokadura horizontala hobetzeko eta diseinu malguagoa lortzeko.